2008/06/17 10:51:51.479 GMT+2

Martxan dau
sanjuanak.com! Bertan sanjuanei buruzko informaziñua, berrixak eta argazki eta bidixuak sartzen juango gara. Egitaraua be bertan juango da, bai txosnena, bai GASTE-na eta baita udalekua be. Eibartar guztixendako dau sortuta weba, eta mota guztixetako iradokizunak bidaltzera animatzen zaitxugu.
Eta kitto!-kin hitzegin eta gero, bertan igotako argazki batzuk Bixamonan juan ahal izango dia, sanjuanen osteko urteroko aldizkarixan. Zure argazkixak igotzeko,
sanjuanak.com-en argazkiak atalian sartu, klik ein
argazkixak igotzeko link-an eta handik gutxira jarriko dira.
Besterik ez,
sanjuanak.com-en 2008ko Eibarko San Juan jaixei buruzko informaziño dana eukiko dozue. Zeoze aportau nahi badozu mesedez idatziguzu, bai blog honetan, sanjuanak.com-en edo bestelakorenbaten.
Gora Eibarko Sanjuanak
Nork: GASTE.2008/06/17 10:51:51.479 GMT+2
Etiketak:
gazte
gaste
eibar
sanjuanak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/14 14:17:13.248 GMT+2
GASTE elkarteak bilera deitu du datorren ostiral arratsalderako, Aste
Haundixaren barruan egingo den goitibehera jeitsiera antolatzeko.
Bilerara deitzen ditugu parte hartzeko intentzioa duten koadrila guztiak. Udalarekin batera ibilbide desberdinak aztertzen ari gara
momentuotan eta partehartzaileekin iritziak kontrastatu
nahi ditugu antolatzaileok. Ibilbide proposamenak aipatuko ditugu eta bertaratutakoek beste proposamen batzuk ere
egiteko aukera izango da.
Ibilbide bat aukeratzerako orduan, kriterio ezberdinak ezarriko
ditugu mahai gainean: distantzia nahikoa izatea, kurbak egotea,
frenatzeko-gunea izatea, trafikoa ahalik eta gutxien oztopatzea,
hirigunetik gertu egotea, ahalik eta aparkaleku gutxien kentzea,
ikuslegoarentzat leku seguruak izatea, besteak beste.
Baldintza legalak eta aseguruarenak jakin gabe ere, antolatzaileok
baldintza ezinbesteko batzuk jarriko ditugu: goitibeheraren
direkzionalitatea (bolantea edo antzerakoa), frenoa, eta gurpil-mota
jakin bat. Goitibehera guztiak berdinak izango dira bere oinarrian,
estrukturari dagokionez, hiru ezaugarri horiek bete beharko dituzte eta
gehienezko tamainu bat ezarriko da, ibilbidea
aukeratutakoan, errepide edo kalearen zabalera kontutan izanik. Hala
ere, goitibehera desberdinak ikustea ongi legoke,
diseinuari dagokionez.
Ibilbidea aukeratutakoan ebaluazio zehatza egin beharko da, zenbat
barandila, lasto-fardo eta abar behar diren neurtzeko. Adinez
nagusientzako ari gara pentsatzen antolatzea jeitsiera, eta 16 eta 18
urte bitartekoek guraso edo tutore legalaren idatzizko baimena beharko
dutela aurreikusten dugu.
Oraindik ez dago zehaztuta jeitsiera edo lehiaketa izango den, eta
lehiaketa izatekotan zeintzuk izango diren ebazpenerako kriterioak
(abiadura, diseinua...). Guzti honetaz hitz egin eta partehartzaile
posibleen iritziak jasotzeko,
bilera irekia antolatu dugu GASTEkook
ostiralean, arratsaldeko 8etan, Portalea kultur etxeko Ikastaro gelan
(2. solairuan). Parte hartu nahi dutenek edo zalantza duten guztiei
bertaratzea eskatzen diegu.
INFORMACIÓN EN CASTELLANO
Nork: GASTE.2008/04/14 14:17:13.248 GMT+2
Etiketak:
goitibehera
gazte
gaste
eibar
sanjuanak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/27 16:12:03.986 GMT+1
Baserritar erropa San Andres jaien erreferente moduan indartu nahi du
aurten GASTE Elkarteak, eta horretarako ekimen berriak jarri ditu
abian. Baserritarrez jantzitako guztiek txorizoa doan izango dute
Untzaga Plazan, San Andres egunean arratsaldeko 5 t´erdietan. Ordu
horretan koadrilen arteko jolasaak hasiko dira Untzagan bertan (euria
egin ezkero Txantxa Zelain). Sokatira, arto-bilketa eta
txapela-jaurtiketa jolasak egingo dituzte taloa jaten duten bitartean.
Jolasen ondoren, San Andres elizara jeitsiko gara Gastefurgorekin.
Bertan Ustekabe Fanfarrearekin bildu eta kalejira egingo dugu Toribio
Etxeberria kalea pote batzuk hartzen zeharkatuz. Untzagan,
fanfarrearen emanaldi labur baten ondoren, Miss eta Mister
Baserritarra Lehiaketa hasiko da, 19.30etan. Ordubete iraungo du
(blogean kaleratuko ditugu parte hartzeko baldintzak). 20,30etan, irabazleak
Gastefurgora igoko dira eta Garaipen Itzulia egingo dugu, Ustekabe
Fanfarreak alaiturik, honako kaleetatik: Kalbetoi, Bidebarrieta,
Julian Etxeberria, Toribio Etxeberria. Horren ostean, GASTE eta
Ustekabeko kideek anaitasun afaria egingo dute. Miss eta Mister
irabazleek 90 €ko txeke bana lortuko dute, Eibarko Dendarien Elkarteko
kide diren dendetan gastatzeko, izan ere Eibarko Dendarien Elkarteak
babestutako ekimena da. Horrez gain, egun horretan bertan doan GASTEko
kideekin afaltzeko aukera izango dute irabazleek. Partaide guztiek ere
izango dute saria: sagardoa eta gabonetako otar baten zozketarako
boletoak, doan.
Jaiak berotzen hasteko, larunbatean pegatina-banaketa hasi zuten
GASTEko kideek. Guztira 2000 pegatina berde ari gara banatzen:
santuaren irudia, kalabaza bat eta piper bat baserritar neska eta
mutila ordezkazen, eta abar. Gainera, jaietako egitarau osoa
interneten jarri dugu honako helbidean:
www.sanandr.es. Helbide
kuriosoa da, "Sanandres" diolako, baina R eta E izkien artean puntu
bat sartuz. Gainera, bertan prentsa eta internetekoalbiste
destakatuak ikus daitezke.
Intereseko argazkiak:
http://www.flickr.com/photos/giroalaia/Argazkien kredituak:
http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0/deed.eu
Nork: GASTE.2007/11/27 16:12:03.986 GMT+1
Etiketak:
gazte
gaste
eibar
sanandresak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/27 16:12:42.542 GMT+1
1. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da.
2. Edozein nazionalitateko pertsonek har dezakete parte.
3. Euskal Tradizioko jantzi bat eramango du partehartzaileak. Jantzi
egokia eta ondo jarria izatea izango da saria lortzeko lehen
irizpidea.
4. Jantziaz gain, beste irizpide batzuk ezarri ahal izango ditu
epaimahaiak: umorea, trebetasuna, elegantzia, pertsonalitatea,
karisma, inteligentzia, edertasun fisikoa, hizkera, eta abar.
5. Antolatzaileek partehartzaileak onartzeko edo ez onartzeko
eskubidea izango dute. Halaber, eskubidea izango dute edizioko
hautaketa-irizpideak ezartzeko.
6. Lehiaketan apuntatzeko, hau hasi baino lehenago egin beharko da,
egunean bertan.
7. Partehartzaileek onartzen dute galan, aurkezpenetan,
prentsaurrekoetan zein lehiaketako bestelako argazki sesioetan
ateratako argazkiak interneten, antolatzaileen webguneetan eta
bestelako komunikabideetan azaltzea. GASTE ez da arduratuko argazki
horiez hirugarren batzuek egin dezaketen erabilera txarraz.
8. Antolakuntzak eskubidea izango du partehartzaile bakoitzari
patrozinatzaile bat ezartzeko.
9. Partehartzaileek bere patrozinioak aurkez ditzake, antolatzaileekin
adostatutako akordio berezietan onartuz gero.
10. Partehartzaileek eskubidea dute piercing-ak, tatuajeak edo
bestelako apaindurak izateko.
11. Operazio kirurjiko estetikoak izan dituztenek ere parte hartzeko
eskubidea izango dute.
12. Ez da beharrezkoa modan esperientziarik izatea, parte hartu ahal izateko.
13. Partehartzaileek ezingo dute egun berean beste antzeko lehiaketa
batean parte hartu.
14. Erretzea eta alkohola edatea baimenduta egongo dira bai
entreguetan, bai galan. Partehartzaile bakoitza da ematen duen
irudiaren erantzule.
15. Partehartzaileek honakoekin bete behar dute: prentsaurrekoak,
gaueko kalejira, hurrengo edizioko epaimahaia, antolatzaileek eskatzen
badute.
16. Partehartzaileek galaren zuzendari artistikoaren aginduak beteko dituzte.
17. Galarako erropa (euskal jantzia) partehartzaile bakoitzak eraman
beharko du. Erropak hondaketarik badu, antolakuntza ez da horren
erantzule izango.
18. Ileapainketa eta makillajea norberaren esku geratuko dira.
19. Epaimahaia GASTE Elkarteak izendatuko du eta hautagai bakoitzari
puntuazio bat ezarriko dio (1etik 10era). Puntuazioak publiko egiteko
edo ez egiteko eskubidea izango du antolakuntzak.
20. Antolatzaileek eskubidea izango dute partehartzaileak kanporatzeko
aurreko puntuetako bat ez badu betetzen edo beste hautagaiekiko
konbibentzia egokirako jarrerarik ez badu.
21. Publikoaren erantzuna (txaloak, txistuak...) puntuatuko da (2 puntu).
22. Dokumentu hau sinatu ostean ez da bajarik onartuko, idatziz
justifikatutako pisuzko arrazoiak ez badaude tarteko.
23. Dokumentu hau bere orri guztietan sinatu behar du partehartzaileak.
24. Irabazleak Eibarko Dendarien Elkarteko kide den dendetan
gastatzeko 90 euroko txekea lortuko du.
25. Lehiaketa saririk gabe ebatzi ahal izango da, eta sariak aldatzeko
eskubidea izango dute antolatzaileek.
26. Partehartzaileek Gabonetarako otarren zozketa batean parte hartuko
dute, doan.
27. Parte hartzen dutenei kupelatik sagardoa hartzeko ticket-ak emango zaizkie.
Nork: GASTE.2007/11/27 16:12:42.542 GMT+1
Etiketak:
gaste
eibar
baserritar
supermodelo
gazte
sanandresak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/19 00:40:43.108 GMT+1
GASTEren egitarauari Udalak ez dio jarraipenik emango. Atzo, osteguna,
GASTEko kideei jakinarazi zitzaien kotzerturik ez zutela antolatuko,
eta ezta txokolatadarik ere. Azken asteotan jende asko etorri zaigu
galdezka eta informatu beharrean gaude ezezkoa eman digutela. Aurten
San Andres eguna ostirala izanik, eta arratsalderako egitaraua egonik
(azken urteotan ez da ezer egon izan) Udalaren aldetik baiezkoa
jasotzea posible ikusten genuen, gazte eta tabernari askoren interesa
piztu baitugu. GASTEtik hainbat talde euskaldun zerrendatu genituen,
hainbat gazterekin kontsultatu ondoren, baina lan hutsala izan da.
GASTEren egitarauaren inguruko komunikazioa etenda geneukan informazio
hauek konfirmatu bitartean. Laster egingo dugu aurkezpen ofiziala.
Nork: GASTE.2007/11/19 00:40:43.108 GMT+1
Etiketak:
gazte
gaste
eibar
sanandresak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/16 23:07:17.202 GMT+1
Azaroak 30, ostirala. San Andres eguna.
17.30 Untzagan,
taloa txorizoarekin, doan baserritarrez jantzita
doazenentzat. Sagardo kupela egongo da. Koadrilen arteko
jolasak(euria egin ezkero, Txantxa-Zelaixan, azokaren karpetan). Kalejira San Andres elizara.
19.00 San Andres elizatik,
Ustekabe Fanfarrea eta musikari
gaztetxoekin
poteoa, Gaste-furgo eta koadrilekin batera. Zuloagatarren eta Toribio Etxeberria kaleetatik, Untzagara.
19.30 Untzaga Plazan,
Miss eta Mister Baserritarra Lehiaketa.
20.30 Garaipen-itzulia. Miss eta Mister Baserritarra, Pantxika astoa,
Ustekabe Fanfarrea, Gaste-furgo eta koadrilekin.
05.00 Txokolatadaren ondoren, kalejira eta
Konga Dantza Tas-Tas tabernan,
La Moska Gao koadrileran eskutik.
Antolatzailea: Gaste Elkartea

Irudia
PixelManiatiKen argazki batean oinarrituta,
Creative Commons 2.0 lizentziapean.
Nork: GASTE.2007/11/16 23:07:17.202 GMT+1
Etiketak:
gazte
gaste
eibar
sanandresak
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/02 15:18:26.812 GMT+1
San Andres egunean baserritarrez jantziko gara GASTE Elkarteko kideak.
Aurten ostirala izango da San Andres eguna, eta arratsaldeko programan
lanean dihardugu. Baserritar jantzita doazen guztientzako taloa eta
txorizoa egin nahi dugu (baserritarrez jantzita doazenentzat baino
ez). Guztira ehundaka talo banatzea espero dugu, horretarako Eibarko
Udalaren laguntza baldin badugu. Bileretan parte hartu dugu eta bai
infraestruktura aldetik, bai alde ekonomikotik, laguntza izango dugula
uste dugu.
Eibartar asko baserritarrez janzten dira Donostiako Santo Tomas edo
Zarauzko Euskal Jaian, adibidez, beraz, uste dugu Eibarren ere jendea
jantzi beharko dela. Baserritarrez jantzirik joatea ezinbestekoa
izango da GASTE Elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartu ahal
izateko. Egitarau partehartzailea diseinatu dugu baserritarrez
jantzirik doan jendearentzat. Gainera, sari politak lortzeko aukerak
izango dira. Arratsalderako prestatutako ekintzen ostean, Untzagan
Udalak kontzertu bat jartzea ere espero dugu eta horretarako
talde-zerrenda bat pasa genion Udaleko kultura sailari.
Nork: GASTE.2007/11/02 15:18:26.812 GMT+1
Etiketak:
eibar
gaste
gazte
sanandresak
jaiak
taloa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/28 11:53:48.190 GMT+1
GASTE Elkarteak sanandresetan txokolatada egotea eskatu dio Eibarko
Udalari. Udalak deitutako azken bileran, urriaren 23an, sanjuanetan
egin ohi den bezala, Udalak txokolatea ematea eskatu zuten GASTEko
kideek.
Sanjuanetan Udalak goizeko 5etan ematen du txokolatea. Aurten, horrez
gain, GASTE elkarteak 500 bizkotxo eta berrogeita hamar ogi barra
banatu zituen doan. Gazte Elkarte honek eskaria egin du txokolatea
bizkotxoekin egon dadin "eta sanjuanetan baino kantitate handiagoan",
izan ere, azaldu dutenez "jendea txokolate barik geratzen da askotan".
Txokolatada hau San Andres egunaren osteko gaupasan izango litzateke,
izan ere egunerako prestatutako egitarauak jarraipena izango luke
Untzagan kontzertua egiten baldin bada eta tabernariei gaupasarako
baimena ematen badiete. Kontzertu hori da GASTE elkarteak egindako
beste eskarietako bat. Hau aurrera irten ezkero, aurreikusten dute La
Moska Gao koadrilak goizeko 5etan laugarren urtez Konga Dantza egingo
lukeela, txokolatadaren ondoren.
Egindako eskariak loturik doaz GASTE elkarteak berak prestatutako
egitarauarekin. Egitarau partehartzailea da eta baserritarrez
jantzkoentzat izango da. Beraz, baserritar erropa prestatzen joateko
deialdia luzatzen dugu.
Eskerrik asko eta agur bero bat.
Nork: GASTE.2007/10/28 11:53:48.190 GMT+1
Etiketak:
gazte
gaste
eibar
sanandresak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/20 14:18:18.057 GMT+2
GASTE Elkarteak pasa den astean Batzar Orokorra egin zuen. Bertan San Andres jaietarako Zuzendaritza Batzordeak proposatutako egitaraua aho batez onartu zen. Ordurako hasiak zeuden Udalaren jai batzordearekin harremanak, egitaraua aurrera eramateko. Aurten San Andres eguna (azaroak 30) ostirala izango dela eta, GASTEkook aukera aprobetxatu nahi izan dugu. Izan ere, gazte asko -gure talde barruan ere- kanpoan ikasten ari dira, eta ezin izaten dituzte Sanandresak ospatu, ez baldin badute inguruko asteburuan egiten. Aurten, berriz, parranda nagusia San Andres egunean bertan espero da. Horretarako, GASTEk arratsalderako programa egin du eta prestakuntza lanetan hasi da. Gauez, berriz, kontzertu bat egotea eskatu diogu Udalari. Gantxoa duten zenbait euskal talde proposatu ditugu. Horrez gain, besteak beste, gaupasa ere egun hortan izatea eskatu dugu.
GASTE elkartearen programa koadrilei eta oro ar gazteriari zuzenduko zaio. Jaigiroa, jolasa, partehartze aktiboa, gastronomia eta tradizioaren bultzada moderno bat uztartuko dituen programa dugu eskuartean. Ustekabe fanfarreak ere parte hartuko du. Aurki aurkeztuko dugu programa. Hori bai, parte hartzeko ezinbestekoa izango da baserritarrez jantzirik joatea. Beraz, garaiz deialdia egin nahi dugu baserritar erropa ez duenak lor dezala lehen bailehen. GASTEren ekitaldiekin programaren hutsune nabarmenena beteko litzateke. Izan ere goizez badaude zenbait ekitaldi, azokarekin batera, baina arratsaldean ez da ezer egon izan azken urteotan. Jai Batzordean hainbat urtez eskatu izan da zerbait egotea, eta horren aurrean zezena adarretatik heldu eta lanean jarri gara, Sanjuanetan egin genuen moduan.
Batzar Orokorrean, horrez gain, elkartearen egoera ekonomikoa aztertu eta kide-kuotak adostu genituen. Kurtso osorako egutegiaz hitz egin genuen, izan ere jai ezberdinetan parte hartzeko intentzioaz jaio zen GASTE (eta ez bakarrik sanjuanetan). Asteartean, urriak 23, Udalak deituta, bilera irekia egongo da Portalea kultur etxean.
Nork: Superandoni.2007/10/20 14:18:18.057 GMT+2
Etiketak:
jaiak
gazte
gaste
eibar
sanandresak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/10 09:41:58.593 GMT+2
2007ko urriaren 12a, ostirala, arratsaldeko 5etan, GASTEren Ezohiko Batzar Orokorra izango da. Kide guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera. Gai-zerrenda:
Diru-mugimenduak
Espedienteen onarpena
Urteko egutegi orokorra (zirriborroa)
Sanandresak 2007: egitaraua eta lan-banaketa
Zuzendaritza Batzordearen aukeraketa
Eskerrik asko.
Nork: GASTE.2007/10/10 09:41:58.593 GMT+2
Etiketak:
gazte
gaste
eibar
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak