Orain
dela gutxi, Kutxak eratutako berde-berdea webgunean “aurkitu” nuen
hizkuntza ekologia dibulgatzeko bideo eta ikastunitatea.
Gaur, berriz, Rober Gutierrezen twitter kontuaren bidez “aurkitu” dut hizkuntza ekologia sustatzeko kanpaina hau. Momentuz bi bideo eman dituzte argitara (euskarazko azpitituluekin gainera).
Horrekin
batera, Galizia aldean “aurkitu” dudan beste material batekin oroitu
nintzen. Hizkuntza izatea ez da erraza. Kasu honetan ere, hizkuntza
aniztasuna eta munduko hizkuntzen egoera du hizpide.
Eta, amaitzeko, ostegun honetan Topaguneko Mikel Ozaitak Bilbon Hizkuntza ekologiaren paradigmaren gaineko bi ordutako ikastaroa emango du.
Izan linguistikoki iraunkor!
2011/11/08 17:55:52.374 GMT+1
Izan linguistikoki iraunkor
Nork: garaigoikoa.2011/11/08 17:55:52.374 GMT+1
Etiketak:
ekologia
soziolinguistika
hizkuntza
soziologia
sl
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat