Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/02 12:08:39.859 GMT+2

Tabernetako filosofia

Zapatua. Arrastia. Kuadrilakoekin tragoak hartzen. Lagunen arteko solasaldia. Erdaraz.

Kuadrilako neska batek mutil laguna topatu du. Haren gainean berbetan ari ginen. Kuadrilako batek kontatu zuen tipoak esan ziola "niri euskaraz mesedez". Kuadrilakoak ez zion ezer esan. Baina guri bai.

Oso artifiziala egin zitzaion kuadrilakoari. Izan ere, berak dio euskaraz egiten diola euskaraz zuzentzen zaionari, baina horri erdaraz egingo ziola momentu horretatik aurrera. Artifiziala zergatik? Neska lagunarekin erdaraz egiten du tipoak. Kuadrilakoak esaten zuen berak jende askorekin egiten duela euskaraz (eta egia da, nirekin adibidez), baina berari euskaraz egiten badiote sistematikoki, bestela ez diela zilegitasunik aitortzen horrelako moralkeriekin dabiltzanei.

Zer pentsatua eman dit lagunen ateraldiak. Zentzu batean, berarekin ados nago, baina barruak esaten dit ehuneko ehunean ezin naizela berarekin bat etorri. Ala bai?

Nork: garaigoikoa.2007/07/02 12:08:39.859 GMT+2
Etiketak: hizkuntza_soziologia soziolinguistika sl | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... The case of basque: past, present and future liburua ere irakurri nuen eta blogera ekarri. Eta horrela zarratu nituen ateak irailera arte.Tabernetako filosofia&...

Erreferentzia: Uztaila: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/07/01 21:38:19.370 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru