…ametsak, izateari uzten diotenean

garagardobat 1456132715842 garagardo bat | 2006-12-03 00:20

Noiz uzten dio ametsak, amets izateari?

Ametsaren izaera galtzeari.

Gauean ohera sartzean gure ondoan egotetik desagertzera. Noiz gertatzen da hori?

Bi arrazoigatik gerta daiteke hori, lehenengoa eta ezinezkoena, amets izatetik errealitate izatera pasatzean. Bestea, ohizkoena, burutik aldegiten digunean.

Zerk eragiten du hori? Buruan ditugun mila eta bat arazok suposatzen dut...

Denok gara ameslariak izatez, denok egin dugu amets inoiz, hoberenak izango ginela zeozertan, ez genuela parekorik izango egiten genuenean, sekulako autoa izango genuela, pistinadun etxe batekin pareta zuri zurikoa. Ez genuela arazorik izango diru aldetik, ezta ere lan munduan. Munduko pertsonarik osasuntsuenak izango ginela.

Etorkizun urrun batera begira eginiko ametsak. Ia denak edo gehienak esna geundela egindakoak, irakaslea hizketan zegoela, gurasoak euren gauzetaz hizketan zeudela, askotan ohean etzanda goruntz begira eginikoak.

Baina urteak aurrera doazen eran, burua gauzaz eta arazoek betetzen doan eran, inozentzia galtzen goazen eran, ametsak gutxira doaz kandela bat bezalaxe argizaria bukatzen zaionean eta halako batean konformidade bihurtzen dira.

Zuk zure arloan hoberena izatea zenuen amets. Gaur egun beste bat gehiago zara, eta ez duzu amesten zenuen lan hori, ez du antzik ere amesten zenuenarekin, baina ez duzu besterik, eta gainera eskerrak eman behar diozu bizitzari lan bat duzulako, gustuko ez duzuna, baina lan bat. Ez duzu pribilegiorik gainera lanpostuz aldatzeko, hipoteka bat baituzu ordaintzeko, gastuz lepo zaude, eta ez duzu beste ezer buruan hilabete bukaerara nola iritsi baino, beste ezer ere ez.

Eta ametsa, konformidade izatetik, ametsgaizto bihurtzera pasa da. Nerabezaroan zurekin ohean zeuden gogoeta maiteak, kontra jarri zaizkizu, loa ere kentzen dizute...

Umeak zoriontsu dira, haien munduan, fantasiazko mundu batean errealitateari apenas kasurik egin gabe. Munduan dauden arazoetaz konturatu gabe. Ametsezko mundu batean bizi direlarik. Ameslariak direnak bezalaxe.

Ameslaria denari askotan eroa deitzen diogu, ez dakielako errealitatean zentratzen, gauzak bi aldiz pentsatu gabe egiten dituelako, bere ametsetatik zerbait gertuago egon ahal izateko, zoriona lagun izatea gustatzen zaiolako, badakielako zer nahi duen... eta guk ba al dakigu zer nahi dugun? Edo horrek ere aldegin digu, ametsak bezala.

Guk "ero" deitzen diogun horrek zer esango ote du gutaz? Nor da eroa biotatik? Nork konplikatzen du bizitza gehien ameslariak edo guk? Agian "ero" horrek ez du inoiz behar bezalako teilatupe bat izango, inoiz ere sekulako autoa, baina bere ametsetik gertu bizi bada, edo iadanik lortu badu gu baino mila aldiz zoriontsuago izango da, munduko diru guztia izan edo ez. Ametslari bat da.

Horregatik, jakin egunean momentutxo bat hartzen, bost minutu badira ere, amets egiteko, burua garbitu eta fantasiazko mundu batetan bihurtzeko, futbol jokalariak garela, pilotoak edo munduko herrialderen bateko erregeak. Horrela agian, errealitatea ez zaigu horren gogorra egingo, edo agian bai...

 

Be ameslari, my friend 


Utzi iruzkina: