Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/28 08:52:17.554 GMT+1

Bat 65: Euskal Herriko kulturak

Euskal Herriko kulturei buruzkoa izan da azken Bat aldizkaria. Eta kulturaren adiera bezala, anabasa ere izan da aldizkarian batutakoa. Denetarik egon da, kulturaren zabaltasuna aintzat harturik. Egile garrantzitsuak ekarri ditu oraingo honetan: Joxe Manuel Odriozola, Mikel Irizar, Mikel Zalbide, IƱaki Martinez de Luna, ...

Nabarmentzekoak dira artikulu batzuk. Horien artean, Mikel Irizarrek idatzitakoa. Interneten denon eskura jarri du delako artikulua Mikelek. Oso interesgaria eta berritzailea. Izan ere, terminologia berria proposatzen du, pedagogia berria azken finean. Sakon irakurri beharrekoa eta bere proposamen batzuk laster aplikatu beharrekoak.
 

Beste Mikel baten artikulua ere nabarmena izan da. Mikel Zalbide maisuaren lana  maisulana beste behin. Interneten ere aurki daiteke artikuluaren bertsio luzeagoa. Gozatzeko modukoa eta soziolinguistikaren bidezidorretatik barna abiatzera deitzen duten horietakoa.
 

Besteen artean denetarik: hizkuntza ekologiari buruzko artikulu laburra, hainbat ikerketen emaitzak, Topagunearen kultur lanari buruzko aipamenak, kulturaren definizio baterako pausoak, ... Denetarik, baina interesgarrienak Mikel biek taxututakoak.

Nork: garaigoikoa.2008/02/28 08:52:17.554 GMT+1
Etiketak: hizkuntza-soziologia bat soziolinguistika kultura sl | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...007ko sakontze egitasmoak (III) Euskara elkarteak zertarako? Bat 65: Euskal Herriko kulturak Orain dela urtebeteHilabetea au...

Erreferentzia: Otsaila: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/02/02 08:41:50.474 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru