2008/06/05 15:47:43.983 GMT+2
Aurkezpena
Hau da gure bloga aurkezteko klasean egin dugun power point artxiboa, google docs-en bidez
Nork: gaygarri.2008/06/05 15:47:43.983 GMT+2
Etiketak:
huhezi
mendeberri
aurkezpena
gayer
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/29 17:56:57.379 GMT+2
GAY IZATEA EZ DA ESTEREOTIPOA
Carlos Fabian Meliak Mister Gay Internacional saria irabazi du
Mister Gay Internacional lehiaketa Carlos Fabian Melia 33 urteko argentinarrak irabazi du lehenengo aldiz. Lehiaketa hau pasa den urtarrilaren 20an ospatu baitzen Hollywood-en, eta historia osoan egin den lehenengo mister gay internacional lehiaketa izan da, “gay izatea ez da estereotipoa” lelopean. Lehiaketaren lehenengo eta bigarren finalistak Mr. Venezuela eta Mr. Erresuma Batua direlarik.
Nahiz eta jaialdiaren lehenengo edizioa izan, era honetako beste hainbat lehiaketa ospatu izan dira Espainiako nazioan eta Europa osoan, baina hala ere, oraindik ez da emakume lesbianentzako horrelako parekorik ospatu, eta momentuz ez dago egingo direlakoaren seinalerik.
Lehiaketa hauen irabazlea izateak, sekulako abantailak ekar ditzake, adibidez, diru kopuru dexentea irabaztea oso ohikoa da, gainera, hainbat publizitate agentziek beraiekin lan egiteko aukera zabala eskaintzen dute, modelo lanetan aritzeko, noski.
Carlos Fabian Meliaren kasua da hori. Akut aldizkari suitzarrean biluzik azaltzeko aukera eman diote, eta halaxe egin du.
Aldizkari hau, gay, lesbiana eta transexualei buruz Suedian dagoen aldizkari bakarrenetakoa da. Lehenengo alea argitaratu zenetik denbora asko pasatu ez den arren, jende artean arrakasta ikaragarria izan du.
Nork: gaygarri.2008/05/29 17:56:57.379 GMT+2
Etiketak:
gay
san
modeloak
elorza
odon
lehiaketa
gil
maria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/08 13:13:11.573 GMT+2
10 URTE ARMAIRUAK IREKITZEN
Gehituren
10.urteurrena ospatzeko hilabete honetan zehar zenbait jarduera prestatu
dituzte
Zazpi aurpegi beste hainbat telebistetan
agertzen dira eta beraien ahoetatik honako esaldiak: “nazka ematen nauzu” edota
“akatu beharko zintuzketen”. Horiek dira homofobiaren gela dekoratzen duten item-ak, Gehituren 10 urteko ibilbidea
gogoratzen dituen esposizioaren lehenengo gela.
Erakusketa, Donostiako Tabakalera eraikinean dago eta puntako egoerak eszenifikatzen ditu,beste zenbait gauzen artean, horixe baita oraindik, eta aurrerapauso handiak eman badira ere, zenbait homosexualek kalean, lanean, edo etxean sufritzen dutena. Beste bideo mota muntaien bidez bisitariak Gehituren 10 urteko ibilbidea ezagutzeko aukera izango du, baina etorkizunerako dituzten helburuak ezagutzeko ere. Azpimarratzekoa da bideo bakoitza, armairu baten barruan proiektatuta dagoela, horrek dakarren karga sinbolikoarekin.
Bestalde, erakusketaren ardatz diren sinboloak erakusten dira: Gehituren 10.urteurrenaren logoa, Gehituren ekintzetan lagundu dutenen aurpegiekin egindakoa, Biteri Zuhaizti ikastolako mutil eta neskek egindako hortzadarraren bandera eta Tabakaleraren kanpoan erakusten den lazo gorria, Egiako zahar-etxeko emakumeek egindakoa.
Gehituren ibilbidea ez da maldan beherakoa izan beti eta hasiera oso zaila izan zen. Hau ezagutzeko Gehituren kide izan zen lehenengo pertsona heterosexualarengana jo dugu: Jone Olariagarengana.
Gehituko bozeramaileak, Koldobike Mujikak, “edozein herritar errealitate hau bizi eta sentitzera” gonbidatzen duela esan du, “gizarte hau, pluralagoa, toleranteagoa eta egokiagoa” bihurtzeko helburuarekin.
Nork: gaygarri.2008/05/08 13:13:11.573 GMT+2
Etiketak:
10
gay
donostia
tabacalera
tabakalera
gehitu
urteurrena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/22 17:56:13.151 GMT+2
GAY-LESBO-TRANS ZINE JAIALDI INTERNAZIONALA OSPATUKO DA BILBON
Bilboko Zinegoak
zine-jaialdiak bost urte betetzen ditu aurten. Apirilaren 21-27 bitartean
ospatuko da eta 65 film aurkeztuko dira bertan. Jose Maria Pou aktore katalana
izango da aurtengo saritua.
2003.urtean jaio
zen jaialdia eta egun, Europako erreferentzia bilakatu da gay-lesbo trans-en
inguruan egiten diren ekintzen artean. Lehengo urteko pelikula kopuru bikoitza
aurkeztuko dira eta Rainer Werner Fassbinder zuzendari alemaniarrari omenaldia eskainiko
zaio.
Hilaren 21ean emango zaio hasiera jaialdiari Arriaga antzokian Santi Ugalde eta Maribel Salas aktoreen eskutik eta Eduardo Gaviña transformistaren kolaborazioarekin. 91 izango dira proiektatuko diren lanak, horietatik hirurogeita bostek atal ofizialean lehiatuko dutelarik. Laburmetrai eta dokumentalak izango dira; 13 dokumental eta gainontzekoak kortoak. Bilbo osoko areto ezberdinetan proiektatuko dira lanak; Arriaga antzokian, Kapitol zinemetan, Bilborock aretoan eta baita FNAC dendan ere. Hilaren 28tik aurrera, jaialdia amaitutakoan Bizkaia eta Gipuzkoan zehar proiektatuko dira filmik hoberenak.
Honetaz gain, lehian
ez dauden beste 12 lan ere ikusgai izango dira jaialdiak irauten duen astean.
“OFF zinegoak” , “ 25 años sin Fasbbinder” Rainer Werner Fassbinder zuzendari
alemaniarraren omenez, eta “Argentina en corto”-ko 8 laburmetrai, Argentinako
gay kolektiboaren ingurukoak. Horietako 3 lan
euskal zuzendarienak dira: José Julián Bakedanoren «La carta del amigo»;
Mikel Ruedaren «Present Perfect»; eta Eduardo Gaviñaren «Yogurinha Borova abduced
by Mika», azken hori lehiaketaz kanpo.
Aurtengo ohorezko saria Jose Maria Pou aktore katalanari emango zaio, eta jaialdiak irauten duen egunetan hainbat aktore eta zuzendariren bisita jasoko du Bilboko hiriak.
Nork: gaygarri.2008/04/22 17:56:13.151 GMT+2
Etiketak:
zinea
bilbo
trans
gay
lesb
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/21 19:03:17.047 GMT+2
GAY PRIDE
The movement has
three main aims: that people should be proud of their sexual orientation and
gender identity, that sexual diversity is a gift, and that sexual orientation
and gender identity are natural and can’t be altered. Marches celebrating Pride
are celebrated worldwide. The symbols of LGBT pride are the rainbow flag, the
Greek lambda symbol, and the pink and also black triangles.
The gay pride day is celebrated all over the
world, but the biggest parties take place in the most populated capitals of
Europe like Berlin, Paris,
Amsterdam, Madrid or Barcelona. All the participants take part in the city
parade that is characterized by a positive atmosphere, the presence of disco
music and colorful clothes.
Nowadays, it is
not totally accepted that people of the same sex have relationships but, in the
ancient Greek society the sexual identity was not a reason to exclude someone.
If you want to know more history about it you can search for information here.
Do you think that
gay pride day is only for LGTB people?
Don’t be so sure. Come and check it!
Nork: gaygarri.2008/04/21 19:03:17.047 GMT+2
Etiketak:
tetas
saenz
gay
elorza
odon
soraya
santamaria
pride
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/16 17:06:22.612 GMT+2
COMO SI SON DINOSAURIOS
Hace un año y medio, dos periodistas de la televisión autonómica vasca fueron a hacer un reportaje a un centro de acogida para huérfanos en la localidad guipuzcoana de Urnieta. El periodista hizo varias entrevistas a niños y niñas de diferentes edades, pero la respuesta más curiosa fue la del niño mas pequeño del centro, que tenía 6 años; “¿A ti te importaría tener dos aitas o tener dos amas?” preguntó el periodista, y esto fue lo que respondió el chico “Si me quieren, como si son dinosaurios”.
Este es el claro ejemplo de que el desarrollo y la educación de un niño de familia homoparental no son diferentes a los de un niño de familia heteroparental. Que, ¿qué es una familia homoparental? Una familia homoparental es la que esta formada por dos personas del mismo sexo con uno o varios hijos.
Desde hace muchos años existen parejas de hecho del mismo sexo, pero, en España, hasta 2005, no fueron reconocidas legalmente. En ese mismo año y gracias a la ley que lleva el mismo nombre se les dio el derecho a adoptar. De esta manera España fue el cuarto país, tras Holanda, Bélgica y Canadá, que reconocía estos derechos a los homosexuales, aunque fuera de manera muy polémica y con muchos impedimentos. Hoy en día, existen más de 150 matrimonios en todo el Estado.
A veces las personas se preguntan si tener un padre
homosexual puede ser difícil para los niños. Según los últimos estudios de
En 1973,
Educar un niño precisa de personas adultas sanas que deseen dar cariño, cuidado, respeto, proyectos positivos de vida a crios que de otro modo quedarían subsumidos en la muerte psíquica y social. No todas las personas heterosexuales ni homosexuales están emocionalmente preparadas para la dificultosa tarea de criar sanamente a un niño.
Como se ha comentado antes, una crítica muy conocida a la adopción de niños por parte de una pareja homosexual es que esos niños probablemente vayan a ser homosexuales. Pero, según esa afirmación, educar niños en una pareja heterosexual llevaría a que esos niños tuvieran más probabilidades de ser heterosexuales. Lo primero, no hay ningún estudio que certifique que eso sea así y esa teoría plantea otra pregunta: todo el mundo acepta que existe una dirección intencionada hacia una identidad heterosexual, pero, ¿es malo que esa dirección tome la dirección opuesta?
Deberíamos intentar que la libertad por elegir la identidad sexual de cada uno fuera la máxima, y que la vida del niño fuera la mejor, sin tener en cuenta si vive en una familia homosexual, heterosexual, bisexual, transexual o de dinosaurios.
Nork: gaygarri.2008/04/16 17:06:22.612 GMT+2
Etiketak:
dinosaurios
firefox
adopcion
gay
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/08 14:29:27.203 GMT+2
Aurkezpena
Garazik Joseba
dena polita gizarte honentzat
Aritzek Eneko maite du ordea,
zergatik ez zaie kalean errespetatzen?
Ez al du maitasunak gutxienez merezi
inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe
behingoz lortzeko begirunea
Nork: gaygarri.2008/04/08 14:29:27.203 GMT+2
Etiketak:
transex
gay
lesb
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
