| Lekua: | UEUren Ikastetxe Nagusia. Otaola hiribidea, 1. 20600 EIBAR |
|---|---|
| Nori zuzendua: | Euskara erabiltzeko motibazioan erabilteko interesa duen edonor: euskara teknikariak, euskara irakasleak, irakasleak oro har, aholkulariak... |
| Gainontzeko Informazioa | |
| Helburuak
Tailerraren helburua hizkuntzarekiko jarreren inguruko eraldaketa-prozesu bat bizitzea da. Jarrera positibo kontzienteak aktibatzeko ezinbestekoa da prozesua bizitzea eta bertako subjektu aktibo izatea. Metodologia Metodologia erabat praktikoa izango da. Horretarako Reflect-ekintza ikuspegi metodologikoan oinarrituko gara. Metodologia horri jarraituaz, urratsez urrats joango gara hainbat ekintza gauzatzen. Urrats eta ekintza horien bidez parte-hartzaileen subjektibitatea eta erreferente etikoak landuko ditugu eta zeharka prozesu osoan zehar izango ditugu presente jabetza, generoa, parte hartzea, adiskidetasuna/maitasuna, poztasuna eta desinhibitze fisikoa. EGITARAUAEgunak: maiatzaren 15a eta 22a (ostiralak)Ordutegia: 9:00/14:00 Egitaraua:
Ikastaro arduraduna:
ARGIBIDEAK MATRIKULAZIORAKO:
| |
2009/02/26 14:22:46.265 GMT+1
Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza saioa
UEUk antolatzen dituen ikastaroen artean hauxe dago:
Aski ezaguna dugu euskalgintzan gabiltzanok
“jakiteak ez du erabilpena bermatzen” esaldia. Euskara jakiteaz eta
erabiltzeaz ari gara, noski. Euskaltzaleak, euskararen kontrakoak,
edukazioagatik gaztelaniaz egiten dutenak, nahi eta ezin dutenak , ahal
eta nahi ez dutenak... horiek guztiok, gutxienez, osatzen dugu Euskal
Herrian bi garenon “fauna”.
Erabilpen horretan eragitea da tailer honen helburua. Horretarako,
norbanakoaren hausnarketatik abiatuko gara, euskararekin bizi izandako
harremana nolakoa izan den aztertu dugu. Horrez gain, gure ingurunean
bizi dugun errealitatearen hausnarketa ere egingo dugu.
Era berean, aurrera begira jarriko. Hau da, gure egungo praktikak,
arazoak eta beharrak mahai gainean jarri ondoren, etorkizunera begira
zer ildo landu gaitezkeen identifikatzen saiatuko gara.
Hori da trebakuntza saio honen helburua, euskara erabiltzeko motibazioa
sustatzea. Horretarako, eraldaketa-prozesu bat bizitzera gonbidatu nahi
zaituztegu.
Nork: garaigoikoa.2009/02/26 14:22:46.265 GMT+1
Etiketak:
soziologia
motibazioa
hizkuntzaren
sl
ueu
soziolinguistika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...e) Soziolinguistikaz berripapera: 23. zenbakia Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza s...
Erreferentzia: Otsaila: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/02/02 08:42:01.140 GMT+1

Idatzi artikulu bat