Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak (III)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-07-20 13:56

Lehenik eta behin, Berria egunkarian argitaratutako artikulua.

Hizkuntza plangintzak hartu ditu ardatz soziolinguistikako ikastaroak, gaur arte

Hizkuntza plangintzen ingurukoa da UEUk Iruñean antolatu dituen ikastaroetako bat, soziolinguistika sailak prestatu duena, alegia. Teoriak eta praktikak ari dira jorratzen parte-hartzaileak. Atzo hasi eta gaur du azken eguna ikastaro horrek.

Atzoko jardunaldian, besteak beste, eraldaketarako esku-hartzea landu zuen Joxe Inazio Marko EHUko irakasleak, hizkuntzaren normalizazioaren esparruan.

Markok, zehazki, interbentziorako erreferentziazko eredu bat azaldu zuen bere saioan. «Hizkuntza plangintza eraldaketa gisa ulertu behar da», azpimarratu zuen. Zehaztu zuen berak proposatzen duen eredua ez zaiola komunitate, herri edo bestelako maila sistematiko bati zuzentzen, baizik eta erakundeen mailara bideratutako eredua dela berea. «Esparru horretatik hainbat erreferente hartu ditugu, bereziki kudeaketaren alorrarekin edo kudeaketaren bikaintasunarekin lotutakoak».

ERREFERENTZIAZKO EREDUA. Bada Markok kontuan hartzen duen beste elementurik. «Ezagutzaren kudeaketa kontuan hartuta osatu dugu proposamena, besteak beste». Gaineratu zuen proposamen irekia dela.

Markok azaldu zuen, bestalde, proposamen hori ez dela metodo bat, ez duela azaltzen gauzak nola egin behar diren. «Hizkuntzaren normalizaziorako esku-hartzeak planteatzen diren maila sistematiko horretan erreferentziazko eredu gisa proposatzen da».

Praktikak sortutako eredua dela erantsi zuen: «Praktikatik sortu, eta praktikara daramagu, baina ez leku zehatz batean; erreferentziazko eredu bat da».

Ondoren, Diario de Noticias ateratakoa. Eta, hirugarrenik, UEUren blogean ateratakoa.


Utzi iruzkina: