Baina utz ditzagun alde batera eztabaidak. Eta liburura jo dezagun. Horretara etorri gara ba.
Liburu dibulgatiboa da, eta eskertzen da. Formatua asko gustatu ez bazait ere (oso handia da, tamainaz), liburua erraz eta samur irakurtzen da. Eta ez da gutxi, benetan. Euskaltzaindiaren historia kontatzen du eta haren gaineko istorioak ere. Euskara batuaren sortze prozesua, haren gaineko iskanbilak eta desadostasunak, Azkueren garaiak, frankismo osteko lehen urteak, oreka politikoak, ... eta ez du ahazten etorkizuna. Euskaltzaindiak gaur egun martxan dituen proiektuen gaineko informazio asko dago, informazio esanguratsua eta eguneratua.

Idatzi artikulu bat