Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/11/30 13:37:29.371 GMT+1

DONOSTIAKO MARATOIA 2009

Azaroak 29an goizeko 9tan abiatu dira 3000 korrikalari donostiako anoetatik 42 km egiteko prest. Hauen artean gure taldekidea den Gexan Sors oso denbora ederra egin duena eta beste ainbat ezagun ere. Gexanek oso karrera erregularra egin du baina betiere behetik gora joanez eta honek sentsazio oso onak izatea baimendu dio, gainera bere neska den Oihana laguntzaile izan du animoak toneladaka emateko. Guzti honi hanka fresko eta gihartsuak eta berebiziko fondoa gehituz 2.58.40 denbora hori lor daiteke emaitz bezela. Zorionak Gexan!

Nork: gido.2009/11/30 13:37:29.371 GMT+1
Etiketak: duen ikaragarria 58 40 eguraldiak gexanek 2 lortu egunean du marka aguantatu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/08/01 17:48:24.285 GMT+2

ZARAUTZ GETARIA 2009

Aurtengo urtea amaitzen, Getaria Zarautz proba egin dugu. Ander Isusik 55.42 pasa du uretan eta Andrea Izagirrek berriz 49.32. Aurtengo berezitasun itsaso mugitua izan de helmuga mugitu behar izan dutelarik eta amaitzeko olatuak hartzen ibili.

Nork: gido.2009/08/01 17:48:24.285 GMT+2
Etiketak: ostiral getaria-zarautz partaideak ospatu igeriketan k izan honetan -ko ditugu t den luzeko iraupen gido | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/29 13:13:12.684 GMT+2

QUEBRANTAHUESOS 2009

Goiz jeiki eta halere berandu iritsi ginen irteerara eta honi ezjakintasuna gehitzen badiogu ondorioa  atzean ateratzea izan zen. Honek bere alde honak izan zituen (lehen kilometroetan lasai joan ginela eta karreran zehar denbora guztia jendea pasatzen genuela) baina baita txarrak ere (pelotoiak mantsoak ziren eta denbora  galdu genuen). Baina bukatzeko asmoakin joanda ez degu besterik eskatuko 8.19.25 inguruan ibili zen denbora egin genuen.
Oso gustora eta berriz errepikatzeko gogoakin.
Auskalo noiz!





Nork: gido.2009/06/29 13:13:12.684 GMT+2
Etiketak: asetuz bukatu degu quebrantahuesosa nahiak aurtengo aspaldiko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/22 13:29:50.758 GMT+2

DONOSTRIKO SPRINT TRIATLOIA

Hauek dira argazki batzuk:

Nork: gido.2009/06/22 13:29:50.758 GMT+2
Etiketak: rivero ekainak izan karton sprint ziren bertan donostian han triatloia isusi ander mikel ta jaka zen jo 14ean su eta egin eñaut | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/04 10:51:58.804 GMT+2

AZKENEAN LORTU DA ONDITZ MEMORIAL BUKATZEA

Asteburu honetan Onditz Memoriala izan dugu.Mikel eta Isusik parte hartu dute eta oso gustora ibili dira.Eguzki handia izan da eta horrek proba gogortu du, gainera Mikelek bizikleta pintxatu egin du. Baina halere asko disfrutau dute.Hemen probako argazki batzuk, irabazlea Sylvain Sudrie (1:58:00)izan da gizonezkoetan eta Virginia Berasategi(2:14:00) emakumezkoetan.

Nork: gido.2009/06/04 10:51:58.804 GMT+2
Etiketak: biak aspalditik atera oso dute bientzat bukatzeko lortu jarraitzeko jarraitutako olimpikoa helburuarekin helburua da dira aurrera pozik anderrek mikel triatloi lehen gaur eta gogoekin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/28 12:27:49.712 GMT+2

GORLIZEN LEHEN TRIATLOIA

Zenbait arazo izan ditugu triatloi honetan, batezere berandu ibili gerala eta honek ekarri dituen zeharkako arazo guztiak.Baina intentzia probatzea zan ta gustora atera gera.Hemen argazki batzuk eta ea Onditz memorialean hobeto planteatzen degun dena.

Nork: gido.2009/05/28 12:27:49.712 GMT+2
Etiketak: gorlizeko berandu baina triatloia riberrek eta ibilita ander egin dute | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/18 10:48:25.584 GMT+2

MENDI BIZIKLETA IRUÑAN

Oso zirkuitu polita izan zen; aldapa, jeitsiera eta sorotarteko bide askorekin. Eguraldi oso ona egin zuen 13ak arte eta ondoren lainotu egin zan, baina ezin kexatu.Hemen argazki batzuk:






Nork: gido.2009/05/18 10:48:25.584 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/15 10:08:30.005 GMT+2

AZKOITIA ETA BILBOKO DUATLOIAK

Maiatza eta ekaina hilabete garrantzitsuak dira kirolean, batezere bizikleta, korrika eta antzekoetan; bertan karrera asko baitaude.
Anderrek Azkoitiko duatloia egin zuen eta Mikel Riverorekin batera Bilboko duatloian ere parte hartu zuten. Ez da azkeneko gauza izango Gexanek maratoi erdia baitu Donostian hilaren 17an eta gainera laster triatloi denboraldia dator.Hemen lehen aipatutako argazki batzuk:




Nork: gido.2009/05/15 10:08:30.005 GMT+2
Etiketak: tenporada zati da zailera iristen ari | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/17 10:52:13.618 GMT+1

LEHEN DUATLOIA

Eguraldi humela egin zuen lehengo igandean ospatu zen Altzako lehen duatloia, bertan Anderrek(1:19:35)
 hartu zuen parte eta komeriak komeri proba bukatu zuen.
Bizikletako zatian errepedia oso harriskutsu zegoen eta hainbat txirrindulari erori ziren.Gipuzkoako txapelketa Patxi Urizarrek irabazi zuen 1:04:11 denborarekin eta proba Kepa Ruizek irabazi zuen 1:03:51ko denborarekin.

Nork: gido.2009/03/17 10:52:13.618 GMT+1
Etiketak: bukatu lehen baina aurtengo isusik ander era duatloia du nahiko eskasean | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/05 13:38:09.328 GMT+1

LEHEN EMAITZ ESANGURATSUA

Benetan harro egoteko denbora lortu du Gexanek Bartzelonako Maratoian.3 ordu eta 15 minutu behar izan ditu 42 kilometroak bukatzeko.Komentatu duenez oso maratoi polita izan da, eta errepikatzeko gogoarekin geratu omen da.
Euri piska bat izan dute baina bukaeraldera eta korrika egiteko eguraldi egokia izan dut.
Urte hasera egokia gidokt-rentzat eta esperantza dugu abendurako honelako besterenbat pilatzea.

Nork: gido.2009/03/05 13:38:09.328 GMT+1
Etiketak: denbora maratoiko gexanek zoragarria 3 15 22 lortu du | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)