Portfolioa ostekoa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-05-31 19:14

Portfolioaren entregak amaitu egin dira, bederatzi izan dira guztira. Portfolio originalean zegoen guztia ez da hona ekarri. Gainera, entrega bakoitzean gauza batzuk aldatu egin dira, baina eduki originala mantentzen saiatu naiz. Aldaketak gehiago izan dira estilo aldekoak, eduki aldekoak baino. Dena den, ondorioetan bai izan dira aldaketak, garrantzitsuak gainera. Egia esan, lana egiterakoan azkar egin nuen ondorioena eta ez nintzen oso gustura geratu. Ez nuen jakin azken unera arte ondorioak egin behar zirenik.

Portfolioarekin bloga elikatzeko bazka izan dut hilabete hauetan. Hemendik aurrera, batek daki zerekin elikatuko dudan bloga. Zaila da eduki interesgarriak topatzea, zaila da behar duen dedikazioa ateratzea blogari behar bezalako edukia emateko. Baina saiatuko naiz, ez dut hiltzen utziko, baina agian erritmoa motelduko dut (edo agian ez, hasiera batean ez nuen uste horrenbeste idatziko nuenik).

Amaitzeko, nire irakurleei portfolioaren gaineko iritzia eskatu nahiko nieke. Ez lotsatu, idatzi, irakurle dezente daukat-eta (urtarriletik 3.000 bisita baino gehiago, statcounter-en arabera).

Eskerrak eman nahi dizkiet ere argazkiak lapurtu dizkiedanei: ardazka, topagunea hedabideak, txanoduna eta zior28ri.


Utzi iruzkina: