Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/03/28 18:21:39.433 GMT+2

Azatzak 7: Laburbira

Azatzik azatzera jarraitzen dugu. Zazpigarren alea gaur. Laburbira.

Laburbira Topaguneak antolatutako euskarazko film laburren zirkuitua da. 2011koa martxan dago dagoeneko, eta 27 emanaldi egingo ditu aurten, hainbat herritan. Euskarazko produkzioa ezagutarazteko ekimen polita da. Era berean, hainbat herritan zinema ikusteko aukera gutxi dago eta zirkuitu honek herriotara eramaten ditu filmok.



Pena bakarra da zirkuitu honek iraupen horren laburra izatea eta urtean behin bakarrik izatea. Gero eta gehiagotan (adibidez, 1, 2, 3, 4) ari dira antolatzen film laburren lehiaketak, gero eta bideo ez-profesional gehiago dago bazterrotan. Materiala izan bada, baina horiek zabaltzeko bitarteko gutxi daude.

Aurreko azatzak:

- Azatzak 1: 111 akademia

- Azatzak 2: Eztena fanzinea

- Azatzak 3: Korrika kulturala

- Azatzak 4: Armiarma.com

- Azatzak 5: Azpitituluak.com

- Azatzak 6: Iparra-hegoa

Nork: garaigoikoa.2011/03/28 18:21:39.433 GMT+2
Etiketak: euskara soziologia kulturgintza ikus-entzunezkoak azatzak hizkuntza sl laburbira soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ikoa/azatzak-5-azpitituluakcom">- Azatzak 5: Azpitituluak.com- Azatzak 6: Iparra-hegoa- Azatzak 7: Laburbira- Erreferentzia: Azatzak 9: Irakurri, gozatu eta oparitu - Garaigoikoa 2011/05/03 21:59:42.289 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru