Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/12/03 15:55:37.993 GMT+1

Hausnartu sariak banatuta

Hausnartu, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK banatu dira abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz, Martin Ugalde Kultur Parkean buruturiko ekitaldian. Bertan ziren Pello Jauregi irakaslea eta Estibaliz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria epai-mahai kideak, eta Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Aizpea Otaegi. Lehiaketa Soziolinguistika Klusterrak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

Aurkezturiko lanak saritzeko orduan epai-mahaiak deialdian ezarrita zeuden irizpideak kontuan hartu ditu, bereziki, euskal soziolinguistikarentzat berritzailea izatea, eta, neurri batean, euskal eremuan aplikagarria izatea.


Epai-mahaia osatu duten kideak Iñaki Martinez de Luna, EHUko irakaslea eta BAT Soziolinguistika aldizkariaren argitalpen batzordekoa, Pello Jauregi, EHUko irakaslea eta Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria.

Irizpide horiei jarraiki lehen saria hutsik uztea erabaki du epai-mahaiak euren iritziz, jasotako lanek alderdi oso interesgarriak dituzten arren ez baitute bete-betean erantzun soziolinguistikaren ikuspegitik ekarpen berritzaile izate eskakizunari. Hala ere, aurkezturiko lanen interesa azpimarratu nahi izan dute.

Bigarren saria Erabilera ala ezagutza sustatzeko politikak? Erabilera neurketak oinarri, politikak erabakitzeko metodo bat izeneko lanari eman zaio. Lanaren egilea Fermin Lazkano izan da.

Hirugarren saria Euskara birpentsatu beharra. Ekarpen batzuk antropologiatik, Jone M. Hernández-ek jaso du.

Laugarren saria Eunate Irazabalek eginiko Emakumea eta euskal irakaskuntza lanari eman zaio, eta

Bosgarren saria Castillo Suarez-en lanari eman zaio Nafarroako toki administrazioetako euskararen normalizazioan eragiteko oinarriak lanarengatik.

Saritutakoak lan guztiak BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 69. zenbakian argitaratuko dira urtea amaitu baino lehen.

Nork: Soziolinguistika Klusterra.2008/12/03 15:55:37.993 GMT+1
Etiketak: klusterra bat soziologia hizkuntzaren sl hausnartu soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...polita ekarri zuen. Hilabetea eta urtea eslogan batzuekin amaitu nuen (porzierto, baten batek daki zein izan den eslogan irabazlea?).   Hausnartu sariak banatuta Erreferentzia: Abendua: hiru kandela - Garaigoikoa 2009/12/02 19:16:03.669 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru