Gasteizen aurreko asteburuan egin bezala, asteburu honetan Gorbeialdean, Lautadan eta Aiaran egin dira eskualde mailako finalerdiak. Honako hauek izango dira arabako eskualde desberdinak finalean ordezkatuko dituzten lagunak:
- Antton Karretero (Aramaio- GORBEIALDEA)
- Beñat Zalakain (Aramaio- GORBEIALDEA)
- Maria Izaga (Aramaio- GORBEIALDA)
- Bingen Sainz (Arrizala- LAUTADA)
- Ainhoa Comas (Amurrio- AIARA)
- Beñat Olano (Gasteiz- GASTEIZ)
Ekainaren 7an, 9:00etan hasita Armentia Ikastolan jokatuko da finala eta bertako txapelduna eta bigarrena izango dira, Ekainaren 21ean Altsasun izango den Euskal Herriko finaleko arabako ordezkariak.

Idatzi artikulu bat