Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/10/14 17:03:12.424 GMT+2

Irakurgaiak: En galego por que non?

Manuel N. Singalak aurreiritzien kontrako liburua (lehen kapitulua hemen) egin du. Aurreiritziak apurtu eta sinplifikazioak gutxitu. Hizkuntzen inguruan aurreiritziek oraindik orain indar sozial handia dute, baina Singalak banaka-banaka botatzen ditu guztiak. Eta, gainera, bere hizkuntzaren alde egiten du: galiziera aukeratzearen alde.  



Urte hasieran dibulgazioaren inguruko mahai-inguru batean hartu nuen parte. Soziolinguistikaren dibulgazioa eta diskurtsoaren dibulgazioa batzen du liburu honek bere xumean. Honen moduko produktu gutxi dugu gurean. Ea norbait benetako dibulgazioaren aldeko pauso ausartak ematen hasten den. Beharra badago.

Nork: garaigoikoa.2011/10/14 17:03:12.424 GMT+2
Etiketak: soziologia galizia singala galiziera hizkuntza sl aurreiritziak soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru