Pekin bihurtu dugu Gares, etxera itzuli aurreko egunean

Jolas Olinpikoen atarian, Pekin bihurtu dugu Gares. Atzo, azken orduko aldaketa baten ondorioz, gaurko utzi genituen Olinpiadak. Talde bakoitzak aurreko egunean tindatutako kamiseta jantzi eta taldea animatzeko oihu bana asmatu du.

Oihuen bidez guztien indar erakustaldiak ikusita ekin diegu Olinpiadei. Lokots biltzen aritu gara lehenik bai haurrak,

bai begiraleak

Irudian ikus daitekeenez, oin hutsik ere ausartu da norbait. Oin hutsik ere irabaz dezakela erakusteko ote?

Lokotsak jarri eta bilduta, atzerantz oinetakoak jaurti ditugu. Ahalik eta urrunen nork bota, nor baino nor.

Aulki jolasarekin amaitu ditugu goizekoak. Ezin beti jakin nor diren haurrago!

Igerilekuen Olinpiadek ez, baina guztien arteko jolasek jarraitu dute.

Besoetako flotagailuak jarri eta lehenengoz bere kabuz igeri egitera animatu denik ere izan da.

Etxera joan aurreko eguna izanagatik, begirale batzuek ez dute oraindik ikasi igerilekura jantzita azaltzea arriskutsua dela.

Izurdea ere lagun izan dugu gaur igerilekuan.

Arratsaldean ere igerilekura joan gara, eta laster atzo altxorraren bila jolasean irabazitako altxorra gastatzera joango gara, paga gastatzera. Gauean, gaubelan dantza eta dantza ibiliko gara, eta Zapitxoa telesailaren azken atala ikusiko dugu. Zapitxomanek salbatuko ei ditu onak;

nahiz eta ez izan salbaltzaile itxura handiegirik! Ea zer gertatzen den amaieran. Irrikitan gaude guztiok jakiteko!

Gaubelarenak egin eta gero, ohera joango gara, eta

 

Altxorra aurkitu genuen atzo arratsaldean

Hasierako asmoa bestelakoa bazen ere, altxorraren bila aritu ginen, atzo arratsaldean, herri guztian zehar. Eta baita lortu ere!

Altxorra aurkitu aurretik pistak adi-adi jarraitu genituen.

Hainbat proba eta estuasun ere gainditu behar izan genituen aurrera jarraitu ahal izateko.

Guztiok altxorra eskuan, zubiaren nondik norakoak entzun genituen. Hori bai, begirale eta arduradunen bertsioa.

Txandako argazkia ere atera genuen herria ezagun egiten duen zubiaren azpian.

Inguruaren edertasuna baliatuta bestelako irudiak ere jaso ahal izan genituen.

Izan dadila datorren urtera arte!

Mila esker guztioi! Primeran pasatu dugu! Mundialak zarete!

Eta Garestik kanpoko lagun guztiei:

 


Utzi iruzkina: