Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/08/06 20:50:00.919 GMT+2

Gasteizko bertso jaiak IRUDITAN

Sebastian Lizaso eta Andoni EgaƱak bota zuten txupinazoa Abuztuaren 5ean, mikro bana eta ur botila banarekin, beste ezerren beharrik gabe. Itzela izan zen Gasteizko bertso-jaien hasiera. Gauean txoznetan bertso tiro pitxoia, bertsolari barrakero autentikoen eskutik.

Bertsolari gazteak, beterakoak, berriak eta aspaldikoak igo dira oholtzara. Giro ederra egon da eskenatoki gainean eta baita eskenatonipean ere. Publikoak gogoz egin du txalo. Jendeak jai gehiago eta bertso gehiago behar zuela iruditu zitzaigun azken egunean. Seinale ona.

Aihotz plaza goraino beteta egon da egunero, giro ederrean, jendea bertso gose eta egarriz... Jaiak amaitu dira baina urtean zehar ere egongo da bestelako aukerarik. Laster arte, bertsozale!

Abuztuaren 5, 6, 7, 8 eta 9ko saioak iruditan. ARGAZKI DENAK HEMEN

 

 

 

 

Nork: Gasteiz-bertsozale.2010/08/06 20:50:00.919 GMT+2
Etiketak: argazkiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru