Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/07/06 09:02:58.602 GMT+2

Expropiación forzosa = lapurreta

AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua, zuzenean, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan egin nahi dute UZTAILAREN 9an. 2,8 km-ko tunel hori egiteko, Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorretako lurjabe eta alkateak deitu dituzte Donostiara. Trazaketak hartuko lituzkeen lurrez gain, Beasaingo Erauskin auzoko bi lurjabe desjabetu nahi dituzte, tunel horretatik aterako dituzten 400.000 m3 horientzat hondakindegia egiteko. Badirudi, tunela egiteko beharko duten porlan guztia ateratzeko, Goierrin bertan 5 harrobi irekitzea ere "proposatzen" dutela (Itsasondo, Legorreta, Ataun eta Zerain).

Hori salatzeko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak kontzentrazioak deitu ditu:
  • Kontzentrazioa, goizeko 10etan, Donostian, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzaren parean (trena Ordiziatik 8:59ean).
  • Kontzentrazio zaratatsua, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako Jakes etxearen parean (Barrena).


Posted by: goierrikoahtez.2008/07/06 09:02:58.602 GMT+2
Tags: actas tav levantamiento akten de altxamendua aht | Permalink | Comments (0) | References (1)

References

...n Val di Susa Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua uztailaren 9an, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan deitu dute Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana» AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxa...

Reference by:  Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua uztailaren 9an, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan deitu dute | AHT gelditu! Elkarlana 2008/07/06 09:14:42.316 GMT+2

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco