Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/22 10:53:42.137 GMT+1

Irakurgaiak: Soziolinguistika eskuliburua

Katalanez irakurri dut neure lehen liburua. Toni Mollak argitaratutako Manual de Sociolingüística liburua. Egia esan, izenburua begiratuta, espainolez zela uste nuen, baina ez zait zaila egin.

Oso liburu interesgarria. Bai horixe. Kataluniaren egoerari oso lotua aukeran, baina logikoa da. Hango soziolinguistikaren egoeraren berri ematen du, ikuspegi orokorra ahaztu barik. Euskal Herriko soziolinguistikari ere erreferentziak egiten dizkio, aukeran ere nahiko zaharkituak (euskararena muga handia dela ematen du, beste hizkuntza batzuetan, ingelesez ere dibulgazio lana egin behar al dugu?).

Liburu hau oso interesgarria da. Noizko Euskal Herriko soziolinguistikari buruzko eskuliburua? Dibulgazioa behar-beharrezkoa da alor honetan. Ekin beharko diogu noizbait bide horri.

Nork: garaigoikoa.2007/03/22 10:53:42.137 GMT+1
Etiketak: katalunia hizkuntza_soziologia eskuliburua sl toni_molla soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...nguistikoa bigarren mailakoa daHizkuntza politika gizarteanIrakurgaiak: Soziolinguistika eskuliburua Erreferentzia: Martxoa: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/03/01 20:17:41.413 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru