Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/12/22 16:08:36.430 GMT+1

Osasun faktoreak

Unescoren arabera hauxek dira hizkuntza baten osasun faktoreak:

  • Transmisioa. Hizkuntzaren transmisioa belaunaldi batetik bestera.
  • Hiztun kopurua. Zenbat hiztun dituen hizkuntza batek.
  • Portzentajea. Komunitate baten populazio osoan hizkuntza batean mintzo direnek osatzen duten batez besteko pertsonen kopurua.
  • Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dauden materialak eta herritarrek haiek eskuratzeko duten erraztasuna.
  • Teknologia berriak. Teknologia berrietan eta hedabideetan hizkuntzak duen presentzia.
  • Hizkuntz politika. Hizkuntz politiken nolakotasuna; gobernuek eta administrazioek hizkuntzarekiko duten jarrera eta erabilera. Ofizialtasuna.
  • Erabilera. Hizkuntzaren erabilera eremu publiko eta pribatu ezberdinetan.
  • Hiztunen jarrera. Hiztunek hizkuntzarekiko duten jarrera.
  • Dokumentazioa. Hizkuntza batean dagoen agiri kopurua eta haien kalitatea.
Benitoren bidez.


Nork: garaigoikoa.2010/12/22 16:08:36.430 GMT+1
Etiketak: soziologia transmisioa osasun faktoreak hizkuntza sl unesco soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru