Ostera hastera

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-03-03 17:57

Bloga sortu zenean soziolinguistikaren inguruko oinarrizko kontzeptuak argitzen saiatu nintzen. Hilak pasatu ahala, bestelakoei garrantzia eman diet eta oinarrizko kontzeptuena bazter batean utzi dut. Ba, ostera ere horrelakoak aipatuko ditut gaurkoan.

 

Orain gutxi Kataluniako entziklopediak bere edukiak zabaldu ditu eta interneten jarri denon eskura. Filoblogian blogean linguistikari eta euskarari buruzko artikuluak aipatu ziren. Ideien lapurretan, guk ere soziolinguistikari dagozkion hainbat definizio eta berba hartuko dugu eta blogeratu.

 

Hona hemen:

 

-         Soziolinguistika

-         Hizkuntza komunitatea

-         Normalizazioa

-         Hizkuntza gatazka

-         Diglosia

-         Soziolinguista zenbait: Joshua Fishman, Uriel Wienrich, Lluis Aracil, …

 

Gogoratu ere gure wikipedian ere berba hauen definizioak daudela eta beste asko ere. Soziolinguistikari buruzko kategoria taxuzkoa da (hobetu daiteke noski, baina balekoa da oraindik orain).

.


Utzi iruzkina: