Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/29 18:07:19.240 GMT+2

Blog interesgarriak!

 Zenbaitetan aipatu dudan moduan, internetek ez dit orain arte interes handirik piztu. Horregaitik 5 blog komentatzeko eskatu digutenean haria nondik hartu ez nekiela aurkitu naiz: googeleko lehiotxoan "blog cine" ipini eta beharrez hasieran, kuriositatea piztu zait lehenbiziko blogean sartu naizenean. Ordu t'erdiz blog desberdinak ezagutu eta  jende pilo ezaugutu dudanaren sentsazioa bizi dut, blogak pertsonek pertsonen aurrean ezkutatzen dituzten gauza pilo azaleratzeko lekua bilakatu dela ohartuz.

Blogdecine zinemaren inguruko bloga da. Estreinaldi eta zinemaldi desberdinetaz hitz egiten da bertan. Gainera iritzi artikulu desberdinak ipintzen dituzte sarelariak hauen inguruan eztabaidatzeko.

Holtzarte Kasualitatez topatu dudan txoko hau blogen benetako mamia erreflexatzen du. Anonimo baten gogoetak eta sentimenak biltzen ditu poesia, narrazio edo iritzi artikuluekin.

Hitz egiteko modu bat Beñat Sarasolaren bloga da. Benetan miresten dudan idazalea da, baina bere bloga baino bertan dituen loturak iruditu zaizkit interesgarri...

Ametsen atzetik nabil blog desberdinetatik ibiliz ,linkak klikatzeaz nazkaturik, azkenengo ordu laurdenean gustora irakurri dudan blog bakarrra da. Hala ere, gehien harritu nauena blogean bertan liburu desberdinak pdf formatoan jeisteko aukera dugula da.

Didgeridoo-a gure artean gutxi ezaguna den instrumentua da. Txikitan herriko hondartzan soinu berezi hura entzun eta barrenak irakitu zizikidala gogoratzen dut. Gustoko dudanez, bisitatzen dudan blog gutxienetako bat ipini dizuet. Ingelesez izan harren ez da zaila ulertzeko. Zenbait talde, kontzertu eta tailerretaz informazioa eskeintzen du.  Baita  bestelako informazio eta bideoak ere.

Nork: evaristo.2008/05/29 18:07:19.240 GMT+2
Etiketak: -5 blogen komentaketa- | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.