ARIZMENDI IKASTOLAKO UDALEKUAK (GARES)

Aupa txanda bukatu da eta atzo esan genuen bezala argazkiak ikusteko www.flickr.com sartu eta  personas barruan egin behar dituzue bilaketak, gareselako eta garesudalekuak jarriz.


Heldu zaigu etxera itzultzeko eguna: gaur, astelehena,16:00ak aldera hartuko dugu etxerako autobusa. 3. txandarekin batera amaituko ditugu Garesko udalekuak. Mila esker guzti-guztioi, primeran pasatu dugu! Datorren urtera arte! Hainbat jolas eta ekintza egin ditugu. Jolasak eta ekintzak iruditan jaso ditugu, eta www.flickr.com helbidean gareselako eta garesudalekuak hitzekin bilaketa eginda ikus ditzake nahi dituenak. Ez daude guztiak, datozen egunetan joango gara gehitzen. Besarkadatzar bana! Pozik ibili!


Jolastuz hasi genuen hirugarren txanda. Arizmendi ikastolako gune guztietako 3. mailako ikasleekin hasi ginen jolasten, eta jolasten jarraitzen dugu. Taldeak 3. mailako ikasleez osatuta daude, guneak nahastuta. Ezagutza jolasak eta jolastu ekintzak egin genituen guztiok elkar ezagutzeko lehen bi egunetan. Igerilekura ere maiz joaten gara Eguraldia lagun izan dugu hirugarren txanda honetan, eta igerilekura egunero joaten gara. Haurrak: Eta haurrak: Goseak elkartzen gaitu jangelan: Iluntzeak zein baino zein politagoak izaten ditugu: Sarearekin izan arazoak izan di...


Jolas Olinpikoen atarian, Pekin bihurtu dugu Gares. Atzo, azken orduko aldaketa baten ondorioz, gaurko utzi genituen Olinpiadak. Talde bakoitzak aurreko egunean tindatutako kamiseta jantzi eta taldea animatzeko oihu bana asmatu du. Oihuen bidez guztien indar erakustaldiak ikusita ekin diegu Olinpiadei. Lokots biltzen aritu gara lehenik bai haurrak, bai begiraleak Irudian ikus daitekeenez, oin hutsik ere ausartu da norbait. Oin hutsik ere irabaz dezakela erakusteko ote? Lokotsak jarri eta bilduta, atzerantz oinetakoak jaurti ditugu. Ahalik eta urrunen nork bota, nor baino nor. Aulki...


Amaitu zen atzo lehen txanda inoiz baino jendetsuagoa. Etxera abiatu aurreko egunean, goizean, igerilekura joan aurretik olinpiadak egin genituen. Arratsaldean, igerilekuan nahi beste jolastu ondoren, Garesen Miren Andoni markesak utzitako altxorra aurkitu genuen; horretarako, herrian zehar Miren Andoni markesak Aurelio konde maltzurraren morroiengandik ihesi zebilela egin zuen ibilbidea egin genuen. Hamaika estuasun pasatu behar izan genituen, altxorra aurkitu aurretik. Horien artean, kale estu batean zeuden landare haragijaleengandik babestu beharra izan genuen: landare haragij...