2008/05/14 17:12:11.553 GMT+2
Iradokizun bat
Bere blog pertsonalean idazteaz gain Unibertsitatea.net-eko berriki blogean ere idazten du Iñakik, eta nik neuk oso gustuko dut. Bai bere idazteko modua eta baita ere jorratzen dituen gaiak. Hau esan ondoren hemen doa nire iradokizuna:
Blog bat zerbait esateko duen edo zerbait esan nahi duen pertsona batek sortu behar du. Hori da blogaren sekretu bakarra eta blogari kalitatea emango diona nire ustez. Blogak egiten ikastea ondo dago, baina nahi ez duen pertsona batek blog bat sortzea alferriko lana dela iruditzen zait. Blog hori lelokeriaz beteta egongo delako.
Iñakiren bloga ona da, kalitatezkoa, berak hala nahi duelako, berak xede horrekin sortu zuelako eta hala elikatzen duelako.
Nork: kopiki.2008/05/14 17:12:11.553 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/13 11:58:01.661 GMT+2
Recut??? Begira, begira!!!
INTERESGARRIA!
Edo hala iruditu zait niri behintzat. Asko eta asko gara harroegiak manipulatuak izan gaitezkeela onartzeko. Ni manipulatu? Bai zera!!! Baina artikulu honetan erakutsi behar dizuedan bideoarekin, irudia eta soinuarekin egin daitezkeen birgerietako bat ikusiko duzue.
Badakizue zer den RECUTa, pelikula baten trailer faltsua bezala defini daiteke. Hau da, pelikula jakin baten trailerra da, baina erabiltzen dituzten irudiek eta soinuak, pelikularen muina eta generoa bera ere guztiz eraldatzen dute. Erabiltzen diren irudiak pelikulakoak dira bai, baina ordena aldatuz eta aukeraketa apropos bat eginez, pelikula erabat aldatzea lortzen da. Ezagutzen duzue Mary Popins????
Nork: kopiki.2008/05/13 11:58:01.661 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/13 11:23:52.927 GMT+2
Deontologia
Aukerako ikasgaia badugu ere, ikasgai hau beharrezkoa ezezik ezinbestekoa ere badela pentsatzen dut. Izan ere, ni neu oso progresista, kritika eta arduratsua kontsideratzen banintzen ere, ez nintzen egunerokoan hedabideetan ikusi eta entzun daitezkeen zenbait akatsekin konturatzen. Eta ez banintzen konturatzen, argi dago nik neuk ere, dagoeneko egin ez baditut, etorkizunean akats berdinak egingo nituzkeela.
Nire egoera berdinean asko eta asko egongo direla eta daudela uste dut. Beraz, deontologia klaseak etorkizuneko komunikatzaile guztiek hartu beharko lituzketela pentsatzen dut. Hare gehiago, jada komunikatzaileak direnek ere, gai hau freskatu behar dutela pentsatzen dut. Gizarte batean aldaketa soziologikoak gertatzen badira, komunikabide eta komunikatzaileetan ere eragina izan behar dute. Komunikatzaileak bizi diren garai eta gizartera egokitu behar dute beraien “estiloa”. Estilo liburuak beraz beharrezkoak ikusten ditut, “eguneratuta” dauden estilo liburuak noski, eta hauekin batera etengabeko formazioa.
Egunerokoan astakeria handiak ikusi eta entzuten ditugu. Herri honetan biziz gero gehiago entzun behar izaten ditugunaren sentsazioa ere askotan izan dut. Irakurri bestela ondorengo artikulua manipulazioaren gainean.
Baina zoritxarrez astakeria kopuru berdinak entzuten ditugu guztiok. Herri honetan bizi edo ez astakeri berdinak heltzen zaizkigu, ezberdintasuna, gutako zenbaitek astakeria horiek identifikatzeko gaitasuna dugula baino ez da. Eta astakeriak direna bezala identifikatu eta katalogatzeko gaitasun eza da beldurra ematen didana. Honek sortzen duen ezjakintasunagatik eta segurtasun faltagatik batez ere. Horregatik da hain garrantzitsua deontologia, komunikabideak gizarte ereduen zabaltzaile direlako, herritarren mundu ikuskeran eragina daukatelako, eta honen erabilera interesatu edo arduragabeak ondorio oso arriskutsuak dauzkalako.
Hasteko, eta deontologia klaseak hartu orduko, komunikatzaileei ezezik pertsona guztiei azaldu beharko litzaieke nire ustez hedabideek duten eragina, boterea azken finean. Azaldu egin beharko ligukete, kazetaritza sarritan aukeraketa bat dela. Zer eta nola adierazi aukeratu egiten dela. Zerbaiti zilegitasun osoa eman orduko, norbaitek aukeraketa hori egin duela gogoratu beharko genuke. Zerbait sinetsi orduko erreflexio txikitxo bat egiten irakatsi beharko ligukete, kritikoak izaten irakatsi beharko ligukete. Manipulazioan ez erortzeko, informazioak aske egin gaitzan eta ez preso.
Beste neurri batzuk ere hartu beharko lirateke agian. Agian diot, nik neuk ere ez daukadalako oso argi zeintzuk diren neurri horiek. Sarritan aipatu dugu klasean deontologiak ez daukala oinarri juridikorik, eta aspektu horretan ikusten ditut hain zuzen ere zenbait gabezia. Zer eta nola aldatu, ez daukat oso argi, ez baita erraza. Baina hedabideek daukaten botere eta eragina ikusita neurri batzuk hartzea beharrezkoa iruditzen zait. Iritzi eta adierazpen askatasuna funtsezkoak dira bai, baina egiazkotasuna eta errespetua ere oinarrizkoak dira, eta sarritan adierazpen askatasuna medio, oinarri horiek txiki txiki egiten dituzte. Ez dakit nola, baina kode deontologikoak aintzat hartzera eta kazetaritza kalitatezko eta arduratsu bat egitera behartu behar gaituztela uste dut. Egokiena edo onena norbere kabuz egitea izango litzateke, baina ikusitakoak ikusita beste neurri batzuk hartzea ere beharrezkoa ikusten dut.
Nork: kopiki.2008/05/13 11:23:52.927 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/10 14:34:05.053 GMT+2
Oporrak???????????????
Ni ez naiz joan inora aste santu hauetan. Tabernan egon naiz lanean.
Eta tabernara nola heldu azaldu nizuen, mapa eta guzti. Beraz aste santu hauetan ahal izan banu nora joango nintzen erakutsiko dizuet, denbora eta dirua izan banitu nozki. BRASIL.
Zergatik aukeratuko nukeen Brasil? Egia esan ez dakit, ez daukat pisusko arrazoi bat ematerik. Inkontzienteki, paraisuan pentsatzen dudanean, opro zoragarri batzuekin amets egiten dudanean, Brasil, Cuba, Mexiko eta honelakoak bururatzen zaizkit. Gauza kuriosoa sekula hegazkin bat hartu ez duen pertsona batengan ezta? Agian hori da arrazoia, Brasil utopia hutsa bezala ikusten dudalako. Beste utopia bat... Zerbait esan behar dizuet, askorentzat utopia frustranteak izan ohi dira, niretzat EZ, niretzat utopiak zoragarriak dira, guztiok behar ditugu ere pentsatzen dut gainera. Hona hemen niri Brasil utopikoa piska bat hurbiltzen didaten zenbait argazki.
Cristo Redentor, Corcovado, Rio de Janeiro map
Nork: kopiki.2008/04/10 14:34:05.053 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/10 13:46:07.967 GMT+2
Google calendar
Nork: kopiki.2008/04/10 13:46:07.967 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/13 14:52:11.056 GMT+1
Mendexako Taberna Barri
Taberna Barri map
Nork: kopiki.2008/03/13 14:52:11.056 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/06 13:52:39.898 GMT+1
Wikipedia
Aspaldi erabiltzen hasi nintzen tresna da Wikipedia, baina gaur arte ez dut jakin zertan datzan, nola sortu zen, nola funtzionatzen duen eta elikatzen den. Harrituta geratu naiz, eta lehenengo bururatu zaizkidan hitzak, fidagarritasuna eta akatsak izan dira. Baina momentuan azaldu didaten bezala; egia da bai, munduko entziklopedia guztiek dauzkate akatsak, Wikipedia barne, baina Wikipedia beste guztiak baino azkarrago zuzendu daiteke. 2004ko Tsunamiarenak argi usten du erreminta honen balioa eta erabilgarritasuna. Bestalde eta pare bat buelta eman ondoren beste hitz hauek etorri zaizkit burura; gaurkotasuna, aniztasuna, unibertsaltasuna…
Wikitravela ere interesgarria eta erabilgarria izan daitekeela iruditu zait, frogatu egin beharko da, kuxkuxeatu eta baloratu.
Nork: kopiki.2008/03/06 13:52:39.898 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/03 15:18:48.803 GMT+1
firefox-a dela eta...
Izan ere bai lanean eta bai unibertsitatean sarea oinarri oinarrizko tresna bihurtu da aurtengo ikasturte honetan, orain arte ez bainuen gehiegi erabiltzen, eta fitxa sistemek eta lastermarkek asko errazten eta harintzen didate lana. Beti ez bada ere, gehienetan iturri berdinak erabiltzen baititut. Adibidez, praktiketan(UEUn) egunero egunero prentsa dossier bat osatu behar dut, iturriak beraz beti dira berdinak. Iturri horietako bakoitzera laster marka bat egin nuen, eta laster marka guztiak prentsa izeneko karpeta batean dauzkat sartuta. Horrela goizean lanera heldu bezain pronto, prentsa lastermarkan klik egin eta dosierra egiteko prest nago, komunikabide guztietako edizio digitalak aurrez-aurre dauzkat.
Nork: kopiki.2008/03/03 15:18:48.803 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/03 15:12:21.350 GMT+1
Pulp Fictioen trailerra
Nork: kopiki.2008/03/03 15:12:21.350 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/22 11:53:04.109 GMT+1
Daniel Innerarity --> hitzaldia
EXCESO DE INFORMACIÓN
LA SOCIEDAD DEL CONOCIMIENTO NOS HACE A
TODOS UN POCO MÁS TONTOS
USUARIOS SUMISOS; ESCLAVITUD VOLUNTARIA DE LOS ARTEFACTOS
ES MUCHO MÁS EFECTIVO QUE UN PROCESO O PROCEDIMIENTO SEA INTELIGENTE A QUE UNA PERSONA SEA INTELIGENTE, PORQUE TODO SE SIMPLIFICA, Y LAS PERSONAS NOS PODEMOS DEDICAR A OTRAS COSAS.
Esan zuen guztiarekin nago ados. Egia da egun informazioa daukagula edonon sakabanatuta, teknologia berrien iraultzaren ondorioz batez ere. Lehenengo eta bat kalitatea hitza azpimarratuko nuke nik, hau da, informazio kantitate handia daukagu, hobeto esanda datu kantitate handia, baina kantitatea bat al dator kalitatearekin? Datu guztiak dira fidagarriak? Egiazkoak?
Bestalde, eta berak esan zuen bezala, gure sormen gaitasuna ere ez al du murrizten baliabide sorta ikaragarri honek. Copy/paste-aren gizartea? Redundantzia absolutua?
Nork: kopiki.2008/02/22 11:53:04.109 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)