Horietako batzuk hemen:
- Oinarrizko txostenari egindako ekarpen nagusiak: Mikel Zalbiderena (dagoeneko blog honetan agertua), Kike Amonarrizena eta Jasone Mendizabalena (apur bat sobietikoa izan arren) dira interesgarrienak eta mamitsuenak.
- Prentsan agertutako hainbat iritzi: Zorione Etxezarragarena ("Euskara atxikimendu eta legearen artean"), Arantza Etxabarrirena ("Euskararen normalizazioari buruzko 8 ideia oker"), Gara egunkariaren editoriala ("Euskarak politika behar du, ez propaganda"), Josune Ariztondorena ("Gozatu euskaraz"), Inazio Agirrerena ("Herria da gorputza, hizkuntza bihotza"), ...
Horiek guztiak eta beste hainbeste nabarmendu daitezke. Alde batetik zein bestetik, indarra egiten ari dira, ideien arteko borroka egiten ari dira. Eta eztabaida potolo bat dabil airean: legea eta atxikimenduaren arteko dialektika. Ikuspuntu soziologiko batetik aztertuta, argi dago legeek bakarrik ez dutela aldaketa sozialik egiteko beste indarrik, bestelako konplizitateak eta aldekotasunak beharrezkoak dira. Baina, era berean, ez da gutxietsi behar legeek aldaketa sozialak eragiteko duten gaitasuna. Beraz, lege barik oso zaila, baina legearekin bakarrik eskas. Biak behar dira, legea eta atxikimendua, atxikimendua eta legea. Baina tira, nire gogoetek ez dute balio zentimorik ere ez ...........


Idatzi artikulu bat