Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/07/21 21:30:43.934 GMT+2

Bat 70

Azken Bat aldizkariak batu ditu Euskararen legeak izeneko ikastaroan emandako hitzaldiak. Bide polita da hori, sortzen den ezagutza partekatzearena. Eta, gainera, badirudi segida izango duela. 
 
Edukiei dagokienez, abokatu ikasketak egin ditugunontzat nahiko gai ezagunak dira. Betikoak. Dena den, nabarmenduko nuke betiko gai bati (Nafarroako zonifikazioari) Julen Urbiolak eman dion enfoke berria. Oso adierazkorra izan da, ezberdina eta dibulgatiboa. Paul Bilbaok ere enfoke berria eman nahi izan dio betiko beste gai bati (Behatokian jasotzen diren salaketei), baina ez du horren ondo asmatu. Mikel Irizarren artikulua ere nabarmentzeko modukoa da. Izan ere, legeetatik haratagoko ikuspegia ematen du.
 
Azkenik, nire gai kutunari buruzko oso artikulu interesgarria plazaratu du Lionel Jolyk: euskararen historia sozialari buruzkoa, hain zuzen ere. Joanes Etxeberri proiektua zertan datzan azaldu du artikulu horretan, baita euskararen historia soziala ikertzeko eraiki duten metodologia eta marko teorikoa. Gomendagarria benetan, eta, gainera, mundu mailako soziolinguistikan parerik ez duen proiektua.

Nork: garaigoikoa.2009/07/21 21:30:43.934 GMT+2
Etiketak: klusterra bat soziologia hizkuntzaren sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...araigoikoa/urdiaingoak">UrdiaingoakMatematikak eta elebidunakBat 70 Nork: garaigoikoa.2010/07/01 21:29:51.681 GMT+2 Etiketak: Erreferentzia: Uztaila: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/07/01 21:43:08.273 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru