Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/26 14:25:48.782 GMT+2

The case of basque: past, present and future

Liburu hau iaz argitaratu zuen Soziolinguistika Klusterrak. Liburua ingelesez dago idatzia. Euskarazko soziolinguistikaren gaineko errepasoa egiten du hainbat artikulutan. Oso interesgarria da Euskal Herriko soziolingusitkaren gaineko sarbidea egiteko. Liburua berez atzerriko publikoari begira eginda dago. Eta zentzu horretan beharrezkoa da atzerrian gure soziolinguistikaren berri emateko.

Artikuluen artean, baina, badago nabarmendu beharreko bat: “The future of basque in RLS perspective”, Mikel Zalbide, Nicholas Gardner, Xabier Erize eta Maria-Jose Azurmendi. Artikulu honek berritasuna dakar, gaurko egoeratik etorkizunera begirako pausoak ere iradokitzen ditu. Nik eskaera bat baino ez nuke egingo: noizko artikulu horren itzulpena Bat soziolinguistika aldizkarian?

Nork: garaigoikoa.2007/07/26 14:25:48.782 GMT+2
Etiketak: hizkuntza_soziologia soziolinguistika sl | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.