Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/04/21 18:11:18.574 GMT+2

AHT gelditzeko mila arrazoi daude: eman zeurea!!




Nork: goierrikoahtez.2006/04/21 18:11:18.574 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ziur nago arrazoi asko daudela proiektuaren kontra egoteko. Baina nere ustez ona izango da. AHTk distantzia ertainetan hegazkinak desbankatu ditzakete, hegazkinek sortzen duten kutsadura guztia ezabatuz. Bestalde, AHT garraiobide azkarra eta ziurra da, hirigune batetik beste batera eramaten dizuna, erdigunetik erdigunera.
Ekologiaren aldetik, mendiak zulatu etab. egin behar dira. Ados, baina gu geuk bizi garen etxea egiteko berdina egin behar izan zan bere garian, gu etxetik irtetako erabiltzen dugun kale asfaltatuarekin berdina eta internet zehar nabigatzeko beharrezko den azpiegitura osoa muntatzeko gauza bera. Agian proiektuan aurkeztutako ibilbidea ez da egokiena, naturarentzat hain bortitza izango ez zen ibilibde bat egin ahalko da, hortan ez dut ezetzik izango.
Euskal 'Y'a egia esanda praktikoki ez du sentsurik, bera bakarrik hartunda noski, Bilbao, Donostia eta Gasteiz artean distantzia laburrak daudelako. Baina 'Y'a Europako AHT liniekin bat egingo du, baita penintsulakoekin ere eta hori izango da benetako aurrerapena.

Beraz, hobetu daitekeenik ez dut esango, baina nere ustetan proiektua izatez oso interesgarria da gizarte osorako. Espero dut inor txarto ez hartzea, eta nahi izanez gero erantzutea zeuon iritziekin, agian ez alde batek ez besteak ez du arrazoi osorik.

Nork: Basajaun.2006/04/21 18:24:54.025 GMT+2
http://www.blogak.com/basajaun

Egunon Basajaun,

Esan duzu:
>
> AHTk distantzia ertainetan hegazkinak desbankatu ditzakete, hegazkinek sortzen duten kutsadura guztia ezabatuz. Bestalde, AHT garraiobide azkarra eta ziurra da, hirigune batetik beste batera eramaten dizuna, erdigunetik erdigunera.
>
Noski, hirigune baten erditik beste hirigune baten erdira joan nahi duenarentzat, abantaila ederra ekar lezake AHTak, batez ere bitartean dagoen herrialde osoa sapuzteak axola ez badio. Gainera guztion diru publiko piloa jartzen zaio bere mesedetan, batez ere trenaren eraikuntzan eta baita eguneroko funtzionamenduan (garraio publikoetan arrunta da %50 inguru subentzioa izatea, beraz  garraio txartel garestiena ordaintzeko prest dagoen jendeari ematen zaio dirulaguntza handiena).
Baina  garraiobide azkarra bada helburua ez gaitezen engainatu hegazkina desbankatzearen kopla horrekin. Hegazkinaren kutsadura itzela da, baina AHTarena ere neurri berekoa da. Abiadura hain azkarrean energia gehiegi xahutzen du (lokomotorek 8 megavatio inguruko potentzia dute, 2.000 etxek bestekoa). Energia elektriko hori sortzeko nuklearra, petrolioa eta gasa erabiltzen da batez ere. Eta hegazkinek behar duten aireportuek lur hektarea gehiegi jaten dutela iruditzen bazaigu... AHTak jaten duena asko gehiago da.
Are gehiago, AHTak hegazkina desbankatzea ez du esan nahi hegazkin gutxiago ibiliko denik, mugikortasuna errazten duen neurrian bidai berriak erakartzen ditu. Eta urteroko estatistiketan ikusten dugun bezala garraiomodu guztiek egiten dute gora, hegazkin, AHT, errepide, itsaontziak,...

Beraz birtute bakarra hirigunetik hirigunera bidaiatzea erreztea da.
Eta orain, gelditu eta pentsatu,
http://www.blogak.com/goierrikoahtez/gelditu-eta-pentsatu
http://blog.sindominio.net/blog/txikizioa_gelditu/aht-tav/2006/04/04/aralar_mendikatean_ahtk_egingo_lukeen_sarraskia_aztertu_du_asteburuko_martxak
benetan gizartearendako desiragarria da milaka pertsona gehiago ibiltzea egunero hiriz hiri atzera eta aurrera?
Nolako kultura eta bizimodua bultzatzen da horrela?
Monokultura? errobako bizimodua?

Guzti hori eduki dugu kontuan erabakitzeko?
Edo eduki dute kontuan politikoek? Aztertu dute eta nolako gizarte mota komeni zaigun erabaki dute? Edo AHTaren atzean dabiltzan enpresek dira erabaki dutenak?

Nork: Ibiltari.2006/04/24 12:31:46.675 GMT+2

Kaixo lagunok: Hau da nire iritizia. Nik uste dut gaur egun modan daudela berriro "Obra faraonikak" edo prestigiozko obrak egitea. Baina utilitate izan behar du gakoa, nire ustez. Donostitik Gazteizera egunero badago tren bat goizean irteten dena eta Ordubete baino denbora gutxitan Gazteizen iristen dena. "Lehendakari" trena deitzen diote, Eusko Jaurlaritzaren funzionarioak egunero hartzen dutelako.

   Frantzian ere badago Aht  edo Lht tren bat Hendaiatik Parisera joateko. Gauza ona da, nire iritziz, kilometro asko daudelako bi hirien artean eta lehen ordu gehiegi beharrezkoak ziren Parisera heltzeko. Baina Aht tren horrek trenbide bera  lehen baino erabiltzen du. Diferentzia da lehen ehun kilometrora orduz ibiltzen zen abiaduraz eta orain hirurehunera joaten da. Orduan nahiko eroso bidaia da hori. Hendaian hartzen duzu trena goizeko  hamarretan edo. Bigarren gosaria har dezakezu kafetegian eta gero egunkaria edo irakurri dezakezu lasai-lasai. Bat-batean ia eguerdian zaude eta joango zara treneko kafetegira bazkaltzeko eta berehala Parisen sartuko zara.

  Baina, beharbada geure Hego Euskal Herria ez da gauza bera. Hemen ditugu, mendi asko, bailara asko eta herri asko. Ezin da Ataungo domoa zulatu, esate baterako. Orduan, nik uste dut aprobetxatu behar dugula oraineko trenbidea egiteko , beharbada, beste Lehendakari trena azkarragoa edo merkanziako tren luze batzuk eraikitzea geure errepideak deskongestionatzeko eta kamioi garraioak arintzeko.

   Ezin da beste trenbidea eraiki obra itzelak ekinez. Iadanik badaude trenbideak eta batzuk geratu dira erabili gabe (Urolakoa, adibidez). Orduan, nire ustez, gaurko trenbideak aprobetxatu behar dira eta hortik bidaltzea merkanziak tren berezien eta luzeen bidez eta pertsonentzat egin trenak arinagoak edo azkarragoak. Baina obra faraonikak ez. Hau da, behintzat, nire iritzia.

Ormaiztegitarra.

Nork: Alfonso Mújica brunet.2006/04/26 16:16:30.690 GMT+2

AHT EZ!
Amalurra bizirik!!!



Nork: Idiazabalgo Gazte Asanblada.2006/04/26 18:51:36.751 GMT+2
http://www.izalgogaztetxea.gaztesarea.net

Basajauni erantzunez:
Ez nator bat zure iritziarekin, baina horrek ez du esanahi orri hau kudeatzen dugunok zure iritzi ta ideiak moztu, eten edo zentsuratuko ditugunik, inondik ere. Goierriko AHTren aurkako asanbladatik hori argi dugun gauza bat da, alegia, weblog honetan edonork izan dezala bere iritzia emateko aukera, aldekoa zein kontrakoa. Mugarik jarriko bagenu, jartzezkeotan, weblogaren erabiltzaileok "desmadratu" eta elkarri iraintzeko gune batean bihurtu delako izango litzateke. Baina kasu horretan bakarrik.


Alfonso Mújicari erantzunez:
Bart gauean, apirilaren 26an gaueko 23.55tan "Politicamente Incorrecto" saioa eskaini zuten ETB2an eta bertan zegoen Iñaki Antiguedadek zera zioen, Eusko Jaurlaritzak egiten duen planteamendua "Zertarako, nola eta norentzat" galderei erantzun behar diela, eta eztabaida hori ez da eman gizartean, "No es tiempo de debatir, estamos en fase de ejecución" gure Nuriak dioen bezala. Es que nunca es tiempo de parar, pensar y debatir!

Izan ongi.

Nork: goierrikoahtez.2006/04/27 10:33:09.468 GMT+2
http://blog.sindominio.net/blog/txikizioa_gelditu

Agintarin ahoan

lerdea aidean

diru pilla auzian

jarria denean

ipar eta hegoak

denak dardarrean

hauek erotu dira

jar gaite (gu) lanean.

 

 

Habiadura dala

ta guztiak deman

akaso horrek guri

mesederik eman

lasaitasun beharra

badugu aldean

berandu baino lehen

jarri hausnarrean.

 

 

Amalurra gu gara

gara gu natura

egoera hau azken

txanpara sartu da

irten gaitezen bada

guztiok kalera

natura zanpatuta

gu hilko baigera

Nork: E.A.O., Ordizi.2006/04/27 15:58:13.833 GMT+2

Bejondeizula E.A.O.!!!!!

Nork: goierrikoahtez.2006/04/27 23:05:51.562 GMT+2
http://blog.sindominio.net/blog/txikizioa_gelditu

AHT-k beharrezko ez den kutsadura ekartzen du mendiak eta abar ezabatu AHT-rik EZ

Nork: julen robidart.2008/01/31 10:52:41.852 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru