2010/01/22 09:53:19.679 GMT+1
Bat 72: Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?
Hiru artikulu azpimarratuko nuke azken Bat aldizkarian:
Iñaki Lasa "Eskerrik asko lagun": Iñaki Lasak artikulu honetan hainbat gauza aipatzen ditu, gehienak oso interesgarriak. Baina, batez ere, nik azpimarratuko nuke euskaldunak zenbat garen jakiteko zailtasunak daudela. Bere hitzetan: "2001 urteko Biztanleria eta etxebizitza zentsuan, Espainiako INE institutuak EAEn 15 urtetik gorako 882.707 euskaldun zenbatu zituen bitartean Eustatek 352.000 gutxiago (530.700 euskaldun) zenbatu zituen. Ikuspuntu zientifiko batetik hori ulertezina izanen litzateke, biek ala biek 2001eko Biztanleriaren eta etxebizitza zentsuan izan baitute iturburu". Baina artikulu osoa merezi du.
Aitor Zuberogoitia "Asaba zaharren baratzetik mundu arranora": oso artikulu mamitsua da Aitorrena. Baina kritikatxo bat egingo nioke. Hedabideen mapa bat egiten du, Euskal Herriko hedabideen mapa. Baina nik mapa horrtean bi hutsune ikusi ditut: kirol egunkariak eta aldizkari tematikoak. Kirol egunkariak, bereziki, horiek baitira gure herri futbolero honetan gehien saltzen direnak.
Roberto Manjon "Euskararen jarraipena eta azpiegitura handiak Euskal Herrian": oso artikulu dramatikoa da, horrela iruditu zait. Hala ere, zentzu batean arrazoia dauka, euskararen komunitateko birikak arriskuan daude. Hala ere, nago berak proposatutako irtenbideak ez diren eraginkorrenak. Baina berba barik utzi nau. Ez dakit nondik hasi kritika, nondik hasi ekarpena baloratzen.
Nork: garaigoikoa.2010/01/22 09:53:19.679 GMT+1
Etiketak:
klusterra
bat
soziologia
hizkuntzaren
72
sl
soziolinguistika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...">#aselaskatu Topsy Retweet Button var topsy_style = "small"; var topsy_order = "count,retweet,badge"; var topsy_url = "http://www.blogak.com/garaigoikoa/bat-72-zein-hizkuntza-hitz-egiten-du-komunikazio-gizarteak"; Add Topsy Retweet Button to your Blog or Web Site....
Erreferentzia: Twitter Trackbacks for Bat 72: Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? - Garaigoikoa [blogak.com] on Topsy.com 2010/01/23 16:48:17.572 GMT+1

Idatzi artikulu bat