Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/10/10 17:48:10.948 GMT+2

Tesi do(k)toreak

Euskarazko tesien datu-basea osatu du UEUk. Bertan 202 doktore-tesi agertu dira, denak euskaraz. Jakin-minak akuilatuta, sartu nintzen soziolinguistikari buruzkoen bila. Eta bi baino ez ditut topatu (soziolinguistika jarrita bilatzailean):

Xabier Erize: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza: Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936)

Nekane LarraƱaga: Euskalerriko gaztetxoek euskararekiko dituzten jarrerak eta beren eragina euskara ikasi eta erabiltzean


Beste batzuk ere topatu ditut soziolinguistikarekin nola edo hala harremana dutenak:

Nekane Goikoetxea: Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko hezkuntza eleanitzean

Xabier Isasi: Hizkuntzen arteko ukipena gizarte elebidunetan; gizartearen eta hiztunaren hizkuntz-erabilpena. Ikuspegi metodologikoa

Jaione Apalategi: Eskola erakuntza eta hololinguistika

Pello Jauregi: Berezko taldeak euskalduntzeko ikas estrategia. Gazte talde baten kasua

Jose Mari Zendoia: Hizkuntza gutxituak eta ekonomia: euskararen kasua

Soziolinguistikaren alorrean bestelako euskarazko tesi batzuk izan badira, baina antza ez dituzte jaso. Pena bat da, horietako batzuk irakurtzeko irrikitan bainago.

Nork: garaigoikoa.2011/10/10 17:48:10.948 GMT+2
Etiketak: euskara soziolinguistika hizkuntza soziologia sl | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru