Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/09 16:41:11.272 GMT+1

Akulturazioa

Patxi Salaberriri eguaztenean egin zioten elkarrizketa gure egunkarian. Hona hemen handik ateratako lerrokada bat:

XVI-XVII. mendeetako pertsona izenak, adibidez, soilik artxiboetan zeuden. Egia da hizkuntza guztietan gauzak aldatzen direla, baina gure kasuan akulturazioa izan da, izen horiek ohikoak baitziren. Ez naiz Tristan edo Percebalez ari. Joanes, Mallico, Charticoz ari naiz. XIX edo XX. mendera jo, eta ez dituzu aurkitzen. Akulturazioa izan da.


Euskararen historia soziala oso gai korapilatsua da, oso dokumentu gutxi baitaude. Saiakera batzuk izan dira, baina gaur egun oraindik orain gauzak nahiko ilun daude. Patxi Salaberrik klabe bat ematen digu. Irakurtzen ari naizen beste liburu honek ere klabe batzuk ematen ditu.

Euskararen historia sozialak asko erakartzen nauen gaia da. Hala ere, aitortu behar dut gehiago erakartzen nautela etorkizunari begirako egitasmoak.

Nork: garaigoikoa.2007/03/09 16:41:11.272 GMT+1
Etiketak: hizkuntza-soziologia salaberri akulturazioa patxi sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.