Udaltop jarduanldiak izan ziren pasa den astean eta bertako laburpen ederra egin digute Lantalan-ekoek. Eta baita argiakoek ere (ponentzia batena).
Jarraian Lanatalekoen artikulu osoa:
Maiatzaren 7 eta 8an ospatu ziren Udaletako euskara-zerbitzuen l. topaketak.
Oso emankorra izan da, bai partaideen -emaile zein hartzaileen- ezaugarriei erreparatuta eta baita bertan landu diren gaiek perspektiba anitzak izan dituztelako.
Nola indartu euskararen erabilera familietan? izan da lehen topaketa hauetako gaia.
Egun t´erdiko jardunean bederatzi ponentzia entzun ziren eta amaitzeko talde-lana egin zen, ponentzietan entzundakoa kasu errealekin uztartzeko. Topaketa "Hamaika bertute" bertso-taldearen umoreak itxi zuen.
Bertan jasotakoa modu laburrean jasotzen saiatu gara. Aurrerago udaltop webgunean edukien sarrera interesa duen edonoren esku egongo da.
Lehengo Ponentzia: Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan

Mikel Zalbide
- Gauza bakoitzari dagokion izenean, zuzen, deitzen hasteko garaia da.
- Biziberritzea eta indarberritzea ez dira berdinak; egunerokoan euskara indarberritzea da garrantzitsuena.
- Mintzaldaketa, eguneroko jardunean mintzajardunaren eta jardunguneetan ditugun rol desberdinek baldintzatuta eman ohi da.
- Erabileran haur faktorea funtsezkoa da.
- Mintzaldaketa hizkera informalean sarriago ematen da; komunikabideek eta etxeak eragin handia dute.
- Zentralitatea Arnasguneek (gune euskaldunek) izan behar dute; hor dago bizia; horiek sendotu, garatu eta zabaldu behar dira.
Galdera-erantzunen tartean jasotako batzuk:
- Hernanin arnasguneak nola indartu? Euskarazko harreman sareak bultzatuz, horiek aktibatuz.
- Gipuzkoako Foru Aldundian? Nahi dutenekin osatu daitezke Arnasguneak.
- Erakunde bateratuaren beharrik ba al dago? Goitik beherako erakundeak beharrezkoak dira, baina ezinbestekoak behetik gorakoak.
- Gazteentzat guneak euskaraz bakarrik egingo den lekuak edo euskararen mundura erakartzeko balioko dutenak? Fishmanek garbi esan du: zentratu auzogintzan, zerbitzugintzak, eta ez zuzenean hizkuntzan. Gizartearen beharrei erantzun, euskaraz!
- Bermeo bezalako herri euskaldunean mintzaldaketa egoera informaletan eta helduen artean sarri gertatzen da, nola jokatu? Ikuspegi prebentiboarekin jokatu behar dugu; harreman-sare, jardun esparru, eskualdeak sendotuz.
Bigarren ponentzia: Gurasoak irakasleen norabide berean: Karmelo Ikastolako esperientzia

Karmelo Ikastolako jolaslekua.
- Haurrak euskara gehiago egiteko ezinbestekoa da familietan gehiago egitea.
- Plan bat osatu da, 6 ikasturteetarako.
- Mezu garbiak finkatu dira irakasleek familiei emateko; mezu horiek berezituak dira famili euskaldun, misto eta erdaldunentzat; ze urrats zehatz eman proposatzen zaie, aktiboak nola izan; mezu hauek progresiboak dira.
- Gurasoen kezkak argitzen dira modu progresiboan, hauek ere.
- Mezua indartzeko baliabideak, tresnak prestatu dira.
- Irakasle iraunkorren taldea bat dator plan honen onurekin. Irakasle berriak asmo honetan txertatzea lehentasuna izaten da.
Hirugarren ponentzia: Duzun onena: Nafarroako udaletako esperientzia
- Mezua familia mota guztiek dute zer hobetu; eleaniztasuna euskara ardatz duena; mezu soziolinguistikoa eta pedagogikoa bateratuta (komunikaziorako eroso sentitzea euskara une goxoetan erabiltzea; euskara ondo ikasi ondorengo hizkuntzak ondo ikasteko).
- Aholku-emaile dira. Hizkuntza afera familian adostu behar dela adieraztea.
- 3 urteko haurren gelan gurasoekin saioak egiten dira: teknikariek ematen dute (lotura-hurbiltasuna); irakaslearekin mezua adosten da, gelaren ezaugarriak ezagutzen dira (talde naturala hautatu da emankorragoa delako); garapen pertsonalarekin, jolasa eta gozatzearekin lotzen da.
Ondorioak:
- Hizkuntzen pedagogian eta jabetzan sakontzea.
- Publikoa ongi ezagutu eta mezua ongi moldatzea.
- Gurasoek esateko dutena entzuten jakitea.
- Hizkuntza ohiturak aldatzeko prozedurak hobeki ezagutu.
- Berandu heltzen gara. Nola gainditu errealitate hau?
- Mezua ahal dela irakasleak (ikastetxeak) formulatu behar du.
Laugarren ponentzia: Familia bidezko euskararen jarraipena Oarsoaldean: arian ekin, ekinean ari
Jaione Urruzola eta Jose Luis Agirretxe
- Sentiberatzea da helburua.
- Hiru lan-ildo bereiztu dira:
1990-2002 artean guraso misto eta erdaldunei zuzendu zen lana;
2002-2005ean xede taldearen aldaketa:
- bikote euskaldunak dira xede taldea, erdiek gaztelaniaz jarduten baitzuten.
- Baina bikote euskaldunik ez zen ekintzetara animatzen (amak bakarrik batzuetan).
Zergatik da hain zaila:
- Bikotean gaztelaniaz aritzen direla onartzea zaila da.
- Astean bitan elkartzeko zailtasunak.
- Mezua beraientzat ez dela ustea: euskararekiko egin beharrekoak eginak dituztela uste izatea.
2006-2009 helburua guraso euskaldunak sentiberatzea.
- Komunikazio estrategia: zuzentzen diegun mezua bereganatzeko urteak behar dira (Eta zuek zer? –haurrak gurasoei- Hacen lo que ven, hablarán lo que hableis). Mezuak urtetan iraunarazi beharra.
- Guraso bilerak: irakasleen eragile izan direnean emaitza erdipurdikoa izan da; azken urteotan clown bidez gurasoen ohiko bileran 8 bat minututan mezu argiak eman eta materiala banatzen da.
Hausnarketa:
- Mezu bera eman behar da toki desberdinetatik.
- Modu berrian (euskarri berrietan): adinka berezituta; bitartekariei berezitua.
- Komunikazio estrategiaren emaitzak neurtzeko ikerlana egingo da: mezuak iristen al dira? Ulertzen al dira? Helburuak lortzen ari al gara? Ondoren neurri zuzentzaileak aplikatuko dira.
Bosgarren ponentzia: EAEko euskararen belaunez belauneko transmisioa

Pablo Sagardoy
- Euskaldun berriek euskara lehen hizkuntza bezala transmititzeko zailtasuna dituzte (inguruneak ez die laguntzen; gune erdaldunetan bizi dira; gaztelaniaz hobeto moldatzen dira).
- Gaitasunak ez du ziurtatzen transmisioa.
- Amak pisu handiago du.
Seigarren ponentzia: Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa. Ikerketa-lana

Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterra
- 2008an egindako azterlana da.
- Mintzaldaketa eman den 27 bikote aztertu dira.
- Modu sistemikoan oinarrituta egin da azterketa.
- Lau urrats pasa dituzten bikoteak aztertu dira:
- Abiapuntua (gaztelaniaz ondo egiten zuten).
- Legamiaren unea (aurreko osotasuna urratu egin da).
- Berregokitze egoera (osotasun zaharra eta berriaren arteko tirabirak gertatu zirenekoa).
- Finkatutako egoera (osotasun berria finkatu zenekoa).
Ondorioa, tipologiak eta gakoak bereiztu dira:
- Zergatik urratu aurreko osotasuna? Euskaldun izan nahia; familian jasotakoari jarraipena ematea; gurasoak eman ezin zigutena seme-alabei eman nahi izatea; bizi naizen tokiko hizkuntza eta kultura neureganatzea; besteak niregatik gaztelaniaz egitera ez behartzea…
- Ze zailtasun ditu prozesuak? Nahi bezala espresatzeko mugak, gaztelaniaz ateratzen zait; aldatzen zailenak direnak haserrealdi eta eztabaidetan gaztelaniara ez pasatzea; arraro sentitzea; deseroso sentitzea; zuzendu bai baina noraino?; solaskide falta edo egokirik ez izatea…
- Ze estrategia erabili dira zailtasunak gainditzeko? Dosifikatu, errazenetik hasi; nekatutakoan, agobiatutakoan gaztelaniaz egin sufritu gabe; gaitasuna nola elikatu bilatu (euskaldunekin ahalik eta gehien egon); prozesuaren zaintza (horma-irudi bat ipini hartutako bidea gogoratzeko –Txillardegi-); itxoin gabe EGA eduki arte, hasi gaitasunak erabiltzen.
Gakoak:
- Motibo handiak behar dira (bakoitza mugitu ahal izateko).
- Lorpenak baloratzen jakin dute.
- Lehentasuna euskarari bolada batean ematea.
- Erabiltzeak ekarri du erabilera.
- Euskaldun zaharren artean uste baino errazagoa izan da ohitura aldatzea (gaztelania erabiltzetik euskara erabiltzera pasatzea).
- Seme-alabak jaio aurretik hasi da /egin da mintzaldaketa.
Zazpigarren ponentzia: Berezko taldeak eta hizkuntza: bihotzaren arrazoiak

Pello Jauregi
- Ikuspegi sistemikoa azaldu zuen.
- Emozioek harremanetan duen garrantzia azpimarratu da.
- Logikaren aurretik hizkuntza sortu zen; aurretik komunikazioa eta hasieran emozioak (organismoarn erantzuna besteekin harremanetan jartzeko).
- Biologikoki bestearekin egoteko joera du gizakiak; komunikazioa handitu eta hizkuntza sortu zen.
- Euskararen alde gaude emoziotik, maitasunetik (gauza batzuk posible dira, beste batzuk ez). Dinamika bitxia erabili zuen grafikoki adierazteko kontzeptua.
- Norbera eta ingurunea osagarriak dira, lotuta daude, mugimendua osatzen dute.
- Arnasguneak bai, baina ingurua ere bai (erakundeen babesa).
- “Yo y mis circunstancias”.
- Sistemak itxi egin behar dira.
- Euskara babestuko duen sistema itxi gabe dago, beraz gaitzak sartzen zaizkigu; segurtasun eza sortzen da.
- Hizkuntza ohiturak egitura bat dira; harreman mota bat; finkoa; sendotzen doana.
- Baina alda daitezke: egiturazko harremana ikutuz gero; elementu berriak sartuz gero egitura bertan –trabaren bat jarrita-.
- Trabak bi motatakoak izan daitezke:
- Emozioak: pertsonak sentitzen dutena aldatu egin da (ezinbestekoa ondo sentitzeko).
- Boterea (kanpo eragina): derrigorrezkoa; euskaldun elebakarra baldin bada sartu berria (eta ezin bada taldetik bota) Beraz aldatzera derrigortua (boterea) edo erosoago sentitu behar naiz (emozioak).
Galdera-erantzunetan esandakoak:
- Gaztelania bakarrik dakienak boterea erabiltzeaz gain, gure emozioak erabiltzen ditu, maitasuna hain zuzen (ez dakienez eta pena ematen digunez gaztelaniaz egingo dut).
- Emozioak indibidualak eta sozialak izan daitezke (euskal kontzientzia falta da gaur egun).
- Euskarak ez du babes-geruzik gaur egun, eta ezinbestekoa du bizi-irauteko. Ze sistemak ematen dio segurtasuna? Babes instituzionalak.
- Euskal gatazkarik ez dago gizartean (hitzetan bai baina ez harremanetan), euskal kontzientziarik ez.
Zortzigarren ponentzia: Nola landu transmisioaren gaiari? Buruntzaldean egindakoak eta ondorioak

Iñaki Arruti eta Pablo Suberbiola (goragoko argazkia)
- Ikastetxe barruan landu behar da. Irakasleek hausnarketan parte hartu behar dute.
- Familia bidezko hizkuntza transmisioan eskolak zer egin dezake?
- Tresnak eskaini ziurtasuna emateko irakasleei.
- Gaiaren garrantziaz eta egiteko moduak klaustroari zabaltzeko prestaketa lanak bideratzen dihardute.
Bederatzigarren ponentzia: Adimen emozionalaren lanketaren bidez familia barruko euskararen erabileran eragiteko saiakera
- N+ ikastaroa (tailerra) da gurasoei zuzendu zaiena.
- Erabili den metodologia: liburuxka + praktika etxean + tutoritza (talde lana – adituaren laguntza).
- Tailerraren aurrebaldintzak: jarrera aktiboa; diskrezioa; errespetua; giro lasaia; guraso guztiek lekua izatea (berritsuek zein isilek).
- Tailerraren ezaugarriak: 3 saio ordu t´erdikoak; 20 partaide (3-5 urte bitarteko gurasoak); %30 teoria gainontzekoa praktikoa, emozioen lanketa-arikeak; etxeko lanak (ipuin jakin batzuk kontatu haurrei…).
- Tailerraren balorazioa: oso ona; motza; familietan egoera komunikatiboak bultzatu ditu; hizkuntzaren transmisioa ahul.
- Aurrera begira: ikastetxearen hizkuntza proiektua ea heziketa emozionalaren garapen proiektua batera ekarri beharra; euskararen inguruko proposamenak lantzeko euskara talde baten onurak.
- Ikerketarako proposamena: familia bidezko transmisioak sortzen dituen emozioak ezagutzera emango dituena.

Idatzi artikulu bat