Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/01 08:23:18.534 GMT+1

Aurkezpena, batzarra eta txanpiñoiak!

 

 

 

 

 

Datorren larunbatean Arabako Bertsozale Elkarteak bere urteroko batzarra burutuko du Gasteizen. Egun horretarako egitarau mardula antolatu dute.

 

Goizean goizetik hasiko dira Amaia Zentroan, Txapelketa berriaren aurkezpen publikoarekin. Bertan, hedabideen, bertsozaleen eta bertaratu nahi duten guztien aurreran txapelketako sintonia, irudia eta egitura aurkeztu, talde argazkia egin eta brindisa burutuko dute.

 

Hamaiketakoaren ostean, Elkarteko urteko batzarra egingo dute eta 14:30etan bertso-bazkaria izango da Gasteizko Armentegi sagardotegian. Bertsolariak, Asier Otamendi, Zigor Enbeita, Asier Iriondo eta Oihane Perea izango dira. Gai-jartzaile aldiz, Ruben Sanchez.

 

Bazkaritarako otsailaren 4a baino lehen eman behar da izena Telefonoz 945 010505 - 688616531 edo e-posta bidez: araba@bertsozale.com

 

Nork: Gasteiz-bertsozale.2010/02/01 08:23:18.534 GMT+1
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru