Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/20 22:00:27.678 GMT+2

Galegoak laboratorioan

Galiziatik dator notizia ostera ere. Oraingoan galego lab izeneko webgunea, galego lab izeneko ideia zaparrada.

Eta zer da ba? Euren berbetan, galegoaren aldeko ekintza zehatzak garatzeko sare soziala, behetik gora, batez ere kultura berrietan eta egunerokotasuneko kontuetan.



Eta zelan funtzionatzen du? Ba, zeuk ideia botatzen duzu eta gero beste hainbat kideren artean ideia hori garatzen da, ideia hori borobiltzen, ideia hori txukuntzen eta martxan jarri. Ideia laborategia, ideiak lankidetzan.

Eta ze ideiak daude? Ba, garatu gabekoen artean, adibidez galizieraz film pornoak grabatzeko ideia, galizieraz mundutik bidaiatzeko ideiagalego express zerbitzua eta abar. Oraindik guztiz garatutako ideiarik ez dute, baina maiatzean jarri zuten martxan eta goiztxo da.

Nork: garaigoikoa.2010/07/20 22:00:27.678 GMT+2
Etiketak: soziologia hizkuntzaren galizia lab galegolab sl soziolinguistika laboratorioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru