Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/22 14:18:20.475 GMT+1

Hausnarketarako astebukaeraren inguruan.


Datorren astebukaeran autoformakuntza jardunaldi bat egin behar genuela post batean esan bagenizuen ere, ez da erabat zehatza.

Urtea hasi denetik Goierriko Elkarlanean hausnarketa prozesu batean murgildurik ibili gara: Zer egin, nola egin, zein bide jarraitu, datorzkigun erronkei nola erantzun... Hau horrela izanda, astearteetako bilerak motz geratzen zitzaizkigun eta indefinizio maila batean geratzen ginela ikusi dugu.

Hau ekidite aldera eta gure lanari konkrezio puntu bat emate aldera, datorren astebukaera, "Helburu, lan ildo eta lan taldeei buruzko hausnarketa astebukaera" bezala planteatzen dugu.

Astebukaera honetan jorratuko ditugun gai zehatzak biharko Ordiziako bileran itxiko ditugu. Ohi bezala, 19.00etan Ordiziako Barrenan.


Nork: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana.2007/01/22 14:18:20.475 GMT+1
Etiketak: tav euskal_herria goierri aht | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru