2009/06/14 19:04:44.719 GMT+2
Emozio handiz hartu nuen Santurtziarren itzuleraren berria. Ez nuen inola ere espero, eta are gutxiago Roberto Mosoren “Flores en la basura/Loreak Zaraman” liburua irakurri eta gero. Baina garai hauetan, gutxien espero duzuna ere elkartzen denean, dena da posible. Oraindik harridura handiagoz, ahozabal geratu nintzen itzulera bira Last Tour Internationalek antolatu ziela jakitean. Nigatik inolako arazorik ez, aretoetan askoz ere hobeto gozatu dezakegulako taldearen sonidoaz eta gertutasun handiagoa sentitu ohi delako. Beraiek ere frontoietan eta plazetan jotzeaz nazkatuta egongo zirela pentsatzen dut.
4 kontzertutako biratxo honen ondoren, programa ofizialetik at, atzo Amalloko jaietan jo zuten. Denbora asko neraman kontzertu honen zain, duela hilabete batzuk iragarri zenetik, eta are gehiago azken aldiz ikusi nituenetik: 16 urte bete nituenean nire herrian, Oiartzunen, jo zutenetik. 1991n izan zen hori, ikusi nituen egun bakarrean, eta oroitzapen bikaina utzi zidaten. Pabeloia oso altu utzi al zuten? Agian bai, baina hemen bi azalpen egin nahiko nituzke: Atzo sonidoa negargarria izan zen, eta bestetik, taldeak 15 urte zeraman kontzerturik eman gabe.
Errodaje falta hori edonork nabarituko luke, eta Santurtziarren kasuan ere hala izan zen. Roberto Mosori oraindik kontzertutxo batzuk falta zaizkio guztiz solte ibiltzeko. Baina hor ongi ikusi zen nondik heldu badagoela, eta Frontman ona baino hobea dela: bizia eta benetako liderra. Eta ahotsa maila ikaragarrian mantentzen du, taldearen ezaugarri diren nota agudo horietara inolako arazorik gabe iritsiaz, “Gasteizko Gaua” eta “Sexcalextric” lekuko. Maisua.
Baina gaueko arazorik nagusiena sonidoa izan zen: Desastre hutsa. Kitarra ozentasun minimo batekin entzun ahal izateko 45 minutu behar izan zirela esanda…dena esana dago. Ordurarte jostailuzko tramankulu bat zirudien. Negargarria. Teklatuak ez ziren entzuten. Ahotsa izango zen, agian, ondo entzuten zen bakarra.
Halako batean, kitarra entzuten hasi ginen. Oh! Ordurarte buruarekin ezetz zioen kitarristari aurpegia aldatu zitzaion: bapatean talde guztiari kutsatu eta keinuekin “Azkenean!” ziotela zirudien. Kanta amaitzean amorruz markatu zuen soloak irribarrea sortu zigun. Geroztik emanaldia beste gauza bat izan zen, nahiz eta sonidoa ez zen inolaz ere ona izan. Sonidoak ere akatsak izaten jarraitu zuen, baina eutsi egin behar!
“Kostako bidea”rekin hasi ziren, “Binilo bala” (1994) bere azken diskoko kantarekin. Pertsonalki jendea nahiko hotz nabaritu nuen, eta bere kanta biguinenak izan ziren kantatuenak: “Txatxo” eta “Iñaki” batez ere. Kanta zahar gehiago faltan bota nituen, baina “Nahiko”, “Zaramaren erdian”, “Gasteizko gaua”, “Bildur naiz”, “Dena ongi dabil” edo “Euritan” entzutea itzela izan zen. “Bostak bat” (1989) diskotik “Dominus vobiscum” ederra izan zen, baina “Kolpeka beti” ez jotzeak harritu ninduen. Benito Lertxundiren “Beti penetan”en bertsio punkia borobila geratu zitzaien, eta The Who eta Eskorbutorekin egin zuten meddleya bikain atera zitzaien, “Baba O’Riley”rekin hasi, Eskorbutoren “Eskizofrenia”rekin jarraitu eta ondoren, berriz ere ingelesen “My Genaration”ekin amaitzeko. Eskorbutori, guztion pentsamenduan dagoen leiendari, omenaldi hunkigarria. Zentzu handia duena, are gehiago Iosu Expósitok Zaramaren hasieratan parte hartu zuela jakinda. Eta jakina da Iosu THE WHOren miresle sutsua zela.
Azken batean sentimendu askotako gaua izan zen, emozio askokoa, soinuak dena baldintzatu bazuen ere. Eta gure aurrean errodaje falta duen talde legendario bat izan genuen, bere potentzial izugarriaren zati bat erakutsi ziguna, kitarrista eta baxulariaren estilo eta pose dotoreekin, eta aurrera jarraitu ezkero zeresan ugari emango duena. Nik ez daukat dudarik. Espero dut berriz ere laster ikustea, eta beste 18 urte itxaron behar ez izatea. Udako herrietako jaietan ikusiko ote ditugu? Nik baietz esango nuke!!
Euskal Rock Klasikoaren itzulera gozatu dezagun! Eta euskararen alde zenbait mihiluzek baino dezente gehiago egin dutenei bere meritua onartu diezaiegun.
Izan gira Eskual Herrin Rock And Rolling!!!!
Posted by: Urko Ansa.2009/06/14 19:04:44.719 GMT+2
Tags:
zarama
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2009/05/20 22:40:40.911 GMT+2
“Durante el mes de Marzo de este segundo año triunfal de 1977, todas las gentes preocupadas por el progreso de una cultura aragonesa no meramente decorativa unían sus iniciativas para homenajear al más incómodo testigo de la Zaragoza de la post-guerra, el trenzador de soliloquios Miguel Labordeta (1921-1969).
Todos los existentes de tercera que, como él, jamás supieron saludar seriamente a las mortecinas fuerzas vivas y urbanas de la zaragozana gusanera hacían inventario de pertrechos, armas y bagajes; atrás quedaba el tiempo de espera y el colorín colorado de la siniestra fábula de Alí Babá y los Cuarenta Años de Paz. (…) Poco podía sospechar Miguel Labordeta que los entrañados estertores forjados en la soledad de su despacho llegarían a estar dotados de voz tan esparcida”.
Hitz hauekin hasten da “Labordeta en Directo” diskaren barneko liburuxka, José Antonio Labordetaren bizitzan bere anaiak izan duen garrantzia adierazten diguna. Haren poesia batzuk ere musikatu zituen, eta diska honetan bat aurkitu dezakegu: diskaren lehena: “Retrospectivo existente”, kantatu baino gehiago errezitatzen badu ere.
Labordetaren musikarekin fase obsesibo batetan nagoela onartzen dut, nahiz eta orain dela oso gutxi hasi naizen bere diskak erosi eta ezagutzen. Ikasle garaiak Zaragozan bizitu izanak halako anaitasun bat sentituarazten dit, nahiz eta garai haietan rock kultura zen nire ardatza (musikalki behintzat). Aragoitarren kultura hor zegoen, gutxiengo bat izanagatik Zaragozano bizitzan presente zegoen, Fabla kursiloak eta ekitaldiren bat handik eta hemendik, Gallizo eta Entalto tabernak (adibidez) eta besteen artean MALLACAN eta IXO RAI! talde ezagunek zertxobait zabaldu zuten. Eta noski, euskal ikasleok gustuko genuen musika hori, eta hainbatetan nahastu egin ahal ginen bi publikoak, tartean beste publiko mota batekin ere (punkiak, pasotak, rockeroak eta abar). Baina gazte anbiente bat zen. Beraz, Labordeta hurrun gelditzen zitzaigun, generazionalki behintzat, baina hori tontakeria hutsa da, haren musika eta hitzak ez direlako beste unibertso batekoak, inolaz ere. Unibertso berdinekoak ziren, nahiz eta guk oraindik jakin ez.
Azkenik, 2005eko Zaragozano jaietan (La Pilaricaaaaa!), VÍCTOR MANUEL eta ANA BELÉNen kontzertuan sentitu nuen halako belaunaldien arteko zubi hori: Zaragozako ezker mugimendu helduago hori han zen, gehienbat. Hor ikusi nuen jende horrek sentitzen zuena eta nik sentitzen nuena berdina zela, nahiz eta garai haiek ez bizitu. Eta orain, Labordetaren diska zahar haiek entzunez, bere arte artea eta sentimendua apreziatzen hasi naiz. Frankismo eta transizio garai hartako kantautoreen mugimendua, ikuspuntu aragoitarretik ikusita. Hemen Lluís Llachen “Ara i aquí”, Raimonen “Campus de Bellaterra”, Paco Ibañezen “En el Olimpia” edo beste edozein zuzeneko klasikoetan bizitzen den berdina bizitzen da.
“ Habrá un día en que todos
Al levantar la vista
Veremos una tierra
Que ponga libertad.
Hermano, aquí mi mano
Será tuya mi frente
Y tu gesto de siempre
Caerá sin levantar
Huracanes de miedo
Ante la libertad”
1977ko zuzeneko honetan “Canto a la libertad” paregabean aurkitu ditzakegu hitz gogoangarri hauek. Transizio osoko momentu ederrenetako bat iruditzen zait kanta hau zuzenean interpretatzen duenean. “Canta compañero canta”n zeresanik ez maila berean hunkitzen duela publikoa, adibidez hauxe dioenean: “Canta compañero canta, que aquí hay mucho que cantar, este silencio de hierro ya no se puede aguantar”, edota “Planta un árbol”, lehen aldiz kontzertu honetan interpretatu zuena…eta abar.
Baina ez nuke Labordetaren garrantzia frankismo edo transizo garaietara bakarrik mugatu nahi: Aragoiko kulturaren eta naziotasunaren zabaltzailerik handienak errespetu handi bat merezi du. Bere ibilbidean zehar bere herriko kantu zaharrak eta instrumentuak berreskuratu ditu, guztiz hilda zegoen tradizio bat plazaratzeko esfortzu nabarmen batean. Eta bere diskografiak transizioa amaituta ere fruitu ugari eman dituela esan beharrik ere ez dago.
Eta honetantxe negoela, ostiral honetan Andoaingo Bastero Kulturgunean kontzertua daukala konturatu ez naiz ba! Bere artearen maitaleok zita bat daukagu, gaueko 21:30tan, duela 3 urte Lluís Llach handiak Euskal Herriari agur esan zion leku berdinean. Kasualitatea hala historiaren adierazle polit bat? Ez dakit, baina ni hantxe egongo naiz.
“Planta un árbol sobre la tierra yerma
Y ayúdale a crecer, y ayúdale a crecer”.
Posted by: pyromanya.2009/05/20 22:40:40.911 GMT+2
Tags:
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/07/18 21:09:32.164 GMT+2
Sorkun & Vicepresidentesen CDa jartzen dut egunero esnatzeko. Goizeko 6:38tan, "Goiz zen"en hasiera bortitzarekin, nire ametsak eraldatzen hasten dira, eta Kandaren gitarra obsesiboek mundu errealean nagoela ohartarazten didate. Egun berri bat hasi dela eta ezerk ez didala izorratuko. Bapatean berriz lo hartzen dut. Abestia amaitu ote da? Hori dirudi. Baina gitarrak berriz bueltatzen dira, eta kanta amaitu baino lehen jeiki behar naizela ohartarazten didate. Ohean, eserita, beste minutu batzuk egongo naiz (hamar agian?) eta berriz ere Correoseko langilea naizela gogoratzen dut, hortzak garbitu, orraztu, eta bizarra geroko utziko dut, lanetik bueltarako, bestela gaur ere berandu iritsiko naiz. Metroan sartu, "Nervión" aldizkaria irakurtzen saiatu (begi bat itxita eta bestea erdi irekita), jendearen bultzadak, metroaren frenazoak...eta Abandora iristean berriz ere esnatua nagela gogoratzen dut. "Goiz zen"en riff zitala gogoratuz, Bailen kalea igoko dut San Franciscoraino, sarrerako emakume segurata agurtu eta gora. Aurretik 7 ordu dauzkat Azkuna jaunari zertifikatuak entregatzeko, BBVako jendeari Telegramak eta paketeak emateko, BBK, Banco Pastor, gestoriak, mutuak, seguru ofizinak eta mila historia. Motorrari gogor sakatu eta aurrera! Momentu hoietan rock and rolla datorkit burura: Saxonen "Mtorcycle man", Ehun Kiloren "Abiaduraren semea" (uste dut hori dela izena), Banzairen "coche rápido en la noche" eta nola ez! Obúsen "Yo sólo lo hago en mi moto!!!". Eta azkenik, berriz ere..."Goiz zen"en erritmo zapaltzailea. Bai, lan hau rock'n'rolla da!
Lana amaituta, Correosko ofizinara itzultzean, San Frantziskotik pasako naiz. Jajaja a ze personajeak ikus daitezkeen hemen! Ez, ez noa politikoki zuzena izatera. Kasu horretan auzoaren eraldapenaz hitzegin beharko nuke, elkarteek emigranteen integraziorako egiten duten labore soziala, komertzio berrien irekitzea, arte galeria berriak, Bere Bar taberna eta etxe zahar batzuen berritze lanak, besteen artean. Baina hori oso aspergarria da! Nik astearte baten gaupasa egin duten yonkietaz hitzegin nahi dut, hortzik gabeko emakumeaz, kale erditik ibiltzen diren eta pasatzen uzten ez dizuten marrokiarrez, gutxi fidatzeko emakumeez...Bai, hori da San Frantziskok eskaintzen duena edozein ordutan. Ah eta polizia noiznahi San Frantzisko eta Kortes kaleetan. Gauez ez naiz inoiz egon, beti motorraz pasatu naiz, bai Pizzak banatzen, bai gutunak banatzen orain bezela. Baina astean zehar ikusitakoaren ondoren, ez dago nire planetan kale horiek bisitatzea...Bilbao La Viejako Rastroa dagoenean izan ezik!
Eta zer arraiotaz ari ote nintzen? Ah bai, Sorkun & Vicepresidentesetaz agian? Bai bai, la ostia direla alegia. "Dogmaren presoak"...puf! A ze kanta. Uste dut ez dudala inoiz Sorkun hain ozen kantatzen entzun. Eat zuzenean oso onak dira. Nik aurten 4 aldiz ikusi ditut, eta oraindik gutxienez beste behin ikusiko ditut (Azkena Rocken). Egia esan, ez naiz aspertzen hainbeste aldiz ikusitakoan. Hori talde gutxirekin gertatzen da. Gogoratzen dut duela 3 urte Koma 6 aldiz ikusi nuela 10 hilabetetan, eta azkenean zertxobait monotonoa egin zitzaidan. Bi urte beranduago berriz ikusi nituen, eta berriz oso ona izan zen, gainera "Sakeo" lan bikainaren aurkezpena zen. Eta horixe ba, Sorkunekin oraindik ez naizela nazkatu. Diska bikaina. Euskal rockak horrelako lan bat behar zuen. Ez dakit zer izango litzakeen gure musika Kandaren gitarrarik gabe, eta bere mugimendu ero horiek gabe. Zoritxarrez, Sorkunen hurrengo mugimendua ez da Stonerrera zuzenduko (berak esan duenez), eta berriz ere estilo aldaketa egiteko asmoa omen dauka. Snif! Hala ere, bere aurreko diska ("Duna") asko gustatzen zait, eta askotan entzuten dut. Zein izango ote da bere hurrengo mugimendua? Ez dakit. Baina gozatu dezagun rock bortitz honetaz. Hemendik gutxira ez dugu aukera hori izango, eta Sorkunen etapa "Stoner"a nostalgiaz gogoratuko dugu rockzaleok. Gora euskal rock and rolla!
Posted by: pyromanya.2008/07/18 21:09:32.164 GMT+2
Tags:
stoner
rock
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2008/03/04 18:37:08.764 GMT+1
Hau bai sinestezina dela, Kobetasonik izeneko festibal berri bat, eta KISS Bilbon zuzenean! Eta Judas Priest, Airbourne eta Tesla! 11 urte pasa dira Kiss gure artean izan zirenetik 1996/1997 World Tour hartatik. Bartzelonako Palacio de los Deportes hartan ikusitakoa ezin ahaztu! Baina goazen gauzak ondo pentsatzera: Gaur egun jada ez daude Peter Criss eta Ace Frehley handiak, nahiz eta taldeak makillajea mantentzen duen. Kritika gehienak Tommy Thayer "iruzurgileak" jaso ditu, espazio gizonaz mozorrotu eta Ace Frehley dela sinistarazi nahi bait digu. Baina "Space Ace" bakarra dago munduan, eta hori inoiz ezingo dute ordezkatu: bere posturak, kitarra soloak, karisma...Bestalde, baterian Eric Singer "mertzenarioa" daukagu, lehenago ere Kissen aritua, makillaje gabeko etapan. Honi berdin zaio Lita Ford, Alice Cooper edo Kissekin jo, ondo kobratu ezkero noski. Bi gizon hauekin dagoen arazoa ez da Kissen jotzea, haien aurrekoak ordezkatu nahi izatea baizik.
Eta honela, arazoaren funtsera goaz: taldeko bi liderrak: Paul Stanley "izar gizona" eta Gene Simmons "deabrua"k (edo, nik esango nukeen bezala, "negozio gizona") hala nahi izan dute, hots, Ace eta Peterrek alde egin ostean (hobeto esanda, Acek alde egin zuen eta Peter bota egin zuten), mozorroak mantentzea negozio bikaina zela ikusi zuten. 13 urte makillajerik gabe ibili ostean (1983tik 1996ra), urteetan zehar Ace eta Peterren itzulera planeatzen ibili ziren bi liderrak, eta 1995eko "Unplugged" bikain hartan agertu zirenean egondako erreakzioak ikusita, hurrengo pausua argia zen: makillajera itzulera, 4 taldekide originalekin, eta Tour Mundial bat. Esan eta egin: KISSmania mundu osora zabaldu zen berriz, aldizkarietan portadak, TVtan entrebistak, Jay Lenorekin elkarrizketa...Inoiz ikusi ez genituenok flipatu egin genuen: piroteknia, espektakulua, Gene Simmonsen odol isuria eta ahotik sua botatzea...izugarria! Hurrengo bira 3-Dko espektakulu batekin izan zen, baina ez ziren Estatu Espainiarretik pasa, eta geroztik Europara ere ez dira itzuli.
2008.urtean gaude, eta jada inoiz ikusiko ez genituela uste genuenean, zapla! Kiss Europara datoz, nora eta Bilbora! Kissmaniako guztiak erotuta gaude berriz ere. Urte guzti hauetan espektatibak izugarriak izan dira eta urteko berririk onena jaso dugu. Eta orain zer? Ez al ziren negozio zale batzuk? Bai, dudarik gabe, baina gauza batek ez du bestea kentzen, eta errepertorio hori, espektakulu hori ikusteagatik edozer emango nuke, 11 urte pasa dira, txo! Bi iruzurgile haiekin datoz, baina kalitatea bermatuta dago. Azken finean, Tommy Thayer kitarrista bikaina da, Blac And Bluen erakutsi zuen bezala, nahiz eta karisma aldetik espazio gizonarekin zerikusirik ez izan.
Gora, beraz, KISSen itzulera! Gora rock'n'rolla, gora udara eta gora Kobetamendiko bazterrak!!! Urteko berririk onena, rock and rollaren festa...zuek jarri kalifikatiboak. Nik bonoa aspaldi erosi nuen jada. I wanna rock and roll all night...and party every day! I wanna rock and roll all night, and party every day!!!
Urko Ansa.
Posted by: pyromanya.2008/03/04 18:37:08.764 GMT+1
Tags:
kobetasonik
| Permalink
| Comments (1)
| References (0)
2007/11/07 16:35:20.745 GMT+1
1. Zima luzeak eta txalekoa daramalako, botak eta kitarra beti eskuetan. Porroa erre eta petakatik edaten duelako
2. Niko Etxart euskal rockerorik autentikoena delako. Are gehiago: Bera euskal rock and rolla da!
3. Bere diska guztiak onak direlako
4. Bere garaian euskaraz rocka egitea ia sakrilegioa zelako
5. Iparraldean heroi bat delako
6. Azkenaldian, euskal tradizioaz aparte, blues rockari ematen diolako. Eric Clapton eta Cream maite badituzu, Niko Etxart eta Hapa-Hapa maite ei dotzuz
7. Bere estiloan, Euskal Herrian bakarra delako. Tumatxa!
8. Diska berri bikain bat prestatzen ari delako. Adi zure diska dendari! Agobiatu ezak hire diska dendako langile gizarajoa!
9. Satanekin desafioa egin zuelako, ea nork ozenago kantatu ("Zkrax? kantuan, "Tumatxa!" diskan).
10.Noizbait bere merituak onartuko direlako. Orduan esango da: "Oh, Niko Etxart gure heroia da". Espero dezagun errekonozimendu hori hil baino lehen etortzea.
11.NIKO ETXART LA OSTIA DELAKO!!!!! Benetako Euskal Rocka.
Ene fale txun txun
ai ai ai Tumatxa!
Ene fale txun txun
ai ai ai Tumatxa!
TOO MUCH, BABY. TOO MUCH!!!!!
Posted by: pyromanya.2007/11/07 16:35:20.745 GMT+1
Tags:
niko
etxart
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/05/03 17:09:42.674 GMT+2
Sharon Osbourne Ozzy Osbourneren managerra ez balitz, mundua hobea izango litzateke. Hau "Sabbath Bloody Sabbath" diska eskuetan dudala diot, beraz sinestu iezaidazue.
Gaur egun ia arraroa egiten da Europan Black Sabbathetaz hitzegitea, eta hori Inglaterrakoak direla jakinda! Jakina, urte asko dira USAra bizitzera joan zirenetik, baina hori ez da arazoa: Arazoa Sharon Osbourne da. Bai, Ozzy Osbourneren emaztea, Ozyyren managerra da, are okerrago: Gaur egun BLACK SABBATHen managerra da! Eta ez zaio errentagarria iruditzen, hobeto esanda, errentagarria bai, baina halako dolarrak egiteko makina eskuartean edukita (OZZFEST eta "THE OSBOURNES"), hemen irabaziko lituzketen euroak (zeresanik ez milioiak izango liratekeela) gutxi iruditzen zaizkio atso zaharrari. Erresuma Batuko librak bai gustatzen zaizkiola.
Berak agintzen du Ozzyrengan. Hark, bere bizitza topera bizi izanagatik (drogak etabar) zailtasunak ditu arnasa hartzeko, lo egiteko eta bere osasun egoera ez da onena, baina Sharonen eskuetan dagoen panpina besterik ez da, eta dolarrak, dolarrak!! asko maite ditu hark! 1997an Black Sabbathen formazio originala elkartu zenean, urteko edo hamarkadako berririk onena bihurtu zen. Eta 1998an Donostian ikusi genituenok inoiz ezingo dugu ahaztu egun hura. Nahiz eta Bill Warden ordez Vinnie Appice arduratu zen atabaletaz, beste hirurak: Ozzy, Tony Iommi eta Geezer Butler han egon ziren! "Past Lives" diska argitaratu zuten, eta ondoren abesti berriz osatutako diska bat grabatuko zutela esan zuten...gaur arte!! Ez galdetu norena den errua: denok dakigu, eta S letrarekin hasten da. 70etan lortu zuten nibela ezin berdintzearen beldurrez -managerraren beldurra ote?- ez dute ezer argitaratu ("Past Lives"eko bi kanta berri haiez aparte), baina hori ez da okerrena:
Ozzyk dio Black Sabbath bakarra dagoela, lau taldekide originalena. Hots, Dio, Tony Martin, Gillan eta Glenn Hughesen garaiak ez ditu Black Sabbathtzat hartzen. Ni ez nago oso ados, baina iritzi desberdin asko daudela onartzen dut. Baina okerrena da, Ozyyren hitz horien atzean hau dagoela: Sharon Sabbathen managerra bihurtu da, eta taldeak ezin du Ozzy gabe ezertxo ere egin izen originalarekin, miloika dolarreko demanda bat jasoko bait lukete. Tony Iommik ez du, ez, alaitasun aurpegia izango...
Paradogikoki, taldearen elkartzea negatiboa izan da, eta 10 urtetan ezin izan du ezertxo ere egin. Diska berritaz ari naiz, kontzertuak eman bait dituzte, Ozzfest festibalean eta Europako festibaletan ere bai, baina noski, oso gutxi. 1997an Ozzyren ordez Ronnie James Dio taldean balego, jada diska mordoxka bat izango genituzke. Edo Tony Martin bota izan ez balute, berdin. Harekin grabatutako azken diska ("Forbidden" bikaina"), baita ere taldearen estudioko azkena da, eta 1995ekoa da!!
Azkenean, Toni Iommik, geratzen zitzaion pazientzia urria agortuta, Black Sabbathen "Mark II" legendarioa (Iommi, Butler, Dio eta Ward) elkartzea erabaki du, bi potrorekin. Azkenean, berriro ere Bill Wardek huts egin du (osasun arazoak), eta Vinnie Appice hartu dute, beraz Mark IIItaz, hots, "Mob Rules" diskako formazioaz hitz egin beharko genuke.
Baina, txo!! Ez diote BLACK SABBATH izena erabiltzen utzi. Eta azkenean "HEAVEN AND HELL" deitu diote, Diorekin ateratako lehen diskan bezala. Garai hontarako, niri jada bost axola zait zer izen jartzen dioten (jar diezaiotela Mob Rules nahi badute), baina, mesedez, jar daitezela martxan!! Eta bai, Diorekin gauzak azkar doaz: Europako bira udara honetan, eta Espainiar Estatura ere bisita. Euskal Herriak aukera asko ditu Tour hau hartzeko, noski. Eta hori gutzi balitz, diska berria argitaratuko dute.
Eta Ozzy? Bere diska berria prestatzen ari da (azkena 2001ean atera zuen). Eta sorpresa izugarria emanez, aurten, Ekainean bertan, Zaragozako Monsters Of Rock jaialdian joko du. Inork oraindik ezin du sinetsi, baina Madman zaharra gure artean izango da, azken orduko ezbeharrik izaten ez bada behintzat. Ozzy motorrera berriz ez igotzea espero dut. Erreza dezagun.
Hori gutxi balitz, Black Sabbath originalak berriz elkartzeko planak daude. Amets bat, jada 9 urte pasa bait dira Donostiako Ozzfest hartatik. Baina zoritxarrez, hori hala izango den jakiteko, etikarik gabeko manager hartaz fidatu beharko dugu. Egia ala gezurra? Galdetu iezaiozue Sharon Osbourneri...
Urko Ansa.
Posted by: Urko Ansa.2007/05/03 17:09:42.674 GMT+2
Tags:
black
sabbath
| Permalink
| Comments (5)
| References (0)
2007/04/10 21:26:50.002 GMT+2
Kyuss taldea existituko balitz, Azkena Rock Festibalean joko luke. Izan ere, Festibal horretarako egina dirudi taldeak, nahiz eta Festibala hasi zenean, urte mordo bat pasa ziren jada taldea banandu zenetik. Bai, beste talde batzuk ere jaialdi honetarako jaioak dirudite: The Black Crowes, New York Dolls, MC5 edo zeresanik ez, Stoogesak (adibide bakan batzuk aipatzearren), baina Kyussek badu halako erlazio berezi bat, esango dizuet zergatik: Taldeko partaide gehienak Gasteiztik pasa direlako, beren proiektuekin.
2005ean Brant Bjork bateriajole handia izan genuen larunbateko lehen kontzertua eskaintzen, bere Brant Bjork & The Bjorkekin, arratsaldeko 16:30tan eta eguzki zital baten pean...Iritzi onak eta txarrak jaso banituen ere, niretzat emanaldi bikaina izan zen.
Baina 2005ean bertan beste bi zita genituen desertuko taldearen jarraitzileok: Batetik Nick Oliverik The Dwarves talde punkiarekin eskandalua bilatu zuen, maskaraz mozorrotuta agertu ziren denak, baina azkenean aspergarria ere izan zen, hain zital jo nahi izatean monotonoa ere bihurtu bait zen. Bestetik, hitz potoloak: Josh Homme bere super taldearekin: Queens Of The Stone Age! Itzela, zapaltzailea eta gaindiezina, hiru hitzetan esateko. Diskan baino, zuzenean askoz ere hobeto moldatzen diren talde horietakoa dugu, baina hori gutxi esatea da: Askoz gogorrago, dibertigarriago eta antzemanezinagoak dira. Inprobisatzen dute, bapatean gelditu eta jendeari buila eskatzen hasten dira, jarraian bolumena 11n jarriaz eta jarraitzaileen eromena sortuaz. Konpara ezazue “First it giveth” diskan ala zuzenean, eta kontuak atera. “No one knows” entzun eta haien oinetara jartzea besterik ez da geratzen. Eta, bai, Kyussen kantak jo zituztenean, momentu horietan, ez zen posible munduan ezer hoberik egotea! Monster Magnetekin batera, urte hartako festibaleko kontzerturik onenak, eta inoiz ikusi dudan 5 onenen artean jartzen dut, dudarik gabe. Are gehiago Nick Oliveri (taldea ibilia zena) haiekin kanta batzuk jotzera irten zenean.
2006an Nick Oliveri ikusi ahal izan genuen Mondo Generatorekin, azken eguneko azken emanaldian. Oso berandu zen, eta jendea oso nekatua egon arren (Pearl Jamen ondoren jo zuten), hasiera behintzat oso potentea izan zen, eta perila luzeko frontmana fin ibili zen. Eta Eagles Of Death Metalekin, Josh Homme izan behar bagenuen ere, hau ez zen etorri, zoritxarrez (hala ere taldeak jo zuen).
Kyuss, gaur egun dagoen kultu taldeetatik desiratuena da ia. Okerrena da, oso zaila dagoela hauen itzulera, taldea bere garaian fama handirik ez zuelako desagertu bait zen. Eta Queens Of The Stone Ageren arrakasta hain handia izanda, are zailago, noski.
Desertuan musika asmatzen zuten artista haien lanak hor daude, eta Stoner izpiritu hura bizitzeko aukera badago, beraien diskak entzuten, noski, eta oraindik aipatu ez dudan John Garcíaren Hermano talde bikainean, QOTSA baino fidelago bait da Stoner esentziarekin. Gora Stoner Rocka! Gora Dessert Songa!
Posted by: pyromanya.2007/04/10 21:26:50.002 GMT+2
Tags:
stoner
rock
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/03/16 19:25:53.927 GMT+1
POTATO. PUNKY REGGAE BANDA.
Badaude zenbait agur, benetan triste jartzen zaituztenak. Eta oraingo hau haietako bat da, Potato Punky Reggae Banda bere agurreko bira egiten ari bait da. Lluís Llachen azken emanaldietaz duela oso gutxi gozatu eta gero, modan jartzen ari dela esan genezake. Zergatik joan behar dute beti onenek? Baina ez nuke irakurlea sentsazio honekin utzi nahi, Aizoaingo Artsaia areto polit hartan ikusi genuena, tristea ezik beste edozer izan bait zen. Ticketa bera Tick Tack Ticketeko iruzurgileei inoiz ikusi diedan politena zen, bandaren marrazki bat, palmerapean (bai, “Euskadi Tropikala!) jotzen eta parrandan. Nortasuna zuen sarrera zen hura. Nortasuna, taldeak erakutsi zuena.
Urteak pasa dira taldea martxan jarri zenetik, baina beraien jarrera, “Zaharrak gara, baina bost axola zaigu”, ezinhobea zen. Beti izan dira bereziak: Inork egiten ez zituen letrak egiten zituzten, eta inork jotzen ez zuen estiloa lantzen zuten. Pako PKO, taldean beti egon den partaide bakarra, rastafari izpiritua daukana, baina oso patateroa, euskal jamaikarra dirudi izpirituz. Baina sorpresarik handiena, Aianai berbera taldera bueltatu dela izan da. Hamaika aldiz aldatu zituen arropak, haien artean “Matutano” zioen niki batekin irten zen. Bere mugimendu zarpailekin irribarrea sortarazten zizun, baina azkenean eskenatokia asko betetzen du. Lehen zatia oso reggae izan zen, kanta instrumental mordo bat “Ardo ona ska”, “Ska 008”, baina bestela reggae asko. Aianairen terrenoa zen hura. Emanaldi erditik aurrera, ska asko sartzen hasi ziren. Pako PKO itzel egon zen momentu horietan, asko disfrutatuz. Ezpainetatik irribarrea ezin kendurik, eta besoak gora eta behera, eskuin ezker mugitzen. Meddley asko jo zituzten, abesti batekin hasiaz, erdian beste batera pasa eta agian oraindik beste batera ere. Beraz, beraien errepertorioko kanta asko entzun ahal izan genituen. Aianai inoiz ikusi ez genuontzat, plazer bat “Miguelín el cashero”, “Babilonia”, “Será si hay-Aguila”, “La clase obrera”, “Ke beban”...historikoak entzutea.
“Johnny Brusko” iritsi zenean, Boriko (duela gutxi hil den taldeko partaide ohia) errespetu osoz gogoratu genuen. Momentu zirraragarriak, baina bestalde gozamena “¿Quién no sabe quién es Johnny Brusco?” behin eta berriz kantatzean. Atzean, banda gazte bezain eraginkorra, bi beteranoak ondo apoiatuz. Pakoren eskutik “Txop-zuei”, “Kiki”, “Jamaica ska” etabar luze bat, “Elástica”, “Sube”, “Plántala” eta klasiko berrietako beste mordo bat. Zer esanik ez taldearen baza handienetako bat publikoarekiko komunikazioa dela. Parrandan eta dantzan zegoen publikoa (sarrerako marrazkian bezala), lehenengo segundutik azkeneraino. Berotasun handia. Aurrekalde guztian jende oso gaztea zegoen. Gauza bat argi geratu zitzaidan: Jendeak ska eta reggae nahi du, eta belaunaldi berriek ere bai.
Gau hartan entzundako beste kanta batzu: “No mezclar”, “Rula”, “Derroche”... Aukera badaukazue, ez ezazue pasatzen utzi, POTATO ikusteko. Nik berriro ikusiko ditut, edukitzen dudan lehen aukeran. Aianai eta Pako PKO, Pako PKO eta Aianai. Ez dakit norekin geratu: Aianairen hiru hankapausoko reggae basikoarekin, hala Pakoren mugimendu lateral eta irribarre bizardunarekin. Potato, talde handia. Euskaldunak harro egon gaitezke halako talde bat eduki izanaz, reggaeren aintzindariak Espainiar Estatu osoan.
NIKO ETXART ETA ANJE DUHALDE
Korrika Donostiatik pasa zen, beste behin ere, eta Donostiako Antzoki Zaharrean iparraldeko klasikoetan klasikoenak izan genituen. Jende gutxi, eta nahiko heldua gerturatu bazen ere, gau txukuna izan zen. Hori bai, akustiko formatoan iragan zen gau osoa. Niko Etxartek Zuberoako kanta zaharrekin eman zion hasiera gauari, a capella kantatuaz “Eperra” emanaldietan bezala. Geroago animatzen joan zen, eta bere rock bandako (Hapa-Hapa taldeko) Pierre Hartmann (Hapa-Hapan bateria jotzen duena)eta Kiki Graciet izan genituen berarekin. Perkusioa eskuan hartutako instrumentu txiki batzuekin izan zen, eta bestalde Kikik harmonika jo zuen, beti bezala. Rock errepertoriotik, “So bat” balada, “Itxaro/Joseba” (John Mayallen bertsioa) entzun ahal izan genituen, besteak beste.
Anje Duhalderen emanaldia zertxobait luzeagoa izan zen. Bere taldeko kitarrista gaztearekin, biek irten ziren, 1843.urteko Antzoki honen eskenatokira. Emanaldia akustikoa izan bazen ere, nahiko indar nabaritu zitzaien, batez ere bien arteko konpenetrazioagatik. Orohar, “Sorminetan” diska berriaren aurkezpen bat izan zen: “Maitasun nortasun”, “Gitarra zahar honekin”, “Beharren beharra”, “Oi kanta berri” eta nola ez “Oh Garbiñe” jada klasikoa bihurtu den kanta kutsakorra. “Etxeko andre”, “Bakezaleak”...ezin falta ziren, eta nola ez, jada berea egin duen George Brassensen “La mauvaise reputation”en bertsio bikaina, berak “Fama Txarra” deitzen diona. Gurutze Iantziren omenezko kanta ere etorri zen, noski.
Espero zen bezala, bi kantariek “Eperra” batean kantatu zuten, 1993an bezala. Urte hartan, Niko Etxartek Anjeren zuzenekoan parte hartu zuen. Eta, zer esango dut ba, euskal musikako binakakorik legendarioenetakoa bihurtu zen.
Larunbata gau polita, beraz, Donostiako alde zaharrean dastatu genuena. Orokorrean hartuta, Niko showmana da, eta Anje Duhalde musikaria. Lehenak dibertsioa eta rock jarrera makarra eskaintzen digun bitartean, bigarrenak seriotasuna eta konstantzia oparitzen digu. Pertsonalki, Altzüruküko zimaluzea, Anje baino dexente forma hobean ikusten dut, baina hau ere edozertarako gai da. Adi, beraz!!
OBUS. SEGUNDOS FUERA.
-“Aita, zer da zalaparta?”
-“Zalaparta rock and rolla da”.
-“Aita, zer da urakana?”
-“Urakana, seme, OBÚS taldea da”.
Horrelaxe azalduko dut momentua iristen denean. Bitartean, Vallekaseko makarra hauetaz behin eta berriz gozatzera dedikatuko naiz. “Zaharrak gara, baina horrek bost axola digu”. Hori gorago azaldu dut. Kasu honetan ondo ulertutako harrokeria gehitu behar zaio, hots, harrokeria jarrera dute, ahal dutelako. Eta guztiaren onena da, sinesgarritasuna daukatela. Fortu abeslaria, inoiz egon den front manik onenetakoa, adinaren ondorioz ahotsa zertxobait urratuta izan arren, toperaino bortxatzen du. Eta niri bost axola gaur egun ez baditu nota altuenak harrapatzen (horretarako beste batzuk badaude, nahiz eta bere karismaren erdia ere ez eduki), eskaintzen didan adrenalina lortzeko parada badaukat. Francisco Laguna kitarristaren begirada bakar bat, milaka solo baino askoz ere fuerteagoa da. Hau ez da publikoari irribarre eginez hasiko, haren onespen eske, baizik publikoa egongo da honen oinetan, onespen eske. Bere posea mantenduko du beste ezer baino lehen. Hamar mila tinbalen atzean, Fernando Sánchez izango dugu atabalak zigortzen, behin eta berriz, bere bibote eta ile zuriak babesturik. Azkenerako, partaide berria utzi dut: Nacho baxujolea. Berria diot, baina jada 3 urte daramatza taldean, elemento honek. Ez nuen uste inoiz Juan Luis Serrano (“El Tío Luis”) ahaztu ahalko nuenik, baina gau hontan (eta aurreko bietan) lortu nuela uste dut. Ez dut pentsatu ere egin nahi zein drogak hartzen dituen, eta nola nahasten dituen, baina Nacho honena ez da, ez, ohikoa. Buruan zapia, eta baxu handi bat eskuetan, perfilezko postura ederra, eta publikoari begirada zuzen bezain zorrotzak. Berotutakoan, kamiseta kendu eta honela jarraituko du gau guztian. Mugimendu ero bezain arraroak eginez, guztiz jota dagoela dirudi. Baina OBUSentzat perfektua da, noski! Begiratzen dion edonori “middle finger”a erakusteko beti prest, tipo honek beste edozein baxujole “Operación Triunfo”koa dela pentsarazteko ahalmena du.
Hitzordua Larratxoko Kultur Etxean zen. “Heavy Jaia” egin zen egun hartan, Obús, Azken Garraisia eta Wildusten aktuazioekin. Pasilo guztiak Heavy taldeen posterrez beteak zeuden, kamisetak salgai, txozna bat eta TVko kamerak, TeleDonostikoak agian. Zozketak, karaoke txapelketa, eta CDak gratis, airean harrapatzeko aukera izan ezkero. Gatozen berriz Madrildarrengana. Ohi bezala, showaren lehen zati osoa “Segundos Fuera” (2003) azken lana aurkezteari eskaini zioten, lan benetan gogorra eta bortitza, non lehen esan bezala, Fortuk ez dituen 80.hamarkadan lortzen zituen agudoak lortzen, baina ahots urratu hortan, topera forzatzen du, emaitza bikainarekin. “Esta ronda la paga Obús”, “Segundos fuera”, “Besa mi culo”, “Más que un Dios”, “Sin dirección”, “Mil ratas”...Oso hasiera gogorra. Ondoren “Desde el fondo del abismo” (2000) diskatik ere jo zituzten batzuk: Ohi bezala, “El crack”, “Cautivos”, “Cualquier noche sale el sol” eta, nola ez, “Que te jodan”. Baina 80etako dinamita askatzen dutenean, waw hori bai jendearen euforia! “Va a estallar el Obús”, “Pesadilla nuclear” bikain bat (gaur egun berriz ere lehen lerroan dagoen gaia), luzatutako “Dame amor” eder bat, publikoarekin kantatuz. “Dinero, dinero”, “Autopista” eta “El que más” trilogia, klasikoetan klasikoak, mundu guztiak ezagutzen ditu eta hori nabaritzen da. “Vamos muy bien” “borrachos como cubas ¿y qué? Aún nos mantenemos en pie y ya no pararemos hasta no poder ver!”. “Te visitará la muerte” baziloia, eta baziloietan handiena: “Yo sólo lo hago en mi moto” mi moto, mi moto, mi moto, mi moto, mi moto... “Complaciente o cruel”, gaueko balada bakarra. Laburtuz, antzekorik ez duen taldea, bere buruan sinesten duena eta, doan lekura doala, % 100a emango duena. Donostian behar handia daukagu horrelako Heavy Metal, eta orokorrean R’n’R kontzertuena. Errepika dadila.
Urko Ansa.
Posted by: pyromanya.2007/03/16 19:25:53.927 GMT+1
Tags:
rock
| Permalink
| Comments (1)
| References (0)
2007/02/15 12:11:21.621 GMT+1
Mendibileko entsegu lokaletik, lau zimaluze rockerok agertokietara salto egin zuten. Xanet (kitarra eta ahotsa), Ricard (kitarra), Rubén (baxua eta ahotsa) eta Azkue (bateria)k inguruotako rock talderik gogorrenetakoa osatu zuten. Kalean, Leize…eta batez ere Barricadaren influentziapean beraien Rock Urbano propioa uztartu zuten: kitarra riff gogorrak, bateria zapaltzailea eta ahots urratuaren (Rosendo maisu) bitartez, erdaraz abestuz Oiartzun eta inguruotako bazterrak astindu zituzten. Ez dut uste gaur egun 30 urtetik gora duen inork ahaztuta izango dituenik, are gutxiago haien kontzertutaz gozatzeko parada izan zutenek. “Arma letal”, “Miradas asustadas”, “Noche de…”, “Mendekua”…Oiartzunen ere bagenuen gure Rock Urbanoa. Garai onak, bai.
Xabi Azkue bateria jolearekin, “Por tu bien” kantaren egilearekin, izandako elkarrizketak hainbat datu eta bizipen gogorarazi dizkigu: Zergatik aldatu zuten izena Se Vende Leña-tik Kearrak-era? Ba al daude taldearen irudiak bideoz grabatuta? Zergatik banandu zen rock talderik onena? Irakurri, irakurri…
Galdera: Kontaiguzu nola izan ziren taldearen hastapenak
Xabi Azkue: Ni soldaduzkan nintzen eta izan zen handik etorri eta grupoa montatu. Soldaduzkan berotu egin nintzen musika asuntoakin eta beti musika gustatu izan zitzaidan. Han lagun bat egin nuen eta berarekin musikan gehixeago sartu nintzen. Eta gero hona etorri nintzan, Oiartzunea eta lagunekin komentatu genun. Beti ere, gaztea zea eta musika gustatzen zaizu, ezta? Nik lan egiten nuen momentu horretan, soldaduzka baino lehen lan egiten nuen eta ordun sosa batzuk banituen, eta soldaduzkatik etorri eta lanean hasi nintzen segituan. Eta dirua baneukan materiala pixkat erosteko eta musikakin hasteko. Eta hasiera batean ginen: Ionpe, baino klaro, hoiek dira hasiera-hasiera-hasierak. Kearrak bezala, ba hori ya izan zen geroago.
Galdera: Hasieran Se Vende Leña izena zenuten.
X.Azkue: Hasieran Se Vende Leña, bai. Gehienbat jotzen genuen Gaztetxetan eta holako leku txikietan, tabernatan eta hola asko. Gaztetxetan asko, ordun Gaztetxe asko zeuden. Iparraldean ere jo genuen –Se Vende Leña bezala-.
G: Orduan, soldaduzkatik bueltan bateria erosi zenuen eta lagunekin taldea egin zenuen.
Azkue: Bai, elkartu egin ginen, ez zen nere ideia bakarrik izan. Juntatu ginen eta geratu ginen “nik baxua erosiko diat” eta “hik bateria”, nahiz eta ezer egon xoxa batzukin ahal zuenak erosi zuen.
G: Kuadrilakoak?
Azkue: Bai, kuadrilako lagunak
G: Orduan zuk bateria erosi zenuen eta Ionpek…
Azkue: Ionpe hasieran zen abeslaria, Rubén Soroak jotzen zuen baxua, bueno hasiera batean nik jotzen nuen baxua. Ideia genuen nik baxua jotzeko, Rubenek bateria eta Ionpek kantatzeko, eta Xanet geroago etorri zen. Hasiera batean izan ginen Ionpe ta biok, hola berotu ginen, soldaduzkako lagunekin, gero Ionpekin ere bai ta “hi, montatuko yeu, ta eztakit zer ta bakit zer…”.
G: Bera ere soldaduzkan zegoen?
Azkue: Ez, ez, bera ez. Bera gazteagoa zen gainera. Eta gero kontaktu batzuk egin genituen: nik Rubén ezagutu nuen, eta harremanak bagenituen, musika asuntoan hemengo grupo batzuk ezagutzen genituen… eta hasi ginen, berotu ginen eta “hasiko gaituk, lokal bat bilatuko Diagu eta hasiko gaituk ensaiatzen…Hasieran nere etxean izan zen, bajo batean, erosi genituen trasto guztiak eta nere etxean, garaje moduko trastero handi bat…
G: Azelgas Boys bezala, bekoplazako garajean
Azkue: Bai, ba igual igual. Hasieran inork ez dauka lokalik eta ez dauka ezer
G: Hori da agian zailena, eta gainera garai hortan oraindik zailago izan behar zuen
Azkue: Klaro. Bai, ta gaztea baldin bazara zaila da, inork ez dizu kasurik egiten. Orain ere, inork ez dik kasurik egiten…
G: JAJAJA, Orduan gaztea zarenean…
Azkue: JAJA JA, gutxiago oraindik
G: Bai, ze piszinetan zeuden lokalak geroago etorri ziren. Orduan, lehengoarekin jarraituz, Xanet etorri zen,ez?
Azkue: Bai, guk deitu genion, bagenekien kitarra jotzen zuen mutil bat zegoela –nik Xanet ez nuen ezagutzen, bistaz pixkat- eta gustokoa zuela. Bueno, ba deitu genion eta hasi ginen pixkat jotzen. Hasiera hasiera zen, oso gaztea zen eta ez zekien; Deneb, inork ez zekien. Baino Xanetek igual abestiren bat, Judas Priest-en abestiren bat bazekien. Gero guk entzunda pila bat, Iron Maiden eta holakoak. Gu nahiko heavyak ginen denak. Ionpe izan ezik, nahiko punkia zen. Ni ere pixkat punkia nintzen baina heavya asko gustatzen zitzaidan, eta gainera garai haietan Barricada zegoen jotzen asko asko asko.
G:Barricadak eragin handia izan zuen zuengan, ezta?
Azkue: Bai, bai, Barricadarekin pila bat. Guk oso gustoko musika genuen. Baina ez genuen imitazio bat…ez zitzaigun gustatzen imitatzea Barricadari, baizik eta gure musika egitea. Nik garrantzi handia ematen nion, baina beti hire gustoso musikakin. Hire erritmoak. Nik behintzat bateriyakin erritmoak oso klasikoak izango dituk, baina neri musika hola gustatzen zaidalako. Ez nintzen konplikatzen. Oso erritmo potenteak neretzako, oso “ritmos pesados” esaten dena. Eta horrela gustazen zitzaidan asko. Azkar jotzen ere bai…baino beti agian heavyan punto bat ba genuen. Gaztetan nik heavya asko entzun det, eta horregatik…bueno, gure musika egiten genuen gehienbat.
G:Orduan, laukote bezala hasi zineten.
Azkue: Hasiera hasieran bai. Gero izan zian, ba horregatik, musika estiloarengatik lehenengo liskarrak grupoan. Ze Ionpe oso punkarra zen eta nahi zuen punkarra bezala kantatu, eta guk ba ez, gu ginen agian melodiosoago. Eta orduan izan genituen liskarrak eta Ionpe geratu zen kanpoan.
G:Eta gero sartu zen Azelgas Boys-en
Azkue: Krixton kabreoa harrapatu zuen, beno normala zen: gu izan ginen un poco cabronazos, baino beno bera geratu zen kanpoan eta beste grupo bat hasi zen montatzen, eta geratu zen Azelgas Boys.
G:Orduan Se Vende Leña nola geratu zen?
Azkue: Orduan geratu ginen Xanet, Rubén eta ni, hirurak
G:Xanetek abesten zuen, eta Rubén-ek ere bai, ezta?
Azkue: Bai, biek abesten zuten. Xanet kitarrakin eta Rubén baxuakin, abestiak erdibana tartekatzen eta ni bateriakin. Eta ginen hiru, Se Vende Leña.
G:Jo zenuten inguruko Gaztetxetan
Azkue: Bai, asko gaitera. Hemen inguruan, Gipuzkoa mailan gehienbat. Ateatzen ginen, Bizkaiara ez ginen joan baino mugitu ginen. Igual 40 kontzertu baino gehiago Gaztetxetan jo genituen, Se Vende Leña bezala. Ikasi genuen pizar hori hor egin genuen, tabla horiek hartu genituen, holako lekutan. Gainera jendea bolkatu egiten zen eta…Gogoakin ikusten ditek jotzen eta nahikoa dek, ez?
G:Madalensoron kontzertu bat zenuten. Udalak behartu zintuzten euskaraz kantatzera.
Azkue: Hori izan zen…vamos…Niri behintzat ez zitzaidan batere gustatu. Guk abesti guztiak erdaraz genituen, eta bat euskaraz. Eta Orduan esan ziguten: -“Hi, ze nahi zute Baldin Badakin jo? Ta hemen krixton kontzertua ingo yeu”. -“Bale bale bale, Joko yeu” -« Hi, baino abestiak izan behar ditek euskaraz” » -“ Nola ? “ -“Denak euskaraz”. Ba nik hasiera batean ezezkoa esan nian –“Ez yeu Joao ta listo” Gure herria duk eta gure gustokoa da gure herrian jotzea ta holako grupo batekin, gainera denboraldi hartan asko jotzen zuena, Baldin Bada.
G: Baldin Bada ta Se Vende Leña ziren, bi talde egun hartan, ez?
Azkue: Hiru talde uste dut, bazen beste bat: Beltzez, iparraldekoak. Eta beno, azkenean inposaketa bat izan zen euren partetik. Bueno, guk bagenuen aukera esateko ezetz, ez jotzeko. Nik nahi nuen boikota egin, eta hasiera batean boikota egiteko pentsamendua genuen, baino azkenean ez zen…
G: Jotzeko aukera aprobetxatu zenuten.
Azkue: Bai, bag u jotzen ari ginena, erderaz eta listo. Guk “bai bai bai, euskaraz Joko yeu”, hasi lehenengo kantakin euskaraz, gurea, euskaraz zena: “Mendekua”, eta beste denak erderaz.
G:Beldurra zenuten kontzertua moztutzekoa?
Azkue: Bueno, baina niri ez zitzaidan axola. –“Hi, mozten baldin ba ttek bagizek etxea ta punto. Niri etzaidak inporta batez, gure abestiak erdaraz ttuk. Nik erdaraz egin dizkiat, eta besteek ere bai”.
G:Noski, hori da zuen obra eta errespetatu behar da.
Azkue: Gainera musika unibertsala dek eta nik ez diat uste politikak hor sartu behar lukeenik batere. Eta momento hortan sartu egin dituken eta neri ez zitzaidan batere gustatu. Baina beno, azkenean hala suertatu zen, euskaraz kantatu genian.
G: Letra guztiak itzuli egin behar
Azkue: Krixton mobida izan zen, azkenean asko tarareatu, eta oso gaizki. Kontzertu penagarria izan zen; oso ondo hasi ginen jotzen bolada hortan. Musikalki oso ondo ari ginen, asko ensaiatzen eta oso ondo jotzen, baina putada izan zen hizkuntza. Ez zen atera kontzertua guk nahi bezala hizkuntzagatik.
G: Izen aldaketa kontzertu hartan etorri zen?
Azkue: Ez ez, kontzertu hori jo genian Se Vende Leña bezala, eta gero aldatu genian guk nahi genuelako.
G: Taldean beste kitarra bat sartu zen, Ricard.
Azkue: Ricard Oson, bai.
G: Maketaren grabaketarako sartu zen?
Azkue: Bueno ez, guk pentsatu genuen…Ni ez nintzen horrekin oso ados egon. Bilatzen ari nintzen esperientzia handiko kitarrista bat, eta aldizkarietan anuntzio bat jarri nuen (hori nik egin nuen, ez grupo bezala), behar genuela kitarrista bat baina esperientziaduna. Eta bueno, ba denboraldi hartan inor ez zen azaldu, JAJA nik ez dakit zergatik, agian gutxi zeudelako edo. Eta Ricard zegon momentu hortan. Jotzen zian kitarra baino oso nibel baxuarekin, eta hasi ginen ensaiatzen. Kontzertu batzuk egin genituen baina guk bilatzen genuen nibela ez zeukan. Nik nahi nian grupoa aurrera eramatea eta kitarrista on bat; eta ez, ez zen eta gero joan egin zen.
G: Baina maketaren grabaketan parte hartu zuen, ezta?
Azkue: Bai, parte hartu zuen. Bera grupokoa zen, sartu zen. Grupoak zituen baldintza batzuk betetzeko, diru bat sartu genuen eta berak sartu zuen diru hori ere bai. Bera joan bezain pronto harrapatu genuen beste bat: Angel Arrieta. Kriston, oso ondo jotzen zuen baina…klaro, denak pegak dauzkat ez? Hik bilatzen baduk kitarrista on bat, baino nahi dek grupoa aurrera joatea, behar duk zerbait, suspertzen duena. Oso kitarrista ona zen, oso ondo jotzen zuen. Neretzat abiadura pixkat falta zitzaion, eta goguak, goguak. Ya bazituen grupoan sartu zenean 27 urte. Gu gazteagoak ginen, 22-23 urte, eta berak ya beste adin bat zeukan, lan bat, beste konpromiso batzuk, eta ez zituen gure animoak eta gure…Kontzertu batzuk egin genituen eta oso ondo eta beno, etzekiat, denborakin igual pixkat aspertu in ginan.
G: Hori izan zen azkeneko formazioa?
Azkue: Azkeneko formazioa, bai. Angel Arrietakin. Lau.
G: Pixkat maketaren grabaketa komentatuko dugu. Nola izan zen? Amadeus estudioan grabatu zen. Norena zen estudio hori?
Azkue: Bai, Amadeus, Donostian. Joxerra, pianojole batena zen. Maria Cristina hotelean jotzen zuen, oso organista ona zen. Eta montatu zuten, berak eta beste sozio batek, grabazio estudio bat: Amadeus. Nahiko merkea zen eta gu han azaldu ginen.
G: Berak egin zuen nahasketa, ez? Gus eta Joxerrak.
Azkue: Hori da: Gus, Gustavo.
G: “Arma letal” abestian teklatu batzuk zeuden.
Azkue: Hori berak sartu zuen, Joxerrak.
G : « Noche de… » abestian ere bai. 6 abesti hauetatik…
Azkue: Buah, abestiak denak “super buenas” JAJA, guriak nola dian, ba denak onak, ez? Neretzat abesti hauek denak espezialak dira, entzuten dek musika ta hirea duk, hire letrak dituk, hire dena, sentimenduak, denak hor zioztek. Puntazo bat duk berriz ere entzutea. Abesti batzuk dituken Xanetek idatziak, beste batzuk Rubén-ek eta beste batzuk nik. Denen artean egiten genian. Bat etxea juten zen eta “hi, kriston abestiya idatzi diat, ea eiten diagun” ta letra hartzen genian, gero musikarekin egokitzen genian eta hortik abesti bat ateratzen huen. Bakoitzak bere etxean egiten zizkian bere ideiak, bere letrak. Hori irekia zegoen, edozeinek posible zituen letrak egin. Denak ginen autodidaktak, eta gero juten ginen lokalera ta “hi, letra honekin ze abesti egingo diagu? Eta hasten ginen ta ateratzen zen huen abesti bat eta abesti hori guretzako huen pasada bat.
G: Abestiren bat baduzu gustokoen?
Azkue: Neretzako “Por tu bien”, esanahi handia dauka neretzat. Nik idatzi nuen letra, eta abestian musikalki ere asko sartu nuen, hor sentimentu asko zeuden. Entzuten dudanean ailegatzen zait.
G: Letrei buruz, nahiko pertsonalak direla esango nuke nik. Autobiografikoak dira?
Azkue: Denetik. Idazten nituen abestiak, neri gertatzen zitzaizkidan gauzak ziren, edo ondokoari; edo behintzat bizitzako, inguruko gauzak. Eta ni beti izan naiz “soñador” esaten dena pixka bat. Asko ere ez eh baino tira. Beti ba ametsakin eta…oso sentimentala nauk, igual gehiegi ez. Agian idazten dukenin transmititu egiten dek.
G: Euskaraz abesti bakarra zegoen. Horrela atera zen?
Azkue: Guk ez genian pentsatzen “hau egin behar diagu euskaraz, erdaraz…guri musika hola sartzen zitzaigun, erdaraz. Eta guk erdaraz transmititzen genian.
G: Maketaren banaketa nola izan zen? Nola funtzionatu zuen salmentak?
Azkue: Ez dakit zenbat kopia, bastante egin genizkian, ez naiz gogoratzen orain. Tabernetan gehienbat, taberna guztitara joaten ginun. Oiartzunen, Hernanin, Donostian…leku guztietan. Eramaten genituen zintak, eta gero igual pote bat hartzera joaten hintzan hara, ta hire musika entzuten huen. Nahiko harrera polita izan zuen, guretzako, ni behintzat harritua geratu ninduan. “Jode, jendeari gustatzen zaiok”.
G: Egunkariren batean azaldu zineten?
Azkue: Entrebista batzuk irratian egin zizkiguten eta egunkaritan, nik deitzen nuen “DVorame”ra han anuntziatzeko, baina entrebistak egunkarietan ez.
G: Hemengo irratietan, ez?
Azkue: Bai, ni ez nintzen joan eh. Rubén eta Xanet joan ziren, horiek ya hizketan ta ibiltzen hituen, ta ni más “currante” nintzen.
G: Kontzertu batean Zarama taldeko bateriak zure instrumentuarekin jo zuen. Harrigarria iruditzen zait, garai hartan Zarama ya nahiko profesionalak ziren, punk garaitatik hurrun zeuden eta Oiartzungo talde bati eskatu zion bateria. Bateria ona izango zen.
Azkue: Noski, gero ere zein ziren? Nola duk, ez zaidak ateratzen izena. Hor, Madalensoron jo ziten, andaluz batzuk.
G: Reincidentes.
Azkue: Reincidentes. Horiek ere nere bateriakin jo ziten. Etorri huen tipoa “posible diagu? Bestela bateria montatu behar diagu, nere platuak jarrito dizkiat eta Ryder-a”. Nik ez nian batere problemarikan haiek nere bateriakin jotzeko.
G: Bateria gustatu zitzaion.
Azkue: Bai, gehienbat nola zegoen afinatua. Berak probatu eta « Jode hi, suena de puta madre, neria jarri beharrin honekin joko diat » eta « bale bale » eta listo.
G : Bateria afinatzen zenuen, beraz.
Azkue: Bai bai, nik bateria afinatua eramaten nian, “de oído”; nik musika ez diat ikasi ezer.
G: Gutxi gora behera estutu
Azkue: Nik nere gustora. Ez banian nere gustora jotzen, gaizki. Gero ez nintzen Tikis-Mikis, nik, edozeinek nere baterian jo nahi bazian ba hi, sin ningún problema eh.
G: Beste batzuk ez dute uzten
Azkue: Horregatik, neri asko pasatzen zitzaidan hori. Kontzertu batera joan, beste bateria batzukin, eta jode tío, bateria huen una pasada eta neretzako ez huen hainbeste. Eta Zaramakoak gauza berdina. Madalensoron ginen, eta guk jo genian eta gero bera etorri huen eta “hi, ez bazaik importa, ba hiriakin Joao diat”. Platuak aldatu ta “ni un problema hi, jo zak” eta listo.
G: Jo zenuten Zaramakin, Baldin Bada, Reincidentes, Pikutara…
Azkue: Gero izan zen beste kontzertu bat Ikastolan, Su Ta Gar-ekin eta beste grupo bat bazegoen, ez dakit zein zen.
G: Gero frontoia erre zuten
Azkue: Bai, krixton mobida pasa zena. Jende pila bat zegoen, kontzertua atzeratu egin zen, buah bai bai, krixtona pasa zen han. Ni ez nintzan enteratu eh, nik nahikoa nuen traste guztiak sartzen furgonetan eta lokalera eramaten.
G: Frontoiko koltxoiari sua eman zioten, eta hola bukatu zuen. Bestela, beste talde ezagunekin jo zenuten?
Azkue: Bueno, ba genituen harremanak grupo heavy batekin, Alicanteko grupo bat: Leviatán izena zuten, eta haiekin krixton konfiantza genian. Eurek lortu zizkiguten guri Alicante neta Marbellan kontzertu batzuk. Taberna batzutan, eta oso taberna arrakastatsuak, jende oso onak jo du han eta…Bueno, ba krixtona. Eraman zizkiaten maketa batzuk hemendik, ba agian 4-5 hilabete lehenago, jode gutxixio, 2-3 hilabete lehenago eta banatu zituzten tabernatik, eta gu hara joan giñun eta jendeak bazekizkien abestiak.Puntazo bat izan zen hori, entsaioko lokalean jotzea bezala. Hara iritsi eta jendeak, ya jo baino lehen ezagutzen zian…Bueno, jende guztiak esaten zian guk jotzen genuela “Rock Radical Vasco”. Oso modan zegoen orduan hori, eta guk “bai bai, guk Rock Radical Vasco, ningún problema”. Eta gero, klaro, han jotzen genian eta eurek bazekizkiten abestiak; autografoak eskatzen, buah guretzat izan huen “una gira mundial” hori bai bai,izan huen una pasada, un sueño, hori bai izan zela un sueño. Oso polita, neretzat oso esperientzia…
G: Beraiek “Rock Radical Vasco”…eta zuek Rock Urbano egiten, zuena egiten, ez? Ez besteek espero zutena.
Azkue: Nola euskaldunak ginan eta hemen grupo asko zeudenez mobida hortakoak…
G: Gero bigarren maketa bat grabatu zenuten. Estilo aldetik jarraitu egin zenuten…?
Azkue: Bueno, estilo berdina, baino pixkat depuratuxeago. Eta agian kañeroxio pixka bat baño estilo berdina. Guri gustatzen zitzaigun musika egiten genuen, hori argi geneukan: gure gustokoa ez bazen, ez genian jotzen. Gainera behar zian hiruron gustokoa, eta harrapatzen genian gustoa. Neretzat maketa hori musikalki oso kalitate onekoa izan zen, eta abesti oso politak. Gertatzen dena da grabaketa ez zela oso garbia atera, atera ziren “reberv” bat izango balitz bezala, ez zen oso garbi, ez zen entzuten oso ondo. Eta guk ere dirua ez genian. Maketa ez zen oso ondo atera, ez genian komertzializatu eta hortxe geratu zen. Ez genian ezer egin maketa horrekin. Baina oso abesti onekin.
G: Estudio berdinean grabatu zenuten?
Azkue: Bai, estudio berdinean eta jende berdinarekin.
G: Zenbat abesti zeuden hor?
Azkue: Ba uste dut berdinak, hor izango ziren 6 edo 7.
G: Masterrak hor daude gordeta, ez?
Azkue: Nonbait daude, nik ez dakit non baina nonbait badaude.
G: Ea noizbait ateratzeko modurik dagoen
Azkue: Ya, ba bai. Gertatzen dena da guk ere, utzi egiten dizkiagu gauzak eta…baina beno, hasten bagaituk bilaka, nik uste diat aurkituko genuela.
G: Gainera, gaur egun CD bat oso merkea da ateratzeko. Kalitatea ya beste gauza bat da, baina argitaratzea posible da.
Azkue: Ba bai, eta lastima da. Egia esan bai. Hori egin behar diagu denak elkartu eta ea ze gogoak dituzten. Ni, nigatik behintzat, encantado de la vida, holako gauza bat egitea…
G: Egin zenezakete bi maketak CD batean sartu. Bigarren maketa hori noiz egin zen?
Azkue: Pasako ziren…bi urte? Totalean egin genian, grupo bezala 5-6 urte.
G: Oiartzungo taldeekin, ze harreman zenituzten edo nola ikusten zenuten…
Azkue: Guk jotzen genuenean, Oiartzunen talde gutxi zeuden Ostikada…
G: Bihotzerre…
Azkue: Ah, Bihotzerre!
G: Erdi Oiartzun, erdi Errenteriakoak
Azkue: Horiekin bagenituen harremanak., kontzertu batzuk egin genituen. Pikutarakin ere bai, baina harreman asko ez. Gero Hondarribiko beste bi gruporekin ere bagenian harremana.
G: Zeintzuk ziren?
Azkue: Ea…Horiek ere desagertu ttuken…Bat izan zen, bi neskak kantatzen ziten inglesez, oso grupo majoa huen, Hondarribiakoak, horiekin harreman handia genin baño jode orain izena etziak ateratzen.
G: Beti Mugan?
Azkue: Beti Mugan, hoi dek. Eta gero beste talde bat ere bazegoen…goatuko nauk eh! Ba, enak goatzen. Karteletan aterako duk, oraindik gordeta zeuzkat Gaztetxetako kartelak, Se Vende Leñakin.
G: Gero Errenteriak ya beste tradizio bat zeukan, tradizio gehiago, Basura, Odio eta beranduago Pikutara, Ke + Da…
Azkue: Ke + Dakin ere kontzertu batzuk egin genituen.
G: Garai haietan Errenteriara jeistea izan behar zuen tristona, ez?
Azkue: Hombre, bai. Errenterian ere (Oreretan) egin genizkian kontzertu batzuek, han grupo ingeles batzuekin ere bai, Alabergan ere jo genian…Oreretan jo genian bastante.
G: Influentzia aldetik, denetik izango duzue, baina zein esango zenuke zuk gehien?
Azkue: Barricada neretzako gehiena.
G: Leño, Barricada…
Azkue: Rosendo ere bai…Heavy tankera, punki pixkat…eta hori, gustoso musika, ta gero hik lortzen dukena egitea, klaro. Hori ya…jeje.
G: Kalean eta Leize?
Azkue: Baita ere, Kaleanekin bagenizkian kontaktuak. Beraiekin jo genian 2 edo 3 aldiz.
G: Kanpoko talderen bat?
Azkue: Ez. Beltzez, iparraldekoakin. Horiekin ere harreman batzuk egin genizkian, iparraldean ere jo genizkian 6 edo 7 kontzertu.
G: Gaztetxeetan?
Azkue: Gaztetxeetan, bai. Taberna batean ere bai.
G :Zergatik banandu zineten ? Askok pentsatuko dute…
Azkue: Ba egia esan…nik utzi nian taldea. Ratxa ez nian oso ona pasa, geratu ninduan…jo, han badakik, lokalean beti kantari aritzen haiz eta zakilana egiten eta atera zidaken polipo bat “en una cuerda vocal” eta gero operatu ninduten, gaizki atera huen, berriz operatu behar izan ninduten. Gero ere entzumen pixkat belarri batetik galdua niken, agudoen %70 zearo galduak nizkian eta klaro, pixkat morala baxua, gero taldean ez zegon oso…Noski, ya denbora entsaiatzen, guk nahi genian musikataz bizi. Hori oso zaila dek, baina gure intentzioa hori zen. Guk horretarako entsaiatzen genian. Eta ikusten genian oso zaila zela. Nik uste nian oso zaila zela.Baita ere, etzekiat, musitan inguruan dagoen giroa niri ez zitzaidan asko gustatzen. Ni oso tipo lasaia nauk, “a mi bola” joatea gustatzen zaidak eta giro, mundillo hori, tabernak eta gaua, neri gustatzen zitzaidan baina punto bat arte. Baina nere bizitza hortan bideratzea ez zitzaidan asko gustatzen. Musika asko gustatzen zitzaidan, baina ez agian hortan, hainbeste sartzeko ez nian ikusi nere burua, eta taldean ere ikusi nian bajoia, gogo askorik ere ez zegoela, eta nik hartu nian nere erabakia eta egun batean joan ninduan hara ta esan niaken: “bueno muchachos, yo dejo el grupo”. Eta holaxe, nik utzi nian. Gero egon zituken beste bateria batekin, proba batzuk egin zizkiaten, gero ez ziaten ezer egin. Ez zuten kontzertu bat ere egin, eta utzi egin ziaten. Uzten, uzten, uzten…eta azkenean gaur arte.
G: Eta zer egin zuten beste partaideek? Xanetek badakit egin zuela Kilometroak 92ren abestia Kearraken garaian, bere anaiekin, baina gero, Kearrak separatzean…
Azkue: Xanet joan zen bere, grupo horiek…Xanetek ezagutzen zuen musika munduan agian jende gehiago eta bilatu zuen. Lehenengo talde batekin, gero beste batekin eta egin zian. Beste grupo batzuekin hasi zen kitarra jotzen, hor badago beste kantari bat, Jexuxmai: Jexuxmai eta Noizbehinka. Hor atera zuten zera bat, baina hori Rubén izan zen. Hor saiatu ziren ideia bat egiten, Jexuxmai eta Noizbehinka. Noizbehinka ziren Rubén eta beste, nik bateria saldu nion lagun bat, David Etura. Eta biek hasi ziren Jexuxmaikin, ezagunak ziren, eta hasi ziren proiektu bat egiten, eta uste dut hortxe geratu zela proiektu hori. Eta Xanet hasi zen Eganekin, baina Eganekin baino lehen, uste dut beste talde batekin hasi zela, berbenako beste…baina ez dakit ziur. Eta gero Eganetik Akelarrera, eta orain arte.
G:Orain Akelarre banandu egin da.
Azkue: Bai, deuseztu egin dela uste dut. Eta gero Rubén egon zen beste berbenako talde batean, baina ez dakit, orain ez naiz gogoratzen zein talde zen. Eta gero Angel, ez zuen ezer egin. Lanean jarri zen, eta ni ere bai, ni lanean hasi nintzen. Nik bateria eta dena saldu egin nian, ez nian nahi…egon nintzen urte batzuk, ikusi nian musika giroa eta dena, banekien gutxi gora behera noraino ahal nuen ailegatu, ikusita zer harremanak zeuden eta zer gauza zegoen, ilusita ez niala ezer egingo, ba nere ilusio guztiak aparte uztea pentsatu nian, eta bateria eta dena saldu nizkian.
G: Pentsatu al duzue noizbait elkartzea, kontzertu batetarako behintzat?
Azkue: Bai, nik hori askotan esaten diet beraiei, baina ez dira animatzen, dira unos soseras que te pasas eh! Ni animatuko ninduake echando ostias, gainera nik proposatu nien kontzertu bat egitea. Agian despedida, baina kontzertu bat herriko jendeantzako, edo nik etzakit. Eta beno, beraiek, nik etzakit zergatik ez ditek nahi izan hori.
Hementxe amaitzen da Azkuerekin izandako elkarrizketa. Esan beharrik ez dago gu ere desiatzen gaudela
Kearrak berriz ere oholtza gainean ikusteko, beste behin bakarrik bada ere. Bigarren maketa hortako kantak (inoiz entzun gabeak) kutxatik atera eta CD batean argitaratzea, lehenengo maketarekin batera, posiblea izateaz gain, beharrezkoa deritzot. Eskatzen jarrita, Alicanten grabatutako irudi haiek ere CD arekin batera sartzea extra bezala, horixe eskatuko nuke. Izan dadila elkarrizketa hau,
Kearrak eta Oiartzun eta ingurutako taldeei omenaldi txiki bat. Lanean jarraituko dugu.
Posted by: Urko Ansa.2007/02/15 12:11:21.621 GMT+1
Tags:
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/02/08 21:53:47.124 GMT+1
Ezin nuen sinestu: Nere nerabezaroko talderik gustokoenetako bat, errebeldea eta makarra (orduan punk edo etiketetaz asko ez nekien), “Aitormena” bezalako balada ñoño eta ahul bat grabatzera ausartu zen. Irrati guztietan entzun zitekeen, eta buruan sartzen zitzaizun, barren barreneraino, eta aste luzeetan zama hori eramatera behartuta zeunden. Dagoeneko ahaztua zenuenean, Ikastolako autobusean irratian entzun behar zenuen, bi milagarren aldiz. Edota zure klasekideren bat kantatzen hasten zen, kalean edonor ere... Hura, kanta bat baino gehiago, maldizio bat zen. Zigor krudel bat. Espainiako garai hartako pop talde aluren batek grabatu izan balu, pasatzen utzi ahal zen, baina...Hertzainakek? Oh ez! Okerrena zen inor ez zela aurka agertzen, eta honela “tribu” guztiek bereganatu zuten: Euskal pijoek gustura bereganatu zuten, 40 Principaleseko edozein beste “pieza” bat bezala. Borrokek (neskek batez ere) egun guztian zehar kantatzen zuten; agian modu bakarra zen bere instintu baxu haiek kanporatzeko: “Bai, balada bat da, baina Hertzainakena da”. Honela, justifikatuta zeuden. Makarrak ere ez ziren atzean gelditzen. Hura hondamendia zen! 1989 hartan burmuinak zulatu zizkidaten, eta mito baten amaiera suposatu zuen neretzat.
Garai hartan ETB1en “Gazteak” (“The Young Ones”) telesail paregabea ikus zitekeen. Hertzainak taldea eta “Gazteak” saioa bi historia paralelo bezala ziren: Londoneko ikasle pisu surrealista hartan, 4 kideek ere halako banda bat osatzen zuten. “Neil” hippya, “Mike” pijoa, “Rick” anarkista eta “Vyvian” punk ero eta biolentoa. Garik kantatzen zituen letra haiekin, telesaileko partaideak burura etor zitezkeen, eta batez ere “Rick” anarkista: Haren keinu eta hitzegiteko eragatik, Gari zirudien. “Vyvian”ek ere Gariren antza izan zezakeen, baina batez ere “Rick” zen legazpiarraren “alter ego”a, niretzat behintzat. Gari ETBn hitzegiten ikustean, automatikoki zure heroia bihurtzen zen. Euskal Rockstarra, errebeldea, makarra, drogata eta dibertigarria. Ez da inoiz bere parekorik egon.
Horrexegatik, ulertezina zen “Pakean utzi arte” eta “Ta zer ez da berdin” kanten sortzaileek, halako kagada bat egitea: “Zin dagizut ez dizudala inoiz gezurrik esan eta zaude ziur ezin izango zaitudala ahaaztu inoiz...”.AAARRGGHHHH!!!! Batzuk, justifikatu nahian edo, kanta drogei buruz zela esaten zuten (benetan, taldeari buruz zen). “Amets prefabrikatuak” izena zuen LPak. “Bi minutuero”ren erloju orratz haiekin hasten zen momentutik “Ispiluaren aurrean” jasanezina arte ez zegoen ez, treguarik. Gariren kantatzeko era ere aldatu zen, eta musika, orohar, asko lasaitu zen. Ez zegoen dudarik, kaka bat zen. “564” bakarrik atsegin nuen.
Taldearen hurrengo pausua, zuzeneko bikoitz hura izan zen (1991). Inoiz entzun nuen zuzenekorik okerrena. Ahula, gaizki interpretatua... Eta 1992an, “Guantanamera”, oker ez banago sortu berria zen “Euskadi Gaztea” “gure” irratian lehen aldiz entzutean, Ikastolako buseko gidaria erahiltzeko lehenengo planak egiten hasia nintzen, kantaren erdira iritsi baino lehen. Zoritxarrez, “Aitormena”rekin gertatu zen bezala, honekin ere tortura ehundaka aldiz jasan behar izan genuen. “Guantanamera” bai, ados nengoen “taparrabos”a eta kitarra batekin kubatar beltzaran batek abestean, baina, la ostia, Hertzainakek ez!!! Mesedez! Garai hartan, gutxi falta zen jada Gasteizko bandaren amaierarako. Diska berri bat ere grabatu zuten, inspirazio handirik gabe.
Geroztik, “Amets prefabrikatuak” ere apreziatzen jakin dut. “Autokutsatzen” eta “Zuzen heriotzeraino” potenteak, Derribos Ariasen “Tupés en crecimiento”ren bertsioa, lehen esan bezala, “564”...Baina inoiz, inola ere, ezin dut jasan “Aitormena”. Euskal rockaren historiako baladarik txarrena. Eta mordoxka bat lehiakide izan baditu ere, ohore hori berea izango da “ad eternum”. Eta hala ere, euskal musikaren klasiko bat da, zoritxarrez! Hertzainak, gure rockaren ordezkari onenetariko bat izatetik (lehen hiru disko bikain haiek, “Hertzainak”, “Hau dena aldatu nahi nuke” eta “Salda Badago” lekuko), euskal rocka ulertzeko referente bat izatetik (gaur egun “eskola zaharrekoa” deituko nioke, ohore osoz) euskal pijoen talde izatera pasatu zen, masa handientzako talde bat. Ez noa ni estilo aldaketak epaitzera, “Salda Badago” hirugarren LP bikainean lehen diskarekiko eboluzio argi bat zegoen, baina 1989tik aurrera beraien estiloa, kemena eta indarra, guztiz galdu zuten.
Horrek, ordea, ez du inoiz errealitatea ezkutatuko: Gure talderik onenetako bat izan zen, bai errepertorio, jarrera eta zuzenekoengatik. 1984tik 1988ra euskaraz kantatutako rock makarraren maisuak. Aitortzen dut.
Posted by: pyromanya.2007/02/08 21:53:47.124 GMT+1
Tags:
euskal
rock
| Permalink
| Comments (4)
| References (0)
Next posts