Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/13 22:10:02.322 GMT+2

Geografia apunteak

Hemen daude geografia apunteak. Ez daude liburu osokoak ezta urte osoan zehar egindakoak. Norbaitek gehiago baditu jar dadila kontaktuan gurekin hauek igotzeko.

Sorte on!

Nork: Ainhoa.2007/06/13 22:10:02.322 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/13 21:24:28.984 GMT+2

HIRIA EUSKAL HERRIAN

Bilakaera historikoa373

Asentamenduen sistema eta lurraldearen erabilera historian zehar gizaki eta inguruaren arteko harremanaren eraginez sortu dira

Lehen asentamenduak, erromatarren garaian ezarri ziren, gune estrategikoetan, besteak beste Iruña(pompaelo, Baiona(Lappurdum eta Iruña-Oka(iruña-Veleia, asturias-Bordele galtzadan kokatuta zeuden eta. Asentamenduen lehenengo sare hori Goi Erdi Aroko elizaren eskualdekatzearen oinarria izan zen, gotzaindegien egoitzak Iruñean eta Baionan ezarri zituen eta.

Erdi Aroaren lehenengo zatiko krisian, hirigintza gelditu zen, Nafarroa hegoaldea musulmanek konkistatu zuten eta horrek eragina izan zuen herrien planoan, Tuteran esaterako.

 Behe Erdi aroan, hiribildu ugari sortu ziren lurralde osoan, egora sozio ekonomikoa berria zelako. Europako ekonomia eta aginte politikoa Mediterraneo ingurutik Atlantikora lerratu ziren eta. Prozesua merkataritza kultura soziologia ardatzaren inguruan egituratu zen, Santiagoko bidea. Bide horren eraginak inguruko herriak eta eskualdeak bultzatu zituen, bide horretara egokitutako hiri morfologia agertu zen, bideko hiribilduak, esaterako Otxandio eta Ainhoa; plano erdi ortogonaleko hiribilduak edo bastidak, Durango. Erdi arkoko hiribilduak fundatzeko prozssua oso garrantzitsua zian zen, EHko gaur egungo hierarkizazio asentamenduen eskema dira eta. XII. mende amaieran eman zen hirigintza prozesua Araban eta Gipuzkoan, monarkiak eskatuta. Bizkaian handik gutxira jauntxoek bultzatuta.

 Aro modernoan, hiri asentamenduak modu organiko eta orekatuan hasi ziren, Erdi Aroko planotik abiaturz.

XIX.  mendearen bigarren erdian,  aldaketa prozesu garrantzisuenak abiatu ziren, defentsa gerrikoa apurtu eta modu ordenatu eta erregularrean hasi ziren zabalguneak eraikiz. Hemen burgesia eta erdiko kalseak ezarri ziren eta finantza eta merkataritza funtzo berriak ere. Lehenengo Donostia eta Bilbon egin ziren. Gainerako zabalguneak geroagokoak dira eta garrantzi gutxiagokoak.

Aldi berean Bilboko itsasadarraren inguruan izaera marjinaleko lehenengo auzo pilatuak agertu ziren.

1960 eta 1970bitartean, Bizkaiko itsasaldeko industriaren garapena indartu zen. Hiriburuetan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako tradiziozko nukleoetan hazkunde handia egon eta lehentasuna inmigrazio ugariari bizilekua ematea zen, landatik hirirako mugimendu handientzako.

Hazkundearen eraginez, herri eta espazio arteko oreka apurtu zen, hiriko periferiek gora egin zuten izugarri.Hirigintza desordenatua zen, erregulazio gabea eta kalitate urrikoa. Hiriko habitata degradatu zen ondorioz, kalitate eskaseko etxebizitzak, ekipamendu komun eta azpiegitura gutxi zegoen, kutsadura etabar...

Hirien morfologia eta egitura374

Euskal hirietan bakoitzak bere morfologia duen zenbait inguru bereiz daitezke:

Alde zaharra: kasu gehienetan erdi arokoa da. Lehenengo harresiz inguratua zegoen baina normalean hauen zati bat edo osorik bota ziren zabalguneak eraikitzeko Planoak hainbat tipologiak ditu: irregularra; lineala(Santiago) edo koadrikula itxurakoa. Batzuetan ondoren eraldatu ziren, kaleak lerrokatuz eta zaharberrituz. Bilbeak dentsitate handia du eta eraikuntzan arte eta monumentu ondarearen aztarnak daude, eraikin gehienak berritu egin dira eta hondamendiak jasan dituzte ere.

Zabalgunea: XIX. mende bigarren erdian garatu ziren hiriburuetan, gehienbat trenbidea iristearekin batera. Batetik burgesen zabalguneak ireki ziren koadrikula itxurakoak, eta bestetik hirien kanpoaldean auzo marjinalak eraiki ziren, langile eta industri instalazioak hartzeko, eraikinen kalitate eskasa eta dentsitate handikoak(Bilboko itsasadarra).

Hirien periferia: 1960tik aurrera eraiki zen, industrializazioa eta immigrazioa sendotzean hiriak asko hazi zirelako. Bizkaian eta Gipuzkoan hazkunde hau planifikaziorik gabe eman zen. Etxeek ekipamendu gutxi eta ingurumen arazo ugari sortzen zuten Eraginez, gizarte marjinazioa hazi egin zen.

Gaur egun: hirien arazoei orokorrean egiten zaie aurre, gainbeheran dauden hirietan berpizte sozio ekonomikoa lortzeko. Horretarako zenbait jarduera ematen dira, eraikinak zaharberritu, kaleak oinezkoentzat bakarrik, turismoa sustatu...honek periferiako auzoen egoitza hobetzea lortzen du, garraio azpiegiturak hobetzea, arkitektura balio handiko eraikinak egitea eta hirien garapen iraunkorra sustatzea.

Hiri sistema

Euskal Herriko biztanleria gehiena(%77 inguru) hirietan bizi da, bost hirietan. Beraz oso urbanizatua dago. Bere ezaugarriak:

Espazioaren banaketari dagokionez modu irregular batean azaltzen da: isurialde atlantikoko kostaldean(lurraren %24)biztanleriaren bi herenak bilduz

Udalerrien maila tamaina banaketa kontuan hartuz erregulartasuna litzateke ezaugarririk nabarmenena: Bilbo gehienekoa, ondoren Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Miarritz-Anglet-Baiona datoz(200.000 biztanlea) eta ondoan 20.000ko biztanleria duten herriak,hiri-aglomerazioak eratuz(10.000).

Eraginpeko eremuari dagokionez populagune gehienak bere lurraldeko hiriburuen eraginpean daude, lurralde ertzetan daudenak zian ezik. Arabako Errioxa edo Nafarroak Erriberakoak, betekizun askotarako Miranda de Ebro edo Logroñoren eraginpean baitaude.

Azpimarratu behar da lurralde osoa ez dagoela hiri sistema berean integratuta, bi azpi-sistema sortu dira:

-Kostakoa:

Itsasbazterrean dauden hiri aglomerazio handienak, Bilbo, Donostia eta Baiona, beste herri txikiago baina ugariekin batera hiri etengabea osatzen dute. Hauek portu, industri, finantziar eta zerbitzu betekizunak dituzte, batez ere turismo zerbitzuak, XX mendearen azken urteetan.

Bizkaian Lapurdin bezala, desoreka espazial handia ageri da biztanleriaren banaketan. Bilbo Handiak Bizkaiaren %85 kontzentratzen du, beste %5 eskualde buru giza direnak. Gernika, Durango, Bermeo, Balmaseda...

Gipuzkoak alderantziz hiri sare orekatuagoa du, neurri handian industri enpresa ekimen ugariagoa eta finantza bolumen txikiagoa izan duelako. Hiri sarea haranen sakonean zehar eratzen da, lurraldea ataletan banatuz

Euskal Herri kontinentaleko kostaldea konurbazio moduan antolatzen da inguruko ekonomia eta turismo finantzaren benetako ardatza den Baionatik Hendaiara. Inguru honetako barrualdean hiri egitura makala da.

-Barrualdea

Biztanleria lurralde hiriburuen inguruan batzen da: Gasteiz eta Iruñean, ekonomia eta hiria planifikaturik hazteko gaitasun handiak dituztelako.

Arabako ezaugarri nagusia makrozefalia da, Gasteizek dauka Arabako biztanleriaren %76a eta Laudio eta Amurrio salbu ez dago herrigune indartsurik.

Nafarroan hiri egitura orekatuagoa da, Iruña metropoli aldea indartsua bada ere(%50). Hirigune handiak ditu hala nola Tutera, Tafalla, Lizarra, Olite...eta txiki asko.

Hiri sistemaren etorkizuneko erronkak378

Hirien sistema koherentea lortzeko, hiri sistema maila bakoitzean oinarritutako estrategiak behar dira:

Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearrak dituen helburu batzuk erdietsi behar ditu, EAE Europan hobeto integratzea eta erkidego osoa eta lurralde historiko bakoitza modu orekatuan zuzentzea:

-Bizkaian, Bilboko metropolia sustatu behar da, zentraltasuna galdu egin duelako. Ekipamendu, hornidura eta zerbitzuetan espezializatu nahi da, inguru hurbilera hedatu eta honekin hiriaren kalitatea eta ingurumena hobetu, itsasadarraren inguruko espazioak apurka hobetuz.

-Gipuzkoan, Donostiako hirugarren sektoreko funtzioak sustatu nahi dira, astialdiari, kulturari eta kalitatezko turismoari lotutakoak, lurralde orekaren mailei eutsiz beti ere. Donostia-Baiona korridorea ere dinamizatu nahi da, hirugarren sektoreko jarduera ekonomikoaren ardatza izan dadin.

-Araban, industria gune eta zerbitzu gune gisa duen ahalmena garatu nahi da; hiriburutik lurraldera jarduerak gehiago hedatzea lortu nahi da, barrualdea hobeto egituratu. Beharrezkoa da Logroñok Errioxa Arabarrean duen eragina orekatzea, Gasteizen eta Kanpezuren arteko lotura zuzenak ezarriz; Gasteizen hegoaldeko udalerriak sustatu, eta Gasteiz Hiriburuen euskal Sistema Polinuklearrean hobeto integratzea, lurreko, eta aireko komunikazioak hobetuta.

Hiri ertainak sustatu behar dira, lurralde-orekako politikak aplikatzeko giltzarriak dira, berrikuntza eta garapen prozesuak lurralde osora hurbiltzen dituztelako. Eskualdeko ekipamenduak eta zerbitzuak emango zaizkie.

 

 

Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:24:28.984 GMT+2
Etiketak: herrian hiria euskal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/13 21:21:33.205 GMT+2

BIZTANLERIA EUSKAL HERRIAN

Banaketa

EHko biztanleriaren dentsitatea handia da, 136,6 biztanle kilometro karratuko, EAEn dentsitatea handiagoa da, Espainian baino 3,5aldiz handiagoa. Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean daude eta bigarren mailan Arabako eta Nafarroako hiriburuetan. Dentsitaterik txikietan baserri inguruan daude, Arabako lautadetan eta mendialdean eta Gorbeia inguruetan.

Kostaldeko inguruan , Lapurdin turismoa, egoitzak eta merkataritza dira nagusi, eta Zuberoan eta Nafarroa Beherean nekazaritza jarduerak. Hori dela eta, lehenengoan biztanleria gora egiten ari da, beste biek biztanleria etengabe galduz doaz.

-Bizkaian EAEko biztanleen erdia baino gehiago dago. Dentsitaterik handienak Bilbo Handian daude. Portugaleten, Sestaon, Getxon eta Basaurin ere pilaketa handia dute. Gaineko inguruetan ez da jende asko izi, Durangaldean eta Gernika-Bermeon izan ezik.

-Gipuzkoan EAEko biztanleriaren %32,40 dago. Dentsitaterik handienak Donostialdean daude, hortik kanpo biztanleriaren banaketa orekatuagoa da, topografia malkartsuaren eraginez biztalneak haranen azpialdean pilatzen dira eta.

-Araban, gasteiz hirian dago bildura. Okupaziorik txikienak Errioxa Arabarrean daude.

-Nafarroan biztanleriaren entsitatean kontraste handia dago mendebalde eta ekialde artean, elhenenegoan pilaketa handiagoa dago. Gehienak iruñan eta Erriberan biltze dira.

-Euskal Herria kontinentalean, hazkunde demografikoa hiri periferietara bieratzen ari da, hir nagusiak guztiz beteta daudelako, eta barrualea jendez husten ari da.

Biztanleriaren berezko mugimendua

Erregimen demografiko zaharrak berezko hazkundea txikia zuen, jaiotza tasa handiekin eta heriotza tasa handiekin.

Trantsizio demografikoa berezko hazkunde handiko aldia izan zen. Jaiotzak apurka-apurka behera egiten hasi ziren. Joera orokor horren barruan gorabeherak egon ziren Gerra Zibilen eraginez eta Baby Boom fenomenoaren eraginez. Fenomeno horrek 70eko hamarkadaren hasieran jaiotzen beherakada gelditu zuen, euskal industrializazioak biztanleen bizi maila hobetu eta umeak izateko etorkin hazteak erakarri zituen. Heriotza tasak behera egin zuen. Beherakada indartu zen 50eti aurrera, bizi maila higiene egoera eta osasun egoera hobetu egin zirelako. Biztanleen kopurua berriz bikoiztu zen.

Erregimen demografiko modernoa krisiak industria gogor jo zuen ea benetako krisi demografikoa gertatu zen, 200urtez izandako goranzko joera geldituz. Jaiotza tasak behera, euskal ekonomiaren motorra jo zuelako, etorkinak zahartu egin zirelako. Heriotza tasa egonkortu zen, zifrak txikiak ziren. Berezko hazkundeak behera egin eta zifra txikietan batzutan zifra negatiboetan ezarri zen. Gaur egun, jaiotza tasa txikia da, Espainiako batez bestekoaren azpikoa, 95etik aurrera berreskuratzen ari da. Heriotza tasa txikia da, Espainiako batez bestekoarekin parekatuta eta berezko hazkundea negatiboa da, Estatuko batez bestekoa baino txikiagoa. Lurraldez lurralde jaiotza tasarik handienak Gipuzkoak ditu ondoren Arabak eta Bizkaiak. Heriotza tasarik handienak Bizkaiak ditu, ondoren Gipuzkoak eta Arabak.

 

Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:21:33.205 GMT+2
Etiketak: herrian biztanleria euskal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/13 21:18:49.375 GMT+2

BIZTANLERIA ESPAINIAN

Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalaren bilakaeran, zenbait etapa edo erregimen demografiko bereizten dira. Etapa bakoitzean heriotzak, jaiotzak eta berezko hazkundeak loturik daude eta arrazoi berdinengatik igo edo jaitsi egiten dira. Etapa nagusiak antzinako erregimen demografikoa, trantsizio demografikoa eta erregimen demografiko modernoa dira. Espainia Europarekin alderatuta beranduago igaro ze etapa batzuetatik besteetara. Hiru fase hauen barruan beste garai edo faktoreengatik daude eraginda igoera edo jaitsierak.

Lehenengo fasea, antzinako erregimen demografikoaren garaia gutxi gora behera, 1858tik mende bukaerara doan partea.

Jaiotza tasak XIX mendearen azken herenean behera egin zuen. Honen arrazoiak: nekazaritza gizarte eta ekonomian zen nagusi; haurrak oso gazte hasten ziren lanean; ez zegoen jaiotzak kontrolatzeko sistemarik...

Hilkortasuna 1870eko hamarkadatik aurrera behera egin zuen. Orokorrean dieta urri eta desorekatua zeukaten, beraz gaizki elikatzen ziren. Horrez gain, izurriteak, gerrek edo 1880an esaterako egon ziren uzta txarrak hilkortasun katastrofikoak ekartzen dituzten. Bestalde aire edo uretik zabaldutako gaixotasun kutsakorrak zeuden, medikuntza atzeratua eta higienerik ez.

Berezko hazkundea txikia da eta gorabeherak zituen gehiegizko heriotza-krisien ondorioz.

Bigarren fasean trantsizio demografikoko garaia emango da, gutxi gora behera XX mende hasieratik 1975era. Esan bezala Espainian geroago hasi zen garai hau, gutxiago iraun baina intentsitate handiagokoa izan zena.

Jaiotza tasa gutxika behera egin zuen gertaera historiko zehatz batzuei loturik. Hogeiko hamarkadan oparotasun ekonomikoarekin tasa berreskuratu zen,;30-56 bitartean behera egin zuen berrito, 1929ko krisia, bigaren errepublikaren ezegonkortasuna, gerra zibila eta gerraostearen ondorioz; 1956tik aurrera jaiotza tasa berreskuratu zen Francok jaiotzen alde egin zuen politika zela eta ; 65erarte baby boom atzeratu bat eman zen; baina antzematen da nola 65etik 75era bitartean desarrollismo bukaeran familiak murriztu egin zirela berriz.

Trantsizio demografikoan, hilkortasuna jaitsi egin zen. Gehienbat bi garaitan nabarmentzen dira hilkortasunak  bi igoera zorrotz dauden den garaietan: 1918ko gripea eta gerra zibila. Arrazoiak osasun zerbitsuen hobekuntza, bizi mailaren igotzea eta hezkuntza eta kultura maila igotzea.

Trantsizioko berezko hazkundea handia izan zen izan ere jaiotzak nahiko bultzatu ziren baina heriotzak ere nahiko handiak izan ziren gerren eta izurriteen ondorioz.

Hirugarren faseak, 1975etik gaur egunera doan denbora tartea hartzen du.

Jaiotza tasak behera nabarmen egin duela badakigu. Gaur egun ere tasa oso txikia da. Jaiotza tasa hau, biztanleria ordezkatzeko mugan dago. Arrazoiak ezberdinak dira: 75eko krisi ostean langabeziaren gorakadaren ondoren ezkontzak atzeratu eta bikoteek jaiotzak murriztu zituzten. Gainera etxebizitzak garestiak direnez, gazteak ezin dira emantzipatu eta gurasoekin bizitzeko aldia luzatzen da gero eta gehiago. Bestalde eragin erlijiosoa murriztean antisorgailuen erabilera ez dago txarto ikusita eta sexu harremanak ugalketatik kanpo daude.

Heriotza tasa baxua da. Adinekoen bizi itxaropena handitu egin da, biztanleria hain zaharkituta egonik beste gaixotasun mota batzuk daude, zahartzaroko dementziaren modukoak adibidez. Emakumezkoen bizi itxaropena nabarmenki handiagoa da.

Gaur egungo berezko hazkundea oso txikia da, Jaiotza eta heriotza tasak oso txikiak dira, oso parekaturik daude.

Konklusio moduan eta zonaldeka nolabait analisi bat eginda amai dezakegu esanez: jaiotza tasak gora egin duen autonomia-erkidegoetan biztanleak gazteagoak dira, gainera erkidego hauek heriotza tasa batezbestekorik behera dute. Batezbestekotik beherako jaiotza tasa duten erkidegoak biztanleria zaharkitua dute emigrazio indartsua jasan zutenak iraganean, hauetan orokorrean berezko hazkundea negatiboa izango da.

Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:18:49.375 GMT+2
Etiketak: biztanleria espainian | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/13 21:16:46.160 GMT+2

TURISMOA

Ohiko turismo eredua

Espainiako turismoaren garapenaren eragileen artean: kanpoko arrazoiak: II. gerrate mundialaren ondorengo hobekuntza ekonomikoek turismoa ahalbidetu zuten klase ertainen artean;garraioaren hobekuntzak mobilitatea erraztu zuen. Barruko arrazoiak: geografikoki Europa Espainiatik hurbil dago; klima paisaia eta hondartzak ezin hobeak; kultur altxorra(monumentuak, gastronomia…);merkea zen pezetaren debaluazioari esker; estatuak emandako erraztasunak turismoaren azpiegiturak antolatzeko.

Turismoaren eskaintza produktua saltzen dutenek eta turismorako instalazioek osatzen dute. Produktua saltzen dutenek nazioarteko azokak antolatzen dituzte. Maiorista hauek turismorako instalazioak osatu, mantenu eta astialdirako beharrak betetzen dituzte: Ostatu eskaintzak, mantenuaren eskaintzak, astialdirako eskaintzak.

Turismo eskaerak alde bi ditu: nazioarteko eskaria 50. hamarkadan hasi eta turistak Europako ipar eta mendebaldetik zetozen. Estatuko eskaria urte sasoiei lotuta dago. Normalean oporrekin bat dator, gabonetan elur estazioak, aste santu eta udan kostaldeko turismoa…Zubi eta asteburuetan ere turismoa dago normalean hurbil dauden tokietara.

Turismo lekuak turismo dentsitate handieneko lekuak dira, Madril, Uharteak eta mediterraneoko kostaldea. Sasoiko erregioak(Katalunia eta Balearrak) eta turismo egonkor moduan(kanariak, Madril…)sailkatu daitezke.

Turismoaren eraginak lurraldean ondorio batzuk ditu:

-Demografikoak: leku hartzailean, hazi egiten direlako, eraikuntzan eta ostalaritzan nabari da nagusiki, lana ugaritu egiten delako.

-Ekonomikoak: lana sortu egiten da, turismoaren dibisak merkataritza balantza berdintzeko eta zorrak kitatzeko erabiltzen da.

-Politiko eta soziologikoak: zoruaren falta dagoenean espekulazioa ematen da. Bestalde politikariek eraikuntza antolatu behar izango dute arau batzuen arabera.

-Ingurugiroan: inguruak aldatu egiten dira, kasu askotan era irrazionalean, itsasertzean edo hondartzari lekua kenduz.

Ohiko turismoa ereduaren krisia eta turismo alternatiboa

1989tik aurrera krisi batzuk eman dira turismo munduan: sektorearen garestitzearengatik; azpiegitura eza; antolatzaileen mendekotasuna, hauek kalitatea handitu eta prezioak murriztu dute; afrika iparraldeko mediterraneoko beste herri batzuen konpetentzia(Maroko, Tunez) eta Europako ekialdeko herrien erakargarritasuna(Chekia, Eslovaquia).

Sektorearen birmoldatzea ekarri du eta horretarako Futures Plana(1996-1999) martxan jarri zen ondoko puntuetan oinarrituta:

Kalitatezko turismoa bultzatzen da; sasoiko eta eskualdeko desorekak berdintzea(hirugarren adinekoen turismoa urte osoan,kirol turismoa, nekazaritza turismoa,ekoturismoa,kongresuak…); atzerrikoen mendekotasuna gutxitzea; turismoaren garapena ingurugiroaren kalitatearekin bat egitea.

Hirugarren sektorea Euskal Herrian

Euskal ekonomia ere beste herri batzuen antzera, hirugarren sektorera hurbiltzen joan da. Gaur egun hirugarren sektorea goraka ari da eta honen arrazoiak: industriaren krisia, EBn sartzea, autonomien prozesua.

Garraioak

EHn kontraste handiko erliebeak daude, komunikazio bideak ez dira inoiz errazak izan eta inbertsio handiak suposatze dituzte, baina alde txar hau erraztu egin du penintsularen igarobide izateak.

Errepide sare modernoa etengabe hasten dago

Burdinbide sare nagusia linea handiak lotzen ditu.

Itsasoko garraioa ezinbestekoa da atzerriarekin merkantzien trukea egiteko. Portu nagusia Bilbokoa da eta hondoren Pasaia eta Baionakoak.

Bost aireportu daude Euskal Herrian: Loiu, Foronda, Miarritze, Hondarribia eta Noain. Nagusiena Loiukoa da trafiko estatal eta internazionala duena.

Turismo sektorea

Turismoak ez du garrantzi handitik izan EHko ekonomia orokorrean. Eguraldi zela eta ez zen leku erakargarria hondartza turismoaren kontzepturako.

Bi leku daude esanguratsuak direnak: Donostia eta Miarritze. Goi burgesiak udako egoitzak bertan zituzten eta oraindik erakargarriak dira erosteko ahalmen handiko turismoarentzat. Gaur egun Bilbo ere da erakargarria garapena eman delako hirian, Guggenheim, Arte Ederretako Museoa, Alde Zaharra…Beste ate batzuk baditu turismoak EHn:

Landa turismoa eta nekazal turismoa; ekoturismoa; kongresu eta jardunaldietarako turismoa; Guggenheim museoa.

Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:16:46.160 GMT+2
Etiketak: turismoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/13 21:14:56.873 GMT+2

INDUSRIA KOKAPENA EUSKAL HERRIAN

Industriak kokatzeko joerek erresistentzia egiten diote aldaketari. Aldaketa gutxi batzuk gorabehera, 1970eko hamarkadaren erdian zeuden joerak daude gaur egun ere, eta banaketa desorekatua eta polarizatua dagoela erakusten dute.

Tamainari erreparatuz  esan dezakegu enpresa txikia dela nagusi guztiaren %40 izanik eta gehiengoa Ipar Euskal Herrian kokatzen dela, enpresa ertainak Gipuzkoan eta Nafarroan eta enpresa handiak Bizkaian eta Araban.

Sektoreei begira metalurgiaren eta ekipo ondasunen sektoreak dira nagusi Euskal Autonomia Erkidegoan: Bizkaian eta Araban metalurgia eta makina eta ekipo mekanikoa; Nafarroan, automobilgintza, siderurgia, papergintza eta kontserbakoa; Ipar Euskal Herrian aeronautika, armagintza, oinetakogintza.

Beraz, eskualdeka lanpostuen kokapenak triangelu alderantzikatuaren itxura hartzen du, honen hiru erpinetan hiriburuak dituelarik(Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eta kontraste nahiko dago kostaldekoen eta barrualdekoen artean.

Bilbo eta Donostia nukleoak industria-korridore baten bidez lotuta daude barrutik, Durangaldetik Deba haranetik eta aldiz hutsunea dago bi horien eta Gasteizen artean. Orokorrean hiriburuetan biltzen dira industria gehienak, zerbitzuen eta industriaren artean lortura gero eta handiagoak daude eta.

Bizkaian eredu polarizatua dago, Bilbo Handian. Bizkaian dago industria lanpostu kopururik nabarmenena. Ibaizabal ibaiaren ibilgua zen Euskal Herriko industri eskualde nagusia, eta Espainiako lehenengotarikoa, Orain ere Bilbo aldea da langile dentsitate eta enpresa kopuru handienekoa, 50.000 lanpostu baino gehiagorekin adierazia.

Siderurgia, metalgintza, ontzigintza, ekipo-ondasunena eta kimika dira nagusi. Baita Aceria compacta oso modernoa den enpresa hemen dago.

Gipuzkoan banaketa orekatuagoa da, gune hau Euskal Herriko bigarrena izanik garrantzi eta lanpostu kopuruaren arabera. Donostian 10.000-25.000 lanpostu bitartean dago.

Deba Haranean metalurgia, elektriko eta elektronikoa, ekipo ondasunak eta ehungintzaren sektoreetan oinarriturik batez ere.

 Urola Haranean, Zumarraga eta Legazpin metalgintza, Azpeitia eta Azkoitian altzari eta metala eta zumaian makineria eta ekipo ondasunak.

Oria harana, industria oso sakabanaturik dago herrika. Beasain eta Tolosa aipagarrienak(2.500-5000lanpostu bietan). Beasainen CAF, Ormaiztegin Irizar eta Tolosan makineria eta ekipo ondasunak eta papergintza.

Donostialdean, Hernani, Lasarte, Pasaia, Herrenteria eta Bidasoa behea bat eginda daude.

Sakana- Burundako korridorean Olazagutia, Altsasun...metalurgia eta zementuko industriak daude.

Araba eta Nafarroan industria apurka-apurka hartu du espazioa, azken hamarkadetan inguru dinamikoenak bilakatuz. Inguru horretako industria proiektu asko isurialde atlantikoko haranetatik datoz, lurzorua urria eta garestia delako. Gainera, hegoaldean industria jardueretarako prestatutako espazio ugari dago, azpiegituretarako eta komunikabideetarako baldintzak hobeak eta bizi kalitatea hobea da. Horri guztiari esker izan du gorakada hegoaldeko inguruak.

Araban oso lanpostu gutxi dituzten hiruzpalau enpresa ikus daitezke(500-1000) eta hiriburuan 25.000-50.000 bitartean daude lanpostu kopuruak. Iruñerria eta Arabako Lautadan polo handiak daude beraz. Gasteizek lanpostuen eta industria jardueren %80 hartzen ditu. Gasteizen metalgintza, plastikogintza eta aeronautika eta automobilgintza ematen da.

Iruñako metropoli barrutia sendotu da. Iruñan, antzekoa gertatzen da, nahiz eta ez den hain pilatua. Nafarroako industriako lanpostuen erdiak hartzen ditu. Beste gune garrantzitsu batzuk Tutera, Tafalla, Irurtzun eta Lesaka dira.

Euskal Herria kontinentalean, industria Lapurdiko kostaldean ezarri da Baiona-Anglet-Biarriz inguruan, Baiona gune nagusia delarik, aeronautika, ekipo, metalurgia, eraikuntza, elektronika...landuz.

Azken urteetan, industriaren kokapenean aldaketak egonda, inguru tradizionalen pisua garrantzitsua da oraindik(Bilbo Handia), industriak sortutako lanpostu kopuruaren arabera. Gipuzkoa orekatuagoa du lanpostu banaketa hau lurraldean zehar eta Araban eta Nafarroan dinamismoan ematen dela, jarduera hiriburuan pilatzen da. Euskal Herria Kontinentalean, industriako lanpostuen pisua oso urria da, eta Lapurdiko kostaldean biltzen da bereziki.

Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:14:56.873 GMT+2
Etiketak: kokapena herrian euskal industria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/13 21:12:39.943 GMT+2

INDUSTRIA KOKAPENA ESPAINIAN

Espainian, birmoldatzeko prozesuan dauden industria sektore helduak pisu handia dute oraindik; sektorerik dinamikoenean atzerriko kapital ugari eta goi teknologiari lotutako sektoreak atzerapenez ezarri dira, kasu batzuetan oraindik fase hasi berrian daude.

Oztopoak honako hauek dira: eskaria murriztea,lehiakortasuna gutxitzea, Europako politikak produkzioa murrizteko eta diru laguntzak kentzeko eskakizunak… Sektoreak:

Oinarrizko metalurgia eta eraldaketa metalikoena: Industria siderurgikoa, altzairua burdinatik lortzen du labe garaietan(mediterraneoko eta Bizkaiko labe garaiak itxi eta pribatizatu zirenetan Europako bi enpresekin batu eta kostuak murriztu dira. Eraldatu metalikoen industria, mota guztietako makinak egiten ditu.

Etxeko tresna elektrikoen produkzioa, produkzioa, enpresa eta merkatua berrantolatzeko prozesuan murgildua dago. Zenbait enpresa itxi dira.

Ontzigintza, Galizia, Kantabria, Euskal autonomia erkidegoan doikuntza handia jasan du murrizteko eta apurka beste bide batzuetan espezializatzeko.

Larrua eta zapatagintza,bi adar ditu: teknologia erabiliz lortutako zuntz kimikoena eta jantzigintza, enpresen minifundismoa, sakabanatzea eta eskulan ugari erabiltzea ezaugarri dituena. Estatu merkeagoen lehiari egin behar dio aurre.

Industria sektore dinamikoak, etorkizunera begira aukera ugari dituzte:produktibitate eta espezializazio handi,enpresa egitura malguak eta saneatuak, eskaria bermatua eta atzerriko kapital ugari.

Automobila, birmoldaketa prozesua jasan zuen eta hemen multinazionalen jabeek egin zuten laguntza ofizialekin sektoreak Espainiako esportazio handienak ematen ditu, hala ere berrikuntza teknologikoak behar ditu.

Sektore kimikoa, Espainiako oinarrietakoa da, lehiakortasun gutxikoa, eta ikertzetzako gaitasun urrikoa. Petrokimika Puertollanon esaterako edo  eraldatze kimika EAEn.

Nekazaritzarako elikagaien sektorea, sakabanatua dago, baina multinazionalek ere pisu handia dute.

Eraikuntza, azkenaldian asko suspertu da.

Espainian puntako industria sektoreak,goi teknologiakoak, mikroelektronika, telematika… atzerapenez ezarri dira, hainbat sailtasunekin: Atzerriarekiko atzerapena dute; enpresa ertain eta txikiek nagusitasuna dute, lehiakortasuna urria izanez; eskulana eta hezkuntza sistema gutxi egokitu dira eskakizunetara.

Kokapenari beira metropolien eta hiri inguruetan ezartzen dira batez ere.

Emaitzei begira multinazionalak erakartzeko gaitasuna dute baina berrikuntzak zabaltzeko gaitasuna zalantzazkoa da multinazionalek ikerketak jatorriko estatuan egiten dituztelako eta lotura gutxi dituzte gainerako enpresekin.

Desorekak handiagotu dira teknologia berriek kokapena ondo hautatzen dute, hiri handien inguruan eta industria ardatz dinamikoenetan.

Gaur egun Espainiako industriak egitura arazo batzuk ditu:

Enpresen tamaina ez da egokia, txikiak dira gehienak edo ertainak. Produktuak garestiak ea lehiakortasunik gabeak dira, Europar batasuneko enpresa handietatik urrun.

Ikerketa urria da, inbertsioak oso pilatuta daude sektore(elektronika, informatika)eta lurralde konkretuetan(Madril, Katalunia).

Teknologia menpekoa eta atzeratua da, teknologia gutxi sortzen da, asko inportatu eta gutxi esportatu

Ondorio nagusiak produktibitate eta kalitate eskasa, prezio handia eta lehiakortasun txikia dira.

Gaur egungo industria ezartzeko faktore klasikoek garrantzia galdu dute aldaketen eraginez:

Baliabide naturalak ez dira eskura izan behar, itsasoko garraioa merkea da eta lehengai batzuen ordezko sintetikoak garatu dira. Energia oso erraz garraiatzen da. Salmenta inguruak handiagotu dira ez dago tokiko merkatuarekiko mendekotasunik. Garraioa eta komunikabideak hobetu egin direnaz distantziak ez du garrantzirik. Eskulana garrantzitsua da, profesionalak behar dituztenentzat. Faktore nagusia berrikuntza da.

Enpresak ezartzeko joerak: industria ehienek espazio periferikoetara hedatze bultzatzen da baina industria gune garatuenak erakargarriak dira oraindik.

Industria orain arte erakargarriak ez ziren periferietara hedatzen ari da: industria pilaketa handiek arazoak dituztelako, ingurumena zikinduz batik bat; Periferietan errazagoa da kostuak murriztea; industrializazio endogenoaren garapena, inguru bakoitzeko baliabideak erabiltzea.

Baina espazio zentralak erakargarriak dira oraindik, zerbitzu asko, azpiegitura aurreratuak eta merkatu handia behar dituztelako. Joera hau mundu zabalean ere ikusten da, EEBB, Japonian…

Espainiako industriak lurraldean modu ezberdinean ezartzean lurralde desoreka batzuk sortzen dira biztanleen banaketari aberastasunari, azpiegiturei, ekipamenduei, eta pisu politikari lotuak. Honako inguruak bereizten dira: garatuak, gainbeheran daudenak, zabaltzen ari direnak eta industrializazio murriztuko inguruak.

Industria inguru garatuak, metropolietako espazio zentralak dira, Madril eta Bartzelona Espainian.

Hedatzen ari diren inguruak, normalean metropoli koroetan daude (LLobregat behera, Bilboko itsasadarraren ezkerraldea, Madril hegoaldea). Batzuetan erdigunetik datozen industria tradizionalak hedatu direlako, industria poligonoen moduan. Beste batzuetan enpresa berritzaileak mugitu eta parke teknologikoetan ezartzen dira. Industriaren garapen ardatzak komunikabide nagusietan ezartzen dira, Ebroren harana eta mediterraneoa. Autobideen sareak… eta horrez gain eskulangintzako tradizioa aspalditik duten hiriekin produktuak eraldatzeko industria sakabanatuekin daude lotura.

Gainbeheran dauden industria guneak, Asturias, Kantabria eta gune bakartu batzuk dira. Duela gutxira arte EAE multzo honetan zegoen baina gaur egun suspertu egin da.

Ez dute industria dibertsifikaziorik lanpostu alternatiboak sortzeko. Enpresa handiak dira nagusi, txiki eta ertainak handien menpekoak dira eta hauen krisiaren eragina jasaten dute guztiz.

Lan merkatuaren prestakuntza txikia da.

Ingurumena aspalditik dago hondatuta

EBn sartzean egoerak okerrera egin du, produkzioa eta lanpostuak murriztu dira.

Industrializazio induzituko inguruak Aragoi, Gaztela eta Leon eta Andaluzia dira, beranduago industrializatutako tokiak dira. Desoreka handiak daude beste lurraldeekin. Aragoin Zaragoza, Gaztela eta Leonen Valladolid eta Burgos eta Andaluzian Sevilla, Cadiz eta Huelva. Industrializazio urriko inguruak, Gaztela Mantxa, Extremadura, Balearrak eta Kanariak.

Industriaren ingurumen arazoei dagokionez esan behar da baliabide naturalak gehiegi erabiltzen direnez, agortu egiten dira; industria batzuek ingurua kutsatzen dute; paisaiaren balio estetikoa hondatzen da.

Gaur egungo industria politika estatuaren eragina gutxitzean datza.

Kanpora ireki egin da, EBean sartu delako eta globalizazio ekonomikoaren eraginez. Kanpotik kapitala sartu da, Europatik. Sektore dinamikoenetan gertatu da hau eta eraginez erabakiak estatutik kanpo hartu dira

Enpresarik errentagarrienak pribatizatu egin dira eta ondorioz zor historikoa desagertu da.

Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:12:39.943 GMT+2
Etiketak: kokapena espainian industria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/13 21:09:40.430 GMT+2

INDUSTRIALIZAZIOA ESPAINIAN

Espainian berandu hasi ze industrializazioa. XVIII. mendean Ingalaterran, mende bat beranduago, 1880an agertzen da Espainian. Atzerapen horren arrazoiak:

Nekazal gizarte tradizionalaren nagusitasuna; burgesia sendo eza; gatazkak XVIII. mendetik (guda karlistak, Amerikako hondamendia); kapital urritasuna inbertitzeko; industrializazioa sustatzen duen barne kapital eza; garraio azpiegitura txarra.

Eragozpenen arren XIX mendean garrantzizko bi gune industrial sortzen dira, Euskal Herria eta Katalunia

Bata, Nerbioi ibaiaren inguruan, burdin meategien aberastasunean oinarrituta. Garapen hau ezin zitekeen gertatu ingurukoaren moldaketarik gabe, komunikabideak hobetu gabe, eta banketxeen agerpenik gabe.

Bestea, Bartzelona inguruan eta Llobregat Behereko haranean zehar, herrialde osoan tradizio historiko handia zeukan ehungintzan oinarritua.

Beste herrialdeetan saiakera isolatuak izan ziren, Madrilen kasua esaterako beranduago eta estatuak bultzatua izango da.

Aldi honek 1940-50erarte iraungo du, estatuaren babespean, eta Lehenengo Mundu Gerran parte hartutakoen eskaerak lagundua.Krisialdiak egongo dira, 29ko kraka eta Espainiako guda zibila.

1939ondoren, Espainian autarkia denboraldia hasten da: isolamendu politiko eta ekonomikoa, barne eskaera asetzeko helburuaz.

Bigarren aldia, 1950etik aurrera, frankismo garaian Plan de Estabilizacion plana izango da; herria sistema mundialean sartuko da, eta bi hamarkadatan hazkunde industriala erakarriko du. Nekazal giroko gizartetik, beste hiritar batera aldatzea urte hauetan zehar gertatu zen.

1980 urtean(75ean Franko hil), aldi berria hasi, aurreko hazkunde tasak gutxitu, agorpenak, eta estatuaren esku hartzea eskatuko du, birmoldaketa gertatuko da. Eta industrializazioa ahaztuak izan diren herrietara zabaldu nahi izango da. Ziklo teknologiko berrira moldatzeko behar diren erreformak izan ziren. Neurri nagusienak:plantillen erregulazioak, produktuen espezializatzea finantza saneamendua...

Gaur egun esan daiteke hirugarren industria iraultza batetan sartuta gaudela, honen oinarri berrikuntza delarik. Teknologia berriak, informazioaren teknologiak deitzen zaienak Mikroelektronika dute oinarri. Informazioan oinarritutako iraultza da, aldaketak egon dira produkzioan, egituran, kokapenean eta industria politikan

.Industria produkzioan sektore berriak sortu dira: Telematika, automatizazioa, doikuntza-tresnak...Egituraren inguruan deszentralizazioa izan da nagusi. Eta industrien ezarketan eta Industria politikan ere egon dira aldaketa nabarmenak estatuaren esku hartzea murriztu da ingurumen arazoei buruzko lehia handitu da...

Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:09:40.430 GMT+2
Etiketak: espainian industrializazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/13 21:07:17.930 GMT+2

INDUSTRIALIZAZIOA EUSKAL HERRIAN

Bizkaiko industriaren kokapena, industriaren sorrera bultzatu zuen oligarkia baten agerpena (burges talde diruduna)eta bere historian izan dituen foruen eta herri eta hirien bereizketak eman diote herri honi nortasuna.

Forua indarrean zegoen bitartean debekatua zegoen burdina herrialdetik kanpo esportatzea, bere indargabetzeak erauzketa eta esportazioaren gehikuntza ekarriko du, 1841ean.

Aurrerakuntza teknikoek birmoldaketak eta politika aldaketak eragingo dituzte. Labe garaiak agertzen dira, 1902an , trenak Bilboko portuarekin lortzeko, eta beste herriekin komertzioan jarduteko(Ingalaterra, Belgika, Frantzia…).

Siderurgiaren ondoren ontzigintza eman zen, Astilleros del Narvion, Euskalduna…

Lehenengo garai honetan Bizkaiko nagusitasunari erantzuna agertzen da beste herri batzuetan(Arrasate, Elgoibar, Beasain…). Eibar, Ermua eta Plazentziako armen industria, edota Tolosa, Hernaniko paper eta ehungintzak ere garrantzia izango dute. Nafarroa eta Araba industrializaziotik kanpo egongo dira beranduagorarte.

1914tik 1916ra, lehen mundu gerran oinarritutako eskaera handiaren ondoren, atzerapena etorriko da.

Sektorea hedatu zen,Zornotza, Durango, Gernika… Gipuzkoan bestalde, Eibarreko arma industriaren krisialdiari erantzuteko produkzio aniztasuna ematen da, bizikletak, josteko makinak ea burdingintza.

1939 eta 1959 bitarteko autarkiak eragina euskal industriarengan, ez baitu kanpoko konpetentziarik. Zailtasunak daude industrian, hornigaiak lortzeko (beste toki batzuetan INIren sormena eta enpresen kokapena izango dira arazoak).

1959ko Plan de Estabilizacion autarkiaren amaiera ekarriko du Bizkaia eta Gipuzkoako industrializazioaren hedapena eta Araba eta Nafarroarena bultzatuz.

Kanpokoekin konpetitzeko ondo ekipatu beharra zekarren eta lehenbiziko erasoari eusten diotenak, sendotu egingo dira, espezializazioa ekarriz.

1959-1975 bitartean Nafarroako eta Arabako industrien ezarkuntza emango da(Altsasu, Lizarra, Tafalla, Amurrio, Gasteiz…).

Sektore petrokimikoa agertuko da, Bilboko superportua, superpetroleroak lehorreratu ahal izateko.

Inmigrazio mugimendu eta aldaketek bultzatua, bizileku arazoak, giza gatazkak eta abar sortuko dira.

Garai honetan enpresa sistemarik adierazgarriena: kooperatibismoa, Arrasate inguruan.

Azken garaiak 70eko krisialditik(petroleroena) birmoldaketa industriala ekarriko du. Garapen aldi honen ondoren, atzerakada aldia dator, lantegiak itxi, jubilazio aurreratuak, lanpostu murrizketa, langabezia… 1975-1985 hamarkada ezkorra da, Bizkaia eta Gipuzkoak atzerakada jasan errenta mailan.

Administrazio Autonomoaren erabakiak, egoerari eutsi eta bide berriak irekitzeko, Premiazko Berrindustrializazio Guneak sortu, diru laguntzak bilatu Bruselan…

Alde batetik gobernu zentraletik etorri ziren laguntzak daude; siderurgiara bideraturik, baina ez ziren itxarondako emaitzak lortu. Bestalde Eusko Jaurlaritzaren laguntzak lortu zuten emaitzarik onenak, produktuak berrituz eta kudeaketa hobetuz.

Gaur egungo egoera krisialditik ateratzeko zain dago, etorkizunerako ziurgabetasunean. Birmoldaketak egokitzapenak ekarri ditu, berandu izan badira ere eta emaitzak apurka agertzen dira. Ezaugarriak espezializaturiko produkzioak enpresa txiki eta ertainen nagusitasuna kokapena desorekatua da ingurumen arazoei lotuta eta arazo horiei aurre egiten ahalegintzen diren politikak daude abian.

Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:07:17.930 GMT+2
Etiketak: herrian euskal industrializazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/13 21:05:23.087 GMT+2

EUSKAL HERRIKO LANDA PAISAIAK

Lurreko langintzak paisaia naturalak, landa paisaia bihurtzen ditu. Landa paisai hezea da Euskal Herrikoa.

Lurraren egituraren inguruan: biztanleria ugaria izan zen nekazaritzak pisua galdu zuen arte, gaur egun auzo, herrixka eta herritan dago banatuta populazioa, zaharra eta sakabanatua; lurraren egitura minifundismoan nagusitzen da, heziz inguratuak daude eta mekanizazio zaila dute, ez dira errentagarriak; lurraren erabilera gehienbat abeltzaintzarekin lotuta dago.

Nekazaritzaren azalera ez da oso zabala. Gaur egun polilaborantza desagertu egin da eta barazkietan edo bazka landetan espezializatu dira. Hau abereak ukuiluratuta hazteko joerarengatik da.

Abeltzaintza jarduera ekonomikorik garrantzitsuena da. Nekazaritzak behera egin duenetik jende gehiagok alde egin du hirietara. Ondorioz abelazkuntza hazi eta modernizatzen joan da. Oraindik ez da hala ere Europako kategoriara iritzi. Gainera kuotak eta laguntzen murrizten badira, usiategi txikien etorkizuna ez da oso argia.

Basoen ustiapenak garrantzia du. Produkzioa altzari eta paper industriara zuzendua dago. Gaur egun potentziatzen ari den sektorea da.

Iparraldeko arlo itxi(bocage)eta hegoaldeko arlo irekien(openfield)arteko kontrastasun handia dago.

Industrializazio prozesua eta nekazal ingurutik ihesa mugimendua dela eta nekazal ustiapenen beherakada nabarmena gertatu da, minifundismo eta nekazal errentagarritasun urriaren guztien %40 Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeetan daudela.

Euskal Herria penintsularreko nekazal ustiapenen %79ak 10 hektarea baino gutxiago dute, eta kontinentalean bataz bestekoa 15 hektareatakoa baino txikiagoa da. Euskal Herria penintsularreko%75k hektarea bat baino zabalera txikiagoa du. Oso urruti daude beraz errentagarritzat hartzen diren zabaleretatik(Europako Elkarte Ekonomikoaren arabera 50 hektarea).

Egoera honen salbuespena Araban eta Nafarroan dago. Araban errioxaldean mahastiak eta lautadan erremolatxa eta patata eta Nafarroan erdi zabalerako ustiapenak daude, eta handiak sekain lurretako laborearen produkzioan, 50 000 hektarea hartzen dute guztira.

Jabegoaren egiturari dagokionez, EH penintsularrean jabeek landutako lurraren kopurua %80.83 bitartekoa da, EH kontinentalekoaren antzekoa. Errentapean, %10 eta 15 artean daude, aparzerian %0,5 eta 5 artea eta %1 eta 6 artean beste erreminetan.

Aipatu behar da ere enkartaziotan eta EHko iparraldean “txaraka hesi” deritzon paisaia mota eratzen dela, landare espezia autoktonoz osatuta eta askotariko animalien bizilekua delarik; beaz, benetako balioa du ekologiarako.

Baita ere Arabako lautadan eta iruñerrian “openfield” zerealistak daude modernizatzen. Modernizatzen ari direnak mekanizazio eta espezializazioaren bidez(zerealaz gain): ekilorea, azukre erremolatxa… Araba Errioxan ardogintzak lortu du EHko nekazaritzan errentagarriena izatea gaur egun. Ebroko Ega, Arga eta Aragoi ibaiadarretako ureztaketari esker asko igo da laborantza produkzioa, hala nola, nekazaritzako elikagaien industria.

Eta amaitzeko, arazoak e aipatu behar dira: lurzoruaren eta uraren poluzioa, ongarri kimiko gehiegi erabiltzeagatik lurraren mineralizazioa eta emankortasuna galduz; gehiegi ustiatzeagatik lurra gazitzea…

Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:05:23.087 GMT+2
Etiketak: landa paisaiak herriko euskal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)