Rage Against The Machine

ezkerpareta 1456132646510 ideien gudan bizirauten | 2007-02-08 18:55
1

orain dela urte batzuk asko entzuten nuen talde hau, eta gainera nolabaiteko errespetu berezi bat izan diot talde honi txikitatik. gaur egungo rock munduan panfletismoa, bushen aurkako mugimendu guayak estatu batuetan, "fuck" hitzaren erabilera mugagabea antisistemismoaren izenean... eta azkenean guztiak aberatsak, guztiak "deretxos de autor" delakoak kobratzeko epaiketetan murgilduta.

"anti" guzti horien artean, esan bezala, RATM da sinesgarritasun gehien transmititu didan talde horietakoa, gero agian hipokrita batzuk dira, ez baititut pertsonalki ezagutzen. momentuz begiko ditut, nahiko kontsekuenteak dirudite.

orain dela urte batzuk utzi zuten eta aste honetan irakurri dut aldizkari batean itzulera kontzertu bat egingo dutela. diru iturria bukatu ote zaie? diruagatik itzulera hau? (euskal herrian gaur egun talde batzuk diruagatik itzuli dira esate baterako). ez dakit, diru faltarik ez dut uste dutenik; partaideetako hiru Audioslave taldean dabiltza arrakasta lortzen eta abeslaria, Zack de la Rocha mexiko aldeko mendietan ibili zen sasoi batez zapatisten artean, orain bakarkako proiektu bat du esku artean.

dena dela, kontzertu horretan ez naiz egongo, baina nire abesti gogoenetako hau horrela entzungo da zuzenean, edo antzera gutxienez. "bulls on parade"

indezent

indezent 2007-02-09 09:18 #1

Aukera ona blogari berriz ere martxa pixka bat emateko


Utzi iruzkina: