Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/12 12:46:45.859 GMT+1

HONOLULU, LEKU BAT lan berria

"Honolulu, leku bat" Gilkitxaroren lan berria

Martxoak 13 estreinua Bilboko Kafe Antzokian 20.00etan

Korrika Kulturalean aurkeztuko dugu gure seigarren antzezlana. Formatu txikia aukeratu dugu berriz ere, bidaia handia egiteko formatu txikia, poesiaz bizitzeko eta alitzeko formatua... beste bizitza bat posible delako

 

Etxebizitzaren jabe izatea gaur egungo mendebaldeko gizakion ezinbesteko nahia bihurtu da.

 

Egoera aztertzeko Elmer eta Lulu, tokian toki eta lekuz leku esperimentatzen ari dira.

 

 Etxebizitzak alaitasuna, jakinduria, maitasuna, dibertimendua eta adimena ordezkatu ditu.

 

Egoerari aurre egiteko... Luluk eta Elmerrek, sistema enpiriko propioa sortu dute, bizitza.

 

“Honolulu, leku bat” Gilkitxaro antzerki taldearen seigarren antzezlana da. Galder Perezek idatzitako lanak gaur egungo bizitza ulertzeko moduaz hitz egiten du.. Batzutan komikoki gertatzen dira gauzak, besteetan poetikoki, beti ere ukitu absurduak ahaztu gabe.

 

Bi aktore dira taula gainean: Ane Zabala Gabikagogeaskoa eta Galder Perez. Ikuslegoarekin harreman zuzena dute antzezlanean zehar erritmo bizi eta azkarrarekin.

Nork: gilkitxaro.2007/02/12 12:46:45.859 GMT+1
Etiketak: komedia poesia absurdua antzerkia estreinua | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

estreinuan ikusiko gara artistak!!!

Nork: nino.2007/02/12 13:51:49.732 GMT+1

Martxoaren 13an (asteartea).
Ez dizuet "kakarik" opatuko, ziurtatuta daukazue-eta.

Nork: mikel-bikoblog.2007/02/12 17:44:23.739 GMT+1
http://www.blogak.com/biko

aupa nino, zu bai artista!

aupa mikel, mila esker, zuei bioi, zuen eragina badugu ta!

Nork: gilkitxaro.2007/02/14 22:14:29.597 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.