
Euskararen historia sozialari buruzko tesia da liburuak dakarrena. Historia horretan eragina izan duten faktoreak aipatzen dira eta bakoitzaren hedadura eta garrantzia: agintariak, eliza, herri xehea, ... Bertsolaritzaren aipuak asko erabiltzen ditu ahozko historia berreraikitze aldera. Berak esaten duen modura: “Lan honetan azken bi mendeetako euskaldungoaren higatze, gutitze eta galtzearen prozesua ikertzen da. Bi lerrotan, letratu eta ez-letratuen baitan”.
Niri, hala ere, gehiago gustatzen zait Erizek aipatutako paradigma aldaketa: zergatik galdu den baino, zergatik iraun duen, zein izan den irautearen miraria, baina tira, zergatik higatu eta galdu den ere interesgarria da, noski.
Bitxikeria bat amaitzeko: egilea Basaurikoa da antza, azken mohikanoen tribukoa. Baina bere tribuaren berbak erabili ordez, nafar-lapurteraren aideek janzten dute liburua. Mendebaldekoon autogorrotoa? (berak liburuan autogorrotoa sarritan aipatzen du).
Beste biren kritika liburu beraren gainean:
Joxe Manuel Odriozolarena.
Felipe Juaristirena.

Idatzi artikulu bat