Joan ziren eta indartsu ekin diogu bigarrenari

Amaitu zen atzo lehen txanda inoiz baino jendetsuagoa. Etxera abiatu aurreko egunean, goizean, igerilekura joan aurretik olinpiadak egin genituen. Arratsaldean, igerilekuan nahi beste jolastu ondoren, Garesen Miren Andoni markesak utzitako altxorra aurkitu genuen; horretarako, herrian zehar Miren Andoni markesak Aurelio konde maltzurraren morroiengandik ihesi zebilela egin zuen ibilbidea egin genuen.

Hamaika estuasun pasatu behar izan genituen, altxorra aurkitu aurretik. Horien artean, kale estu batean zeuden landare haragijaleengandik babestu beharra izan genuen: landare haragijaleak zeuden kontrako aldetik, hormatik ahalik eta gertuen pasatu ginen.

Primeran pasatu dugu! Mila esker! Nahi duzuen arte!

Bigarrenari gogotsu eta alai ekin diogu

76 haur zeuden lehen txandan; bigarrenean, ostera, 36 (begiraleak, kasu honetan, ez ditugu haur bezala kontatuko) etorri ziren atzo. Aldea dela medio familian bezala gaude orain haurrak eta begiraleak. Kopuruak logela bakarrean lo egiteko aukera eman digu, eta, une guztietan gaude denok elkarrekin.

Gogotsu ekin genion atzo bigarren txandari. Maletak hustu eta logela antolatu ondotik, igerilekura joan ginen, eguraldia lagun. Igerilekuan saltoka eta jolasean aritu ginen. Ondo askalduta geundenean, herria ezagutu genuen eta parkean guztiok elkarrekin jolastu genuen alai, tarteka, tranparen bat edo beste eginaz.

Gaubelan, begiraleen eta arduradunen aurkezpena egin genuen. Begirale eta arduradun bakoitzak dituen abileziak erakutsi zituen: besteak beste erakutsi zuten Aitziberrek Indian egindako egonaldi luze bat dela medio airean jartzeko duen abilezia (saiakeran gelditu zen, aspaldian egin gabe baitzuen), Beñatek Parisko magia eskolan ikasita hipnotizatzeko duen abilezia eta Miren hipnotizatu zuen gaubelan bertan, Mirenek txisteak kontatzeko duen abilezia edota Patriziak kaniketan duen abilezia. Tira... Patriziaren abilezia...

Hortzak ondo-ondo garbitu eta lotara!

Argitzen doa eguna

Lainotuta esnatu da eguna, baina pixkanaka joan da argitzen, eta eguzkia indartzen. Argitzen joan dira gure lo aurpegiak ere. Gosaldu eta gero, goizero egingo dugun moduan, taldeka txokoetan elkartu gara, eta atzoko egunaz, gaurkoaz eta beste makinatxo bat kontuz aritu gara berbetan.

Txokoak amaituta jolastokira joan gara, eta taldeka gure taldearen izena asmatu dugu taldekide guztien artean. Izenari irudia lotu diogu murala egiteko.

Jolastokiko (gaubelak ere bertan egiten ditugu) paretetan itsatsi ditugu muralak. Muralak amaituta, kamisetan tindatzen ari gara orain.

Arratsaldean hasiko dira olinpiadak, eta bihar goizean jarraituko dute. Bihar goizerako, olinpiaden azken txanparako, kamisetak gertu izango ditugu nor baino nor ibiltzeko. Guztiok irabaziko dugu, primeran pasatuko dugu eta.

Eguzkia indartzerako goiza pasatuko da, eta goizean ez gara igerilekura joango. Gaubelak prestatuko ditugu, eta arratsaldean, indarrak hartzean joango gara, eta ohi baino denbora gehiago egongo gara, goizean joan ezin izan dugulako.

Baina gaurkoak, bihar.

anonimous

anonimous 2008-07-06 19:54 #1

ezin da idatzi hainbeste, bufffffffffffffffff beñatek idatzi dau seguro...

2008-07-07 19:55 #2

Oso itsura ona duzue eta ondo pasatzen ari zaretela dirudi. Ondo ibili

OLATZ ZUAZUBISKAR

OLATZ ZUAZUBISKAR 2008-07-08 20:32 #3

ondo ondo pasatu dut udalekuetan Garesen. Eskerrikasko denoi danagatikwenpu eta argazki hauegaitik, horrela etxekoei gauza ugari kontatu ahal izan diet.

OLATZ

Mirari

Mirari 2008-07-09 14:55 #4

Badakit norberaren umie agerketie argazkixetan zaille dala baina aretxabaletar bat be ez dot ikusi. Bueno bai, bakarra, talde haundixen dauzena. Lehenengo txandako argazki gehixau gustora ikusiko gittuzke.

Garesko talde eragilea

Garesko talde eragilea 2008-07-09 16:50 #5

Lehenengo txandaren azken egunean hasi ginen blogarekin, eta hori da lehenengo txandako argazki askorik ez egoteko arrazoia. Bigarren txandako haur guztiak arrasatearrak izan dira, eta horregatik ez dago atxabaltarrik argazkietan. Hirugarren txanda honetan saiatuko gara bloga ahalik eta eguneratuen edukitzen, eta ea askotariko argazkiak sartzen ditugu. Azaldu nahi dugu ez dugula bereizkeriaz egin, horrela egokitu dela.

Dena den, saiatuko gara udalekua amaitzen denean argazki guztiak Flickren ikusgai jartzen. Zabalduko dugu horren berri aurrerago.

Besarkada bana Garestik.

ni

ni 2008-07-09 20:55 #6

atzo juan zirenen argazkiak noiz jarri behar dituzue??

emen egongo naiz itxaroten baina erantzun mesedez

muxu handi bat

ama bat

ama bat 2008-07-10 09:00 #7

Noiz ipini behar duzue 8an joan ziren umeen argazkiak???  Irrikitan gaude gure umeak nola pasatzen ari diren ikusten...... mese....

Garesko talde eragilea

Garesko talde eragilea 2008-07-10 10:46 #8

Gaur arratsalderako, horretarako tarterik hartu ahal izango bagenu (badugu nahiko lan bestela ere), jarriko dugu 3. txandako orain arteko kronika, atzo, ezin izan ginen sarera fundamentuz konektatu-eta.

edurne

edurne 2008-07-11 09:23 #9

Aupa, lagunak! Gareseko 3. txandakoen berri izateko irrikitan gaude. Badakigu tarte bat hartzen duzuenean sartuko dituzuela argazki batzuk. Ea laster den! Ondo jarraitu.

hodi

hodi 2008-07-11 16:05 #10

Kaixo kuadrilla,

Seguru nau ederto ibiliko zaiela pasetan. Segi holan, gu hemen enbidixaz eongo ga eta. Gora Sanfermiñak!!!

Utzi iruzkina: