Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/16 19:01:16.744 GMT+1

Aste Santua 2008

Erramu domeka

 

Bedeinkatua Jainkoaren izenean datorrena!

Abadearen bedeinkapenak garbiturik eta prestaturik  gelditzen dira gure bihotzak.

Jerusalengo jenteak egin eban antzera, lagundu deiogun geuk ere Jesusi; erramuak jasota, goratu daigun geure Salbatzailea.

 

 

 

 

 

Nork: santamariaparrokia.2008/03/16 19:01:16.744 GMT+1
Etiketak: heriotza bizitza jesus gurutzea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/12 21:46:54.286 GMT+1

Hala ere BIZITZA

Pablo Daniel Sanaguano ekuadortar artistaren Erakusketa Ibiltaria izan dogu asteon Gernikako Santa Maria Parrokian. Solidaritza eta kristau ikutuz eta kutsuz beteriko lan eder horreek ikusteko eta hausnartzeko aukera ezinhobea izan dogu handik pasatu garen guztiok, tartean katekesiko umeak. Hauek euren ekarpentxoa be egin dabe irudiak eginez eta elizako zutabeetan jarriz.

Parte bi dituen erakusketa honek lotura zuzena dauka gainera bizi dogun liturgi aroagaz eta datorrenagaz, Garizuma eta Pazko aldiaz:

1-Pertsonen bizitzak eta kulturak suntsitzen dituzten eguneroko "gurutze bideak"

2-Gurutze bide horreen gainetik dagoen BIZITZAren itxaropena eta baikortasuna.

Ze errez botatzen jaken errua besteei norbere burua ezkutatuz.

 

Mundu honetako lurralde aberatsenek txotxongilo lez tratatzen dabez ( ditugu ) lurralde pobreenak. 

Baina munduan eta gure artean pertsona asko ari da lanean bardintasunaren eta justiziaren alde, danok alkartasunean bizi gaitezan. Gu horietakoak gara?

Bakoitzak daukagunetik ipini ezkero, danontzat dago zer jana eta bizitzeko behar doguna. Jesusen mahaian elkarbanatu egiten da dana.

Jesus hil egin eben, baina biztu egin zen eta horrela guri betiko bizitza ekarri deusku.

Lurralde pobreko artista horren irudiak ikusi ondoren katekesiko umeek be gogotsu ekin deutse euren lanari.

Katekisten zeregina be garrantzitsua da, umeok fedean eta solidaritzan hazten joan daitezan.

Azkenik Jesus Jainkoari mundu zuzenagoa eta hobeagoa egiteko laguntza eskatu eta eskerrak emon geuntsazan.

Nork: Ani.2008/03/12 21:46:54.286 GMT+1
Etiketak: lapurretainjustizia iparrahegoa solidaritzaalkartasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/09 17:25:56.040 GMT+1

Famili Meza-2008, martxoa

Gaur, 2008ko martxoaren 9an, hileroko Famili Meza izan dogu Gernikako Santa Marian. Guraso, ume, aitite-amama eta adin guztietako pertsonak alkarturik ospatu dogu Eukaristia.

Neska-mutikoak adi-adi eta isil-isilik abadea noiz irtengo, ospakizunari hasiera emoteko.

Jesusenganako iristeko oraindik ostopo asko dago gure bidean: gorrotoa, tristura, alkar ulertu-ezina....; baina garizuman gagozanez, bide hori leuntzeko aukera ederra daukagu. Horren adierazgarri neska-mutikoek lorak jarri dabez ostopo horreen gainean.

Lazaroren heriotza be mingarria izan zan beretzat eta bere ingurukoentzat, baina Jesusek biztu egin eban, Ebanjeliok dinoskun lez; holan Bera heriotzaren gainetik dagoela erakutsiz, Pazko egunean argi agertuko deuskun lez.

Baina Jainkoaren Beraren laguntzarik barik gauza gitxi egin geinke; hori adierazten deusku abadeak, eta beragaz batera otoitz egiten deutsagu Aita-Ama Jainkoari, bere Seme Jesusen Berbizkuderako ondo prestatzen lagundu deiskun.

Meza amaituta be Jesusenganako bidea prestatzen jarraitu behar dogu, ostopo guztien gainetik Bera dalako gure Argia eta Bizia.

 

 

Nork: Ani.2008/03/09 17:25:56.040 GMT+1
Etiketak: tristurapoza lazaro garizuma nekeaatsedena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/18 17:17:40.271 GMT+1

Katekesiko alkarte penitentzia

Gaur arratzaldean izan dabe alkarte penitentzia katekesiko 3.mailako umeek. IƱaki abadeak eta Nieves laguntzaile finak ospakizun ederra antolatu dabe. Han izan dira ume honeen katekistak; baita Txabi gitarrista, San Frantziskoko frailea eta ume horreen gurasoak be, ospakizun horren lekuko eta partaide. Horren erakusgarri dira ondoko argazkiok.

Umeek be badaukez euren pekatutxoak eta lainoekaz estali egiten dabe zeru garbi eguzkitsua; eta horrek alkarrengandik banatu egiten ditu.

Baina Jainkoa errukitsua da eta pekatu horreek aitortu ondoren parkatu egiten deutsez abadearen bitartez.

Orduan eguzkia barriro agertzen da argitsu eta indartsu, eta neska-mutikoak alkartu egiten dira, Aita-Ama Jainkoa eurekin dabela.  

Eta Jesus Jainkoagandik eta alkarrengandik banatu dabezan pekatuek desagertu eta erre egiten dabez.

Elizako ospakizun horren ondoren lagunarteko kopautxoa be umore onean eta pozez beterik egiten dabe gure neska-mutikoek, baita euren gurasoek eta laguntzaileek be.

Nork: Ani.2008/02/18 17:17:40.271 GMT+1
Etiketak: 3 maila otsaila2008 katekesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)