2007/06/08 13:54:14.561 GMT+2
Hau da zoramena, herri honen zinismoak ez du mugarik. Bitxia da batzuk demagogiaz nola erabiltzen duten "herriaren borondatea". Dagoeneko herri gehiengo baten aurreran sinesgarritasunik ez duen ETA-k -eta bere akolitoen morroitzaz- erabaki du bere kasa horrela ezin dela jarraitu eta triskantzak (heriotzak tarteak) egiteko garaia iritsi dela. Odol eta mina eragiteko ase ezina bihurtu den talde honek ez du mundu honetan beste zer eginik jendea mehatxuka ibiltzen eta hiltzen hastea baino. Ez ahal du bada "herriak hitza eta erabakitzeko ahalmena"? Hori da behintzat entzun izan dieguna sarri ezker abertzaleko morroiei.
Hala ere, garai berri honetan badago beste susmo kezkagarri bat gero eta gehiago zabaltzen ari dena; alegia, EAJkoak ere "objektibo militarra" bihurtu direla. Hori soilik pentsatzeak ere, ikaran jartzen nau. Ez dadila gauzatu, arren, ez lukete ezker abertzalekoek ere hori (ezta besteak ere, jakina) gertatzen laga behar. Izan ere, hortik zerbait baletor, egoera itzuli ezina bihurtuko litzateke. Beraz, eseri gaitezen, hitz dezagun,... baina arma barik, mehatxu barik, biolentzia barik, inposaketa barik. Gizaseme bezala, alegia.
Nork: Uzarraga.2007/06/08 13:54:14.561 GMT+2
Etiketak:
astakeritik
astakerira
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/06/01 14:20:57.158 GMT+2
Bukatu dira herri hauteskundeak, eta gezurra badirudi ere, denak garaile irten dira. Datuak datu, neretzat harrigarriena abstentzioarena izan da, gero eta handiagoa dena, adituen iritsiz. Eta galdera bati erantzun bila nabil; alegia, zergatik herritar bat, hain gertukoak diren herriko gai, arazoei bizkarra eman eta abstenitzen den. Baduzue zuek erantzunik?
Nork: Uzarraga.2007/06/01 14:20:57.158 GMT+2
Etiketak:
maiatzakoherrihauteskundeak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/25 17:12:50.952 GMT+2
Datorren domekan Foru eta Udal hauteskundeak ospatuko dira Euskal Herri osoan. Ez dira denen gustukoak izango, jakina, baina gauzak aldatu arte ez dugu besterik izango. Zer gertatuko ote den susmoa badago ere, ez pentsa partiduek euren burua galdutzat ematen dutenik, besteak beste
EAJ-PNV . Badaude beste saltsa honetan aurkezteko aukerarik izango ez dutenik
Nork: Uzarraga.2007/05/25 17:12:50.952 GMT+2
Etiketak:
web
2 0
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak