ongi etorri ideien lehen guda dantzara

ezkerpareta 1456132646510 ideien gudan bizirauten | 2006-10-04 18:36
10

ideien gudan dantzatzeko musika jartzen dugu ezker paretean. mugitu ezazu burmuina!

indezent

indezent 2006-10-18 20:05 #1

Batzuk, besteen blogetan idazteko ohitura hartzen ari dira baina hara non, beraienak birgen eta puru jarraitzen du. Norberak haurtzaroan galdutako zintzotasun zein birginatasuna mantetzeko saiakera hutsala ote? Zure alter-hegoa den Ptatxi Platontegik jakingo balu...

ezk

ezk 2006-10-19 01:05 #2

orokorrrean birjintasuna eta purutasuna ez ditut oso gustuko. soilik baso edo mendi birjinak ditut atsegin, gizaki putakumeak oraindik bortxatu ez dituen amalurraren gonapeak alegia. bestela nahiago izaten dut zikinkeria, baina ez hitzaren zentzu literalean, baizik eta kontzeptuan. erabilitako gauzak, dagoeneko puruak ez direnak, garbi-garbi ez daudenak gehiago erakartzen naute. nahiago ditut parranda baten ondorioak jasan dituzten zapatila belztuak, erosi berri diren zapatila zoragarriak baino. edo sexuan ere gozagarriagoa da dagoeneko plazerreraren jonkiak diren biren arteko harreman azeleratu, zikin eta desenfrenatua, lehen aldiaren eta protokoloaren maitaleen arteko esperientzi puruaz gozatzea baino

arrazoi duzu, sasoia da sareko gune hau ere zikin bihurtzeko, erabilia sentiarazteko, purutasuna hiltzeko, bigarren eskuko izateko… nik dagoeneko zikindu dut, ene hazia isuri dut, orain besteon txanda da hitzen orgia honetan parte hartzeko. isuri bitez hitzak!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-19 03:55 #3

Bai jauna. Ezker pareta izaten da erabakigarria pilotalekuetan. Hor ondo mugitzen denak abantaila handia du. Egingo didazu --ezker paretatik begiratuta, noski-- azterketa bat bost blogen gainean? Animo!

o_nigrum

o_nigrum 2006-10-19 05:24 #4

Beldur apur bat ere ematen zidak zuen diskurtso garatu horretan muturra sartzeak. Gutxi ezagutzen dizkiat zikintasunaren horrelako apologia egiteko ausardiarik duenik. Garbitasuna eta higienea oinarrizko kontzeptua dira gaur. Beharbada, hire arotik kanpo jaio haiz. Horrelako jarrerak gehiago ikusten dizkiat Erdi Aroan, goizeko kaka xiringak leihotik kalera botatzen ziren garaian. Hori bai, zikintasunaren paradisua.

Hanka-beltz xamarra haizela beti esan. Hala ere, zikinkeriaren metafora atsegin duzula uste dut, zikinkeria bera baino gehiago. Zikina, zikina den aldetik, baztergarria da, atzera pausu bat eragiten du pertsona arruntengan. Eskalea, zikina da. Atzerritarra, beltza bada, zikina da. Maitasunik gabeko sexu bizioso eta inpultsiboa, zikina da. Hori esaten digute egunero. Hain zuzen, mezu horiek igortzen digutelako maite eta desio duzu zuk zikintasun hori, zikintasunaren metafora hori.

Nik ere, ein batean, bat egiten diat hirekin. Zikintasunaren edertasun ezkutuan murgiltzea maite dualako.

Indezent

Indezent 2006-10-20 01:06 #5

Hori da, azkenean konturatu da norbait!! Zikinkeria askatasunaren paradisua da! Izan gaitezen zikin, juergatik itzultzean zerri-zerri eginak ditugun zapatila horiek zertarako bota garbitzera? Utz ditzagun horrela eta atera gaitezen kalera! Galtzerdiak ere ez aldatu e! usaina benetan atsegin dut mmmm, idiazabalgo gazta on baten parekoa! Sartu dezagun behatza sudurzuloan eta mukiak jan, behatz erakuslearen funtzio antropologikoa hori omen da, egin dezagun! askoz errealizatuago sentituko gara. Eta kantzontziloak astean behin aldatuko ditugu, baina gure artean, nereak zuretzako, zureak bestearentzako... Aah, pentsatzearekin bakarrik plazerra sentitzen dut, Ignatius J. Reillyren munduan biziko ginateke eta denok askoz ere zoriontsuagoak izango ginateke!

....baina... eta orduan nork egingo luke sexu "zikin eta desenfrenatua" gurekin? Jonkyei autobideko zubi azpian klinesak saltzen aritzen den emakume hortz-gabe txepadunak? ... Nik, txanpua  eta gela erosten jarraituko dut badaezpada ere.

ezk

ezk 2006-10-20 02:46 #6

eta nik ere erabiltzen ditut txanpu eta gelak, eta egunero dutxatzen naiz, eta mukiak ez ditut jaten, soilik atera.

nik egin dudan hausnarketa, kirats eta zaborraz haratago doa, ironiaren zaldun zorrotz hori. ez dakit nola ongi azaldu hitzen basamortuan egarriz ito gabe, baina opus nigrum bizitzaren maitale jakintsuak uste dut badakiela zertaz  ari naizen. eta agian zuk ere ulertuko duzu. gero nahi baduk azalduko diat droga artean, kafetxo bat eta hiru zigarro.

indezent

indezent 2006-10-20 22:25 #7

Kafe eta zigarro gutxiago eta gehiago idatzi. Zer nahi duzu? ongietorriko mezuarekin urtebete pasa ala? Blogi del tres al kuarto...

indezent

indezent 2006-10-30 22:25 #8

...zzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzz...

indezent

indezent 2006-11-06 15:04 #9

...era un hombreee tan vago tan vaaaago.... buuf,  me da pereza acabar el chiste, aio

txomin_hood

txomin_hood 2006-11-06 17:45 #10

Ese blog.

Utzi iruzkina: