Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/02/08 18:31:13.846 GMT+1

Diglosiaren labirintoan barrena (2)

Diglosiaren kontzeptuaren gainean adostasun zabala lortu dute aurreko postean aipatu bezala. Baita Euskal Herriko gaurko egoera diglosikoa ez dela aipatzean ere. Bestelako kontu batzuetan, ordea, ez dira horren bat etorri adituok.

Batez ere, etorkizunari aurre egiteari buruz izan dira desadostasunik nabarmenenak, nire ustez (bestelakoak ere egon badira). Desadostasunak desadostasun, gauza batzuetan ere bat datoz.



Zalbidek hiru agertoki posible ikusten ditu: euskara gailentzea, erdarak gailentzea eta hiru hizkuntzak batera egotea. Lehena ez du berak posible ikusten (ez beste adituek epe labur-ertain batean), bigarrena inork ez du desiragarri ikusten. Hirugarrena da, beraz, gakoa. Baina desadostasunak oraintxe datoz: batzuek modu batez ikusten dute agertoki hau eta besteek beste batez (akaso, hobe da esatea zenbat buru, hainbat aburu, nahiz eta adostasun puntu batzuk ere izan badiren).

Eta ez hori bakarrik. Lehentasunak zeintzuk izan behar diren ere ez desadostasun-iturri dira adituen artean. Zalbidek diglosia proposatzen du (labur-labur eta ñabardurak ñabardura), iraunkorra eta funtzio konpartimentatuak dituena. Horixe da Zalbideren artikuluaren izenburuan datorren purgatorioa (Mitxelenaren berbak aintzat hartuta). Besteak ez datoz bat: gehienen ustez, diglosia hori gaur eta hemen ezinezkoa da, gauzatu ezina da.

Merezi du, merezi ere, diglosiaren gaineko artikulu guztiak goitik behera irakurtzea, xehetasun eta zehaztasun asko eta asko dituztelako (blog honetara ezin denak ekarri).

Nork: garaigoikoa.2012/02/08 18:31:13.846 GMT+1
Etiketak: klusterra bat soziologia diglosia aldizkaria zalbide hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru