Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/02/23 23:02:50.895 GMT+1

AHTaren inguruko hitzaldi sorta Ezkio-Itsason

Ezkio-Itsasoko AHTaren udal batzordeak antolaturik hitzaldi interesgarriak entzuteko aukera dugu hurrengo asteetan Santa Lutziko kultur etxean.



Gaurko egunean EHUko ekonomian lizentziatua den David Hoyos ikerlariak eskaini digu Santa Lutziko kultur etxera gerturatu garenoi.
Txukun, dotore eta ongi argumentaturiko aurkezpen honen bitartez , (4,9MB. gazteleraz) lagundurik eskaini du hitzaldia ordu t'erdiz bertaratutako berrogei bat lagunei. Larunbat arratsalde bat izateko erantzun bikaina ezkiotarren aldetik!

Aipatu dituen gai guztiak zerrendatzea luze joko luke, baina bere hitzaldia AHTaren eragin eta kalte ekonomikoak aztertzeari ekin dio. Bikain David!!
Hitzaldia .mp3 formatoan eta bikain entzuten den 96kbps.ko kalitatean grabatu dugu, norbaitek kopia bat nahiko balu kaso egin dezala.

Hitzaldiaren aurretik Udaleko? arduradun batek aipatu duen bezala, Ezkio-Itsasoko udalak aurreko hilabetean AHTaren aurkako mozio bat onartu zuen eta horrekin batera AHTaren eragina eta horren inguruko informazioa banatzeko triptiko bat buzoneatu da eta hitzaldi sorta hau antolatu du.

Hurrengo bi hitzaldiak datozen bi ostiraletan izango dira, datorren otsailaren 29an, ostirala eta 19.30etan AHTaren Aurkako Asanbladako Mikel Alvarezek eta EHUko Hidrogeologia Doktore den Iñaki Antiguedadek emango dute "AHT eta gainerako azpiegituren eragina ingurumenean eta gizarte ereduan" lelopean.



Martxoaren 7an azkeneko hitzaldia izango da eta Kimetz Munitxak portu, ubide eta bideetako injineruak 'Eraikuntza lanen eragina eta desjabetzak' titulopean hitzaldia emango du, 19:00etan.



Posted by: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana.2008/02/23 23:02:50.895 GMT+1
Tags: tav hoyos david ezkio aht elkarlana | Permalink | Comments (0) | References (1)

References

...AHTaren udal batzordeak antolaturik hitzaldi interesgarriak entzuteko aukera dugu hurrengo asteetan Santa Lutziko kultur etxean. Kronika osoa hemen This entry was posted on Igandea, otsaila ...

Reference by:  AHTaren inguruko hitzaldi sorta Ezkio-Itsason | AHT gelditu! Elkarlana 2008/02/24 14:16:30.245 GMT+1

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco