2007/09/10 13:57:43.280 GMT+2
Eskertza
GASTEk, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarrak, Arrateko jaietan
jarritako postura hurbildutakoei eskerrak adierazi nahi dizkie. Jaietan
proiektu berriei ekiteko diru-iturri garrantzitsua lortu dugu, eta ildo
horretik jarraituko dugu. Sanjuanetan patrozinatzaileek ahalbidetu
zuten azken emaitza, baina guk ere lan egin behar dugu elkartearen
gastuen finanziazioak, eta zentzu horretan arrakasta handia lortu dugu.
Hernanitik ekarritako sagardo guztia amaitu zen. Bestalde, Udaleko
Zerbitzu departamentuari bere laguntza eskertu nahi diogu, bereziki
José Luís Vallés zinegotzia, Iker Rodriguez eta Udal Brigada. Ez dugu
ahazten, beste behin berriro, Oberena Harategiaren laguntza. Bukatzeko,
txalo bero bat elkarte ezberdinetatik Arrateko jaiak berriro ere hain
onak izatea posible egin duten pertsonei.
Nork: GASTE.2007/09/10 13:57:43.280 GMT+2
Etiketak:
gazte
gaste
eibar
arrate
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat