Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/10/04 20:04:52.711 GMT+2

Azatzak 20: Hitzen uberan

20 azatz bota ditugu honezkero. Euskarazko kulturgintza loratzeko 20 azatz utzi ditugu bidean. Eta lehenengo azatzean bezala, literaturara itzuliko gara.

Oraingo honetan Hitzen uberan izeneko webgunea dakart. Euskarazko literaturaren ataria da uberan, Euskal Idazleen Elkarteak sortutakoa. Albisteak agertzen dira, elkarrizketak, erreportajeak eta abar. Horrez gain, handik eta hemendik arrantzatzen dituztenak ere batzen dituzte. Baina gauza gehiago ere baditu.



Adibidez, poema musikatuak badira, liburuen aurkezpen bideoak, Herri Irratian eta Bizkaia irratian egindako irratsaioak, eta amuak (askotariko piezak harrapatzen ditu: literatur kritikak, bitxikeriak, iruzkinak, perlak...). Webgune dotorea, bai horixe.


Nork: garaigoikoa.2011/10/04 20:04:52.711 GMT+2
Etiketak: euskara soziologia literatura kulturgintza azatzak uberan hitzen hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru