Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/10 18:08:52.724 GMT+1

my skin

aspaldi honetan doinu eta melodia desberdinek erreakzio bereziak sortu izan dituzte nire baitan; eta harrituta nabil.

esate baterako, erosi nuen azken diska orijinala entzuten ari nintzela, lehen abesti zoragarriaren garrasi eta melodien bultzadaz irudiak etorri zitzaizkidan burura. eta irudiz irudi film bat ikusi nuen nire buruan, film laburra, baina filma.

geroago irudi haietaz gogeta egiten ari nintzela abesti hura entzunez, beste melodia eta doinu batzuk etorri zitzaizkidan bapatean eta honen inpultsoz gitarra bortxatu nuen sentipen haiek bertan isuriz. baina ez nuen nahi bortxaketa soila izatea, isuri hark bere fruitua ematea nahi nuen momentuko gorakada horretan, horretarako modu baldarrean doinu haiek gorde egin nituen. kate inprobisatu honen hurrengo eslaboian, sortutako doinu haiez mozkortzen nengoela, melodiek hitzak ekarri zituzten. ez zuten zentzu berezirik hitz errefuxiatu haiek, baina horixe izan zen burura etorri zitzaidana; eta ez dakit zergatik, baina horrela da.

eta konturatu gabe, film labur bat banda sonora eta guzti, abesti berri bat eta poesia lerro hotzak nituen esku artean; edo ez.

kate harraroa egunotan erditu dudana, batzuek drogen eragina izan daitekeela usteko dute, beste batzuek desoreka mental baten islada garbia dela, beste batzuek artista garaikide baten prozesu globalizatua izan daitekeela esango dute, beste batzuek ez dute ezer esango berdin zaielako nire txorraden zentzuak, eta niri berdin zaizkit aurreko guztiak.

 

bukatzeko katea hasi zuen abestiaren berri emango dizuet, merezi du eta; Inserta talde deustuarraren “my skin” abestia, “escenarios de no tiempo” diskoan aurkituko duzue.

zaindu, maitatu eta gorrotatu.

Nork: ezk.2007/01/10 18:08:52.724 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bai drogaren ondorioak dira baina ez drogak sortutakoak. Barruan ditugun gauzak katalizadore bat behar izaten dute eta droga ez da txarrena izaten normalean. Hala ere labur hori egunen batean ikusiko dugulakoan nago, soinu banda eta guzti noski.

Nork: indezent.2007/01/10 18:31:33.607 GMT+1

zer da droga?

alkohola?kafea?adrenalina?marihuana?sexua?kokaina?tabakoa?bizitza?heriotza?.....

Nork: drogazale.2007/01/10 18:49:09.659 GMT+1

Bai, hori guztia eta askoz gehiagooooooooooooo

Nork: indezent.2007/01/10 18:54:08.127 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.