Aurrekoan Udaltopekoa izan zen eta oraingoan, ostera, Uemak egindako jardunaldietatik iruzkin bat egin gura dut.
Iñaki Markok ponentzia aurkeztu zuen (bideoa ere badago), arnasguneen
gainekoa. Kontzeptuaren errepasoa egiten du hasieran: non sortu zen,
zer esan nahi duen, zer adierazi gura duen, zelan indartu beharko
liratekeen, … Ondoren, biotopoa zer den azaltzen du eta esaten du Uema izan behar duela arnasguneen biotopoa. Eta, azkenik, autopoiesia
esplikatzen du: sistema batek bere buruz bere burua erreproduzitzeko
duen ahalmena da. Eta Iñaki Markoren iritziz, udalerri euskaldunak
sistema autopoietiko bezala indartu behar dira.
Azkenik, gizarte erantzukizunari buruz egiten du berba Iñaki Markok.
2011/06/22 17:48:10.239 GMT+2
Biotopoak eta autopoiesia
Nork: garaigoikoa.2011/06/22 17:48:10.239 GMT+2
Etiketak:
soziologia
marko
uema
arnasguneak
iñaki
biotopoa
hizkuntza
sl
soziolinguistika
ekologia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat